Afrika
2023/01/06 - 18:51
Kenyako lehorteak finantza arazoak ekarri dizkie familiei eta arriskuan jarri ditu haurren ikasketak
Kenya lehorte larria sufritzen ari da eta haur eta gazteen ikasketak ere ataka estuan utzi ditu. Izan ere, Kenia ekialdean, artzaintzatik bizi direnak diru iturririk gabe gelditu dira. Pokot herrian eskolatik kanpo geratu diren neska-mutilek ozen zabaldu dute euren aldarrikapen garrasia.
2022/12/24 - 15:33
Gutxienez 8 pertsona hil dira kamioi batek eztanda egin ostean, Johannesburgon
Erregaia zeraman kamioi bat harrapatuta geratu da zubi baten pean, eta eztanda egin du, inguruan zeuden 8 pertsona, tartean, suhiltzaileak, hilda. Gainera, 50 bat pertsona zauritu dira.
2022/11/27 - 15:36
Ebola agerraldiak kezka handia sortu du Ugandan
Atzemandako aldaerari aurre egiteko botikarik ez dutela diote agintariek, eta eskolak itxi dituzte. Gutxienez 55 heriotza baieztatu dituzte.
2022/11/17 - 10:33
"Harresi ikusezina", migrazioaren gaineko gogoeta eragin nahi duen podcasta
EITB Podkast atarian gaurtik entzungai dago "Harresi ikusezina" sei ataleko dokumentala. Irundik igarotzen diren migratzaileen istorioak bildu ditu Cristina Tapia kazetari nafarrak Ulu Mediak ekoitzitako lanean.
2022/11/07 - 15:24
NBEk gobernu guztiei eskatu die energia fosilen enpresen mozkinen gaineko zergak ezartzea
Nazio Batuen idazkari nagusiak elkartasun klimatiko globalerako itun bat eskatu du, eta AEBren eta Txinaren erantzukizun berezia aipatu du.
2022/11/07 - 12:37
Europar Batasunak konpromiso klimatikoak eta krisi energetikoak uztartzeko erronka du klimaren goi bileran
COP27 NBEren klimari buruzko goi bileran, Europar Batasunak "ahal den guztia" egin nahi du mendearen amaieran Lurra 1,5 gradu baino gehiago berotu ez dadin.
2022/11/07 - 09:55
Gutxienez 19 pertsona hil dira Tanzaniako Victoria lakuan hegazkin bat erorita
Tanzaniako Dar es Salaam hiritik Bukobara zihoan hegazkina lurreratzen saiatu baino lehenago erori da, euriteen eta haize bortitzen ondorioz.
2022/11/06 - 18:02
COP27ren aurretik dozenaka pertsona atxilotzen eta manifestaziorako eskubidea mugatzen ari direla salatu dute
Gainera, HRWk kritikatu du goi-bileran parte hartuko dutenak APP bat instalatzera behartuta daudela eta tresna horrek informazio pertsonala jasotzen duela, tartean kamerakoa, mikrofonokoa eta kokapena.
2022/10/30 - 20:14
104 hildako eta 269 zauritu eragin ditu Al Shababek Muqdishoko erdialdean kamioi-bonbaz
Bi bonba-kamioik eztanda egin dute Somaliako hiriburuko gunerik jendetsuenetako batean. Ospitaleek gainezka egin dute, eta Munduko Osasun Erakundeak bere baliabideak eskaini ditu zaurituak artatzeko.
2022/10/21 - 12:01
Gutxienez 50 hildako eta 300 zauritu Txadeko presidentearen aurkako manifestazioetan
Mahamat Idriss Deby presidenteak datozen bi urteetan karguan jarraitzea erabaki ostean lehertu dira protestak herrialdean.
2022/10/19 - 16:49
Serengeti inguruko biztanleak kezkatuta daude eremu babestu gehiago ezarri nahi dituelako Tanzaniako Gobernuak
Borondatezko lekualdatze programa jarri dute martxan Serengetiko parke nazionalean, baina inguruko 93.000 biztanleetatik 2.000k bakarrik onartu dute euren sorlekua uztea.
2022/10/09 - 17:40
Gambian gutxienez 69 ume hil dira eztulerako xarabe bat hartu eta gero
Xarabeak sustantzia toxikoak dituela ohartarazi du osasunaren Mundu erakundeak eta produktuak merkatutik kentzeko eskatu; etxez etxe ari dira botikak biltzen. Indiako Maiden enpresa farmazeutikoren produktuak Asia, Hego Amerika eta Afrikan banatzen dira, ez ordea Europan.
2022/10/09 - 13:08
Gutxienez 69 haur hil dira Gambian eztularen aurkako jarabe kutsatua hartzeagatik
Promethazine Oral Solution, Kofexmalin Baby Cough Syrup, Makoff Baby Cough Syrup eta Magrip N Cold Syrup dira haurren giltzurrunetan kaltea eragin dutenak.
2022/10/05 - 16:47
Afrika hegoaldean eta ekialdean nekazari txikien mugimenduek nekazaritza ekologikoaren aukerari heldu diote
Kenyako lurralde lehorrean elkartu dira, Machakos Iparrekialdean hain justu, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin.
2022/10/05 - 00:20
Afrikako Adarrean, azken 40 urteotako lehorterik larriena bizi dute
Abeltzaintzatik bizitzeko arazoak dituzte, abere asko hiltzen ari zaizkielako lehorteak eragindako bazka faltagatik.
2022/10/03 - 14:09
12 pelikula, Afrika Gasteizera gerturatzeko
Afrikar Zinemen Jaialdiak fikziozko sei film luze eta sei dokumental eskainiko ditu Arabako hiriburuan urriaren 3tik 8ra.
2022/08/28 - 22:01
Behartutako desagertzeak, inpunitatez estalitako Estatu krimenak
Azken urteetako kasurik nabarmenenak bildu ditu Amnistia Internazionalek txosten batean. Ayotzinapako (Mexiko) 43 ikasleren desagerpena edo Libian gertatzen ari dena azpimarratu ditu, besteak beste. Espainiari eskatu dio Gerra Zibilaren eta frankismoaren biktimei buruzko lege proiektua indartzeko.
2022/08/19 - 16:43
Gutxienez 38 pertsona hil eta dozenaka zauritu dira Aljeriako suteetan
Joan den urtean ere beltza izan zen uda sasoia Aljerian. Suteek gutxienez 90 pertsona hil zituzten eta 100 mila hektarea kixkali. Aurten ere kezkatuta daude, aste honetan bakarrik, 40ren bat sute izan dituztelako, asko nahita eragindakoak.
2022/08/18 - 16:34
26 pertsona hil dira Aljeriako suteetan
Aljerian dozenaka sute daude piztuta une honetan, ondorio oso larriekin gainera, 26 pertsona hil baitira. Horietako 24 herrialdearen ipar-ekialdean, Tunisiako mugatik oso hurbil piztutako sutean.
2022/08/17 - 23:02
Mundu osoan 650 milioi neskato behartzen dituzte ezkontzera 18 urte baino gutxiagorekin
Girls not Brides eta Plan International gobernuz kanpoko erakundeen arabera, mundu osoan 650 milioi neskato behartzen dituzte ezkontzera 18 urte baino gutxiagorekin. Ezkontza guztien %17 dira. Neska adingabeen ezkontza gehien, Afrikan eta Asian gertatzen dira.