atentatua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 50 lagun hil dituzte tiroz Nigerian, eliza katoliko baten aurkako erasoan

Nigeriako eliza. EITB Mediaren bideo batetik ateratako argazkia
18:00 - 20:00
Gutxienez 50 lagun hil dituzte tiroz Nigerian, eliza katoliko baten aurkako erasoan
Nigerian, armak zeramatzan talde bat eliza katoliko batean sartu eta gutxienez 50 lagun hil ditu. Hegoaldean gertatu da, Ondo izeneko estatuan. Elizan mezatan zeudenean sartu dira barrura, eta tiroka hasi. Hildakoez gain, zaurituak ere asko direla esan dute lekukoek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suak erabat suntsitu du Japoniako Reikado tenplu budista historikoa

Kukai monje budistari eskainitako tenplua 806. urtean eraiki zen Misen mendian, Miyajima uhartean, eta ordutik piztuta egon da bertan "betiereko sugarra" deitua, 1.200 urtez etengabe piztuta egon den sugar sakratua. Su horrekin piztu zen Hiroshimako Bakearen Parkeko sugarra 1964an, munduko bonba nuklear guztiak desagertu arte piztuta egongo dena. Ez da inor zauritu, baina ondare-galera ordezkaezina da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X