Afrika
2022/06/26 - 12:27
17 adingabe hilik aurkitu dituzte taberna baten barruan, Hegoafrikan
Heriotzen nondik norakoak argitzeko daude baina, lehenengo informazioen arabera, urtebetetze batzuk ospatzen ari ziren bertan.
2022/06/24 - 14:57
Covid-19aren kontrako txertoek 20 milioi heriotza saihestu zituzten munduan 2020 eta 2021 bitartean
COVAX ekimenarekin babestutako herrialde txiroetan 7,5 milioi heriotza saihestu ziren, baina ikerketa batek ondorioztatu du Munduko Osasun Erakundeak ezarritako txertaketa helburuak bete izan balira, galdu diren 5 biziko 1 salbatuko zela.
2022/06/21 - 23:36
Fatmata Binta sukaldari afrikarra, 2022ko Basque Culinary World Prize sariaren irabazlea
Basque Culinary World Prizek sukaldaritzako ekimen eraldatzaileak saritzen ditu. Fatmata Bintak Afrikako tribu nomada handienaren sukaldaritzaren inguruko dibulgazioa egiten du.
2022/06/21 - 12:23
Aita Mariko tripulazioak presaz lehorreratzeko portu bat eskatu du
112 pertsonak, tripulazioaz gain, astebete daramate itsasontzian, lehorreratu ezinik. Migratzaile batzuk gose-greba hasi dute, eta, porturen batera iristen ez badira, euren burua uretara botako duten mehatxua egin dute.
2022/06/15 - 23:30
Aita Mari porturantz doa erreskatatu duten 15 urteko gazteari bizitza salbatzeko
Aita Marirengana konorterik gabe iritsi da Hamsa, itotze sintomekin. 15 urte ditu eta etiopiarra da. Aita Mari Lampedusara doa, eta bertan ebakuazio medikoa egiteko baimena eskatuko dute.
2022/06/15 - 21:04
Johnsonen Gobernuak erbesteratze egitasmoa mantentzen du, nahiz eta salaketa ugari aurkeztu
Priti Patel Barne ministroak Komunen Ganberan adierazi duenez, Ruandako Gobernuarekin adostutako programarekin "konprometiturik jarraitzen" du Londreseko Exekutiboak.
2022/06/15 - 08:41
Erresuma Batutik kanporatutako migratzaileak Ruandara eraman behar zituen hegaldia bertan behera utzi dute
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Erresuma Batutik Ruandara zihoan lehen hegaldi hori geldiarazteko agindu du.
2022/06/15 - 01:54
Aljeriak "piromanotzat" jo du Albares krisi diplomatikoaren atzean Errusia dagoela iradoki duelako
Bestalde, Abdelmayid Tebune Aljeriako presidenteak Abderraman Raouya Finantza ministroa kargutik kendu du. Ardura horretan lau hilabete soilik zeramatzan eta Espainiarekin krisi diplomatikoa puri-purian dagoenean kargugabetu dute.
2022/06/14 - 23:16
Zergatik deportatzen ditu Erresuma Batuak asilo eskatzaileak Ruandara?
Kritiken gainetik, Johnsonek bereari eusten dio eta gaur atera dira lehen deportatuak gaur gauean Afrikarantz. Ez da jakin azkenean zenbat izango diren. Londrestik 138 milioi euro jasoko dituen Ruandak dio prest dagoela lehen migratzaileak jasotzeko.
2022/06/14 - 22:02
Ruandako Gobernuak adierazi du prest dagoela Erresuma Batutik kanporatutako milaka migratzaile hartzeko
Bestalde, Boris Johnson lehen ministro britainiarrak deportazio-planari eutsiko diola berretsi du, Parlamentuko oposizioa, Eliza Anglikanoa, ACNUR eta iritzi publiko britainiarraren zati handi bat kontra dituen arren.
2022/06/14 - 16:36
Aita Mari ontziak asteartean erreskatatuko 11 gizonezkoak Libiatik atera dira
Maroko, Bangladesh, Somalia, Boli Kosta eta Egiptokoak dira 'Aita Mari' ontziak erreskatatuko 11 gizonezkoak. Libiatik, Zuaratik atera dira, trafikatzaileek kontrolatzen duten kostako hiritik eta uretan ontzi gehiago daudela diote.
2022/06/10 - 23:32
Aljeriak merkataritza operazioak izoztuko dituela ukatu eta Espainiaren gas hornidura bermatu du orain
Aljeriaren eta Espainiaren arteko krisiari EBk emandako erantzuna kritikatu du Aljerrek, aldez aurretik bertako Gobernuarekin hitz egin ez duelako.
2022/06/10 - 22:46
Aljeriak orain dio ez dituela Espainiarekiko merkataritza-harremanak izozten eta gasa bermatzen duela
Espainiari gasa entregatzeko konpromisoak beteko dituela ziurtatu du Aljeriak, baina Espainiako enpresek kontratuak bete beharko dituztela erantsi du bertako Atzerri Ministerioak ohar batean.
2022/06/10 - 18:20
EB-Aljeria akordioa "urratzea" leporatu diote Bruselak eta Espainiak Aljerri, merkataritza eteteagatik
"EBko Estatu kide baten aurka aplikatutako edozein neurri hertsatzaileri aurre egiteko prest dago Brusela", esan dute Josep Borrell EBko diplomazia buruak eta Valdis Dombrovskis Europako Batzordeko presidenteordeak agiri bateratu batean.
2022/06/10 - 13:08
Albares Batzordeko presidenteordearekin batuko da gaur arratsaldean, Aljeriarekin dagoen krisia arintze aldera
Aljeriak iragarri du kanpo-merkataritzako operazio guztiak etengo dituela Espainiarekin. Europar Batasunak bi gobernuei eskatu die egoera elkarrizketaren bidez bidera dezatela.
2022/06/09 - 23:20
Aita Mariren bidaia Mediterraneo Erdialdera
Aita Mari euskal erreskate ontzia erreskate eremura heldu da jadanik. Itsasontziak Lampedusa (Italia) atzean utzi du eta hegoalderantz doa, Libiarantz.
2022/06/09 - 18:30
'Aita Mari' ontzia erreskate eremura iritsi da
Edozein momentutan erreskate bat egiteko prest dago tripulazio guztia. Izaskun Arriaran ontziko erizainak azaldu duenez, erreskateen abisuak hiru bideetatik iritsi daitezke.
2022/06/09 - 08:59
Aljeriak kanpo merkataritzako operazio guztiak izoztu ditu Espainiarekin, Adiskidantza Ituna hautsi ostean
Neurria ostegun honetan sartu da indarrean. Espainiako Gobernuaren arabera, ordea, ez dio eragingo gas hornidurari.
2022/06/08 - 20:10
Aljeriak adiskidantza ituna bertan behera utzi du, Espainiak Mendebaldeko Sahararekiko jarrera aldatu duelako
Rabatek proposatutako autonomia "zilegi ez den legez kanpoko formula" bat dela azpimarratu du Aljerrek, "egintza burutuen" politika koloniala planteatzen duelako, "argudio faltsuen" bidez.
2022/06/07 - 20:34
Horrela trebatzen dira 'Aita Mari' ontziko marinelak, erreskateak aurrera eramateko
Oscar Palacios ontziko lehen ofizialak azaldu duenez, une horretan "kontu handia izan behar dute; kontaktuaren unea oso ongi kudeatu beharra dago".