Herrialdearen hego-ekialdean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

17 adingabe hilik aurkitu dituzte taberna baten barruan, Hegoafrikan

Heriotzen nondik norakoak argitzeko daude baina, lehenengo informazioen arabera, urtebetetze batzuk ospatzen ari ziren bertan.
East Londoneko tabernaren kanpokaldea. Argazkia: Reuters
East Londoneko tabernaren kanpokaldea. Argazkia: Reuters

Hegoafrikako agintariek jakinarazi dutenez, gutxienez 17 adingabe hilik aurkitu dituzte igande honetan East London hiriko taberna baten barrualdean. Jazoera Ekialdeko Caboan gertatu da, Hegoafrikako hego-ekialdean. Heriotzen nondik norakoak argitzeko daude.

Hildakoen adina baieztatu dio Thembinkosi Kinana Segurtasun Saileko probintzia-bozeramaileak EWN Hegoafrikako albiste-agentziari.  

Unathi Bonqosi Eastern Cape Transporteko bozeramaileak ere hildakoak haurrak direla adierazi du, eta pazientzia eskatu du Enyobeniko tabernan gertatutakoa argitzeko Polizia lanean dabilen bitartean.

Tabernako Facebook orriaren arabera, jai tematikoa egiteko erreserbatuta zegoen tokia, eta bi pertsonaren urtebetetzeak ospatzera zihoazen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gaza argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz

Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X