ISISeko bi buruzagi hil dituzte estatubatuarrek drone bidez, Kabulgo aireportuko atentatuari erantzunez
Ameriketako Estatu Batuak (AEB) larunbat honetan baieztatu duenez, Estatu Islamikoaren filial afganiarraren bi buruzagi hil dira eta hirugarren bat zauritu da Kabulgo aireportuko atentatuari erantzunez egindako erasoan. Izan ere, Estatu Islamikoak bere gain hartu duen eraso terroristan 170 pertsona hil ziren, horien artean 13 militar estatubatuar.
Hildako bi terroristak, Estatu Islamikoaren "planifikatzaile eta bideratzaile" gisa identifikatu dituzte, eta tripulaziorik gabeko drone batek jaurtitako misil batekin hil dira, William 'Hank' Taylor Pentagonoko bozeramaile militarraren arabera. Dena dela, ez du haien izenak eman.
"Orain arte jasotako informazioen arabera, helburu ziren Estatu Islamikoaren bi buruzagi hil direla eta beste bat zauritu dela baieztatu dezaket, baina ez dut biktima zibilen berririk", adierazi du prentsaurrekoan. Erasoa Afganistango Nangarhar probintzian egin zuten, drone batek jaurtitako misil batekin.
Agerraldi horretan bertan, John Kirby Pentagonoko Prentsa idazkariak, baieztatu du Kabulgo Hamid Karzai Nazioarteko Aireportua babesteko lanean ari diren 5.000 militar estatubatuarrak herrialdetik erretiratzen hasi direla dagoeneko, baina zehaztu du AEBk "aireportuaren kontrola" duela oraindik, baita segurtasuna ere, erabat erretiratzeko 72 ordu baino gutxiago falta direnean.
"Azken unera arte jarraituko dugu aireportuan lanean, aurreikusitako ebakuazio guztiak egin ahal izango ditugula ziurtatzeko", gaineratu du Taylor jeneralak. Halaber, bertaratzeko gutxienez igaro behar diren hiru puntu talibanen kontrolari buruz Afganistango hedabideek emandako informazioa gezurtatu du.
Testuinguru horretan, ebakuazio-lanen hasieratik, AEBk 117.000 pertsona atera ditu herrialdetik, horietatik 6.800 azken 24 orduetan egindako 66 hegalditan. Gaur beste 1.400 pertsona aterako dira, Taylorrek adierazi duenez.
Bestalde, New York Times egunkariak jakitera eman duenez, Kabulen inmolatu zen ISISeko suizidak 11 kilo lehergai zeramatzan txalekoan, eta militar estatubatuarrek miatu arte itxaron zuen leherrarazteko. Gogoan izan behar da 13 soldadu estatubatuar hil zirela atentatuan.
Afganistandik atera nahi duten herritarrei dagokinez, hasiera batean abuztuaren 31ra artekoa bazen ere ebakuazio epea, hainbat herrialdek amaitutzat eman dituzte jada operazioak.
Azken orduetan, talibanak Kabulgo aireportura sartu eta tropa estatubatuarren ateratze segurua bermatzeaz arduratuko dira, Mikel Ayestaranek Twitter bidez berretsi duenez.
Jarrai ezazu Afganistanen gertatzen ari den guztia Mikel Ayestaran EITBrako egiten ari den kroniken bidez.
Zure interesekoa izan daiteke
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.