Afrika
2022/06/05 - 23:14
Gutxienez 50 lagun hil dituzte tiroz Nigerian, eliza katoliko baten aurkako erasoan
Nigerian, armak zeramatzan talde bat eliza katoliko batean sartu eta gutxienez 50 lagun hil ditu. Hegoaldean gertatu da, Ondo izeneko estatuan. Elizan mezatan zeudenean sartu dira barrura, eta tiroka hasi. Hildakoez gain, zaurituak ere asko direla esan dute lekukoek.
2022/06/04 - 17:15
Ukrainako gerrak elikagaien eskasia eragin du Afrikan
Ukrainako gerrak elikagai-krisia eragin du. Portuak blokeatuta daude, eta, ondorioz, zerealak bertan daude pilatuta. Ukrainak eta Errusiak arazoari irtenbide bat bilatzen duten bitartean, prezioen garestitzea eragin du herrialde garatuetan; txiroenetan, aldiz, elikagaien eskasia.
2022/06/04 - 16:37
Euskal Herri osoan libre mugitzearen aldeko "burujabetza-ekintza" egin du Ehun mugimenduak
Euskal Errepublikako Herritartasun Agiria (EEHA) eman diete Afrikako zazpi pertsona migratzaileri eta, mozorrotutako dozenaka ekintzailez lagunduta, muga gurutzatu dute. Irunetik Baionako Pausa harrera-gunera joan dira.
2022/06/02 - 22:46
Zein herrialdek eskatzen dute oraindik covid pasaportea sartu ahal izateko?
Covid pasaportea ez da gehiago eskatuko Europar Batasunetik edo Schengen espaziotik Espainiara sartzeko. Gainerako herrialdeetako bidaiariek erakutsi egin beharko dute. Iragarpen honen ondoren, eta uda ate joka daukagula, beste herrialde batzuetan, eskatuko diguten edo ez jakin nahi izan dugu.
2022/06/01 - 16:41
EKI gobernuz kanpoko erakundeak Burundiko ama berrien ospitale batera eraman du argi elektrikoa
Albistea ez litzateke apartekoa izango, bertan bizi duten egoera kontuan hartuko ez bagenu. Izan ere, bertako biztanleen diru-sarrerak hain dira urriak, sendagaiak erosteko ere arazoak dituztela.
2022/05/29 - 21:46
Getxoko EKI Fundazioak eguzki-plakak finantzatu eta jartzen ditu Burundiko eskoletan eta ospitaleetan
Milaka hezkuntza eta osasun-zentro argi-indarrik gabe dabiltza lanean. Gobernuz kanpoko Getxoko erakunde hori arazoari irtenbidea ematen saiatzen ari da.
2022/05/28 - 22:42
Erreparazio historikorako lege berri bat onartu du Alemaniak
Alemanian kontuak egiten ari dira iragan kolonialaren harira, eta, Afrikako hainbat herrialdetan eragindako sarraskien zauriak ixteko asmoz, erreparazio historikorako lege berri bat onartu du. Hala, orain 100 urte, Namibian genozidioa burutu zuela aitortu eta 23 arte-objektu itzuliko ditu.
2022/05/28 - 19:31
Maiatzaren 25ean Afrikaren eguna izan zela eta, jai giroan ospatu dute Bilboko La Terminalen
Jai giroan, dantza eta musika lagun, berdintasunaren aldeko aldarria egin dute eta, besteak beste, Afrikar kontinenteak pairatzen dituen mendebaldeko politika eta jarduerak salatu dituzte. Bertan izan da Beatriz Artolazabal berdintasun sailburua ere.
2022/05/26 - 14:02
Hamaika jaioberri hil dira Senegalgo ospitale batean izandako sutean
Gutxienez hamaika jaioberri hil dira Senegalgo Tivaouane hirian dagoen ospitale bateko neonatologia unitatean piztutako sute baten ondorioz.
2022/05/25 - 16:39
Senegaleko eta Gambiako 1.200 ume baino gehiago operatu ditu Carlos Badaji zirujauak
Carlos Bardajik Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan lan egiten du eta bere oporraldietan Afrikako bi herrialde horietara joaten da malformazioak dituzten umeei ebakuntzak egitera. Orain, anbulantzia baten bila dabil, operatutako haurrak motor batean ez garraiatzeko, orain arte bezala.
2022/05/18 - 12:12
Lau euskal atunontzi Senegalen geldirik daude, arrantza egin ezinda
Getariako bat, Hondarribiko beste bat eta Bermeoko bi dira. Senegalgo Gobernuak Europar Batasunarekin duen akordioa hautsi du, eta arrantzarako baimena ukatu die. Urte hasieratik daude Dakarko portuan geldirik, eta, haiekin batera, baita bost arrantzale ere.
2022/05/14 - 13:09
Ruandako migratzaileak kanporatzeko prozesua abiatu du Erresuma Batuak
Herrialdean modu irregularrean sartu zirela dio Erresuma Batuko Gobernuak. Giza eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez, asilo-eskatzaile ugarik harrera-zentroetatik ihes egin dute, deportazioaren beldur baitira.
2022/04/28 - 10:30
Aljeriak gas hornidura etetearekin mehatxu egin dio Espainiari, baldin eta zati bat Marokora bideratzen badu
Espainiako Gobernuak energia alorrean Marokori laguntza emango diola iragarri ostean iritsi da Aljeriaren ohartarazpena. Hala ere, Espainiako Trantsizio Ekologikorako ministroak azpimarratu du Marokok jasoko duen gasak ez duela jatorri aljeriarra.
2022/04/27 - 14:44
Gasaren prezioa % 500 baino gehiago igo zen Espainian 2021ean
Igoera antzekoa izan da Europako beste herrialde batzuetan. Gasaren ia erdia (% 42,7) Aljeriatik inportatu zen iaz, eta Errusiatik, aldiz % 8,9, Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordearen azken txostenaren arabera.
2022/04/26 - 12:38
Pertsona bat hil da eta 26 desagertu, haurrak tartean, Kanarietatik 245 km-ra patera bat hondoratuta
Itsas Salbamenduko ontziak 80 lagun zituen kubiertan aurreko bi erreskateetatik, eta pateran zihoazen 34 bidaiari (22 gizon, hamar emakume eta bi adingabe) salbu jartzea lortu du.
2022/04/23 - 21:01
Gutxienez ehun pertsona hil dira Nigerian, legez kanpoko findegi batean izandako leherketan
Imo estatuko Gobernuak, herrialdearen hegoaldean, azpiegituraren jabea bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman du.
2022/04/22 - 16:13
Nola antolatzen dira Afrikako nekazariak?
Lurraren egunean, Afrikara begiratu dugu, bertako nekazariak, autonomia handiagoa lortzeko, nola antolatzen diren ikusteko.
2022/04/20 - 11:03
Ruanda
Gizakia gizaki denetik, migrazioak istilu eragile izan dira. Gai honetan gainera, demagogia egitea erraza da, herrialde askotako hauteskunde kanpainetan egiaztatu daitekeenez. Era berean ukaezina da, gure mugetatik kanpo datozenak hartu eta bertakotzeko aukerek muga jakina dutela.
2022/04/18 - 18:56
Klima aldaketari eta pandemiei aurre egiteko mailegu-funtsa sortu du Nazioarteko Diru Funtsak
Herrialde zaurgarrienei zuzendutako laguntza programa maiatzaren 1ean jarriko da martxan. Dirua "nazioartean interesak dituzten" herrialde aberatsek emango dute.
2022/04/15 - 13:08
Gutxienez 341 pertsona hil dira Hegoafrikan, uholdeen ondorioz
Hegoafrikako KwaZulu-Natal probintziako uholdeek 341 hildako eragin dituzte, baina biktimen kopuruak oraindik gora egingo duela aurreikusten dute. Ingurua hondamendi eremu izendatu du Gobernuak.