Afrika
2021/12/26 - 15:48
Desmond Tutu hil da 90 urte zituela
Desmond Tutu artzapezpiku hegoafrikarra hil egin da 90 urte zituela. Mundu osoan ezaguna, Tutu Hegoafrikako historia garaikidearen ezinbesteko figura bihurtu da, bereziki, Apartheidaren aurka irmoki egin zuelako. Bakearen Nobel saria ere jaso zuen 1984 urtean.
2021/12/26 - 10:18
Desmond Tutu artzapezpikua eta Bakearen Nobel sariduna hil da, 90 urte zituela
Hegoafrikako artzapezpiku emeritua, 2010ean erretiratua, sinbolo handia izan zen Apartheidaren aurkako borrokan. Desmond Tuturen aldeko hileta elizkizuna urtarrilaren 1ean egingo da Lurmutur Hirian.
2021/12/24 - 13:34
Afrikak 2021 osoan baino txerto gehiago jaso dituzte herrialde aberatsek azken asteotan
Afrikarren % 8,6k du txertoaren jarraibidea osorik. GKEek ohartarazi dute, egungo erritmoari eutsiz gero, 2023ko apirila izango dela, gutxienez. afrikar guztiek lehen dosia jartzerako.
2021/12/23 - 13:14
Iraungitako AstraZenecaren milioi bat txerto baino gehiago suntsitu ditu Nigeriako Gobernuak
Suntsitutako txertoak azaroan iraungi ziren, eta Nigeriak urriaren 11n eta 29an jasotako 2,5 milioi dosi baino gehiagoko sorta baten parte ziren.
2021/12/23 - 12:50
Nigeriak iraungitako AstraZenecaren milioi bat dosi baino gehiago suntsitu ditu
Unera arte, 231.410 covid-19 kasu antzeman dituzte Nigerian, eta bertako biztanleriaren %2ak baino ez du koronabirusaren aurkako jarraibide osoa jaso.
2021/12/21 - 18:47
160 pertsona migratzaile eta errefuxiatu baino gehiago hil dira Libiako kostaldean
Migraziorako Nazioarteko Erakundeak "ekidin zitekeen tragedia" deitoratu eta Mediterraneoko herrialdeei neurriak "berehala" hartzeko eskatu die. 2021ean, 1.500 pertsona baino gehiago hil dira, soilik Mediterraneoko erdialdean.
2021/12/08 - 16:59
Europar Batasunak covidaren aurkako txertoaren 3.600 milioi dosi ekoiztea espero du 2022rako
Europar Batasuneko herrialdeek, COVAX mekanismoaren bitartez, 350 milioi dositik gora bidali dituzte txertaketa-tasa urriak dituzten herrialdeetara. Horien herena baino ez da iritsi, oraingoz, helmugara.
2021/12/08 - 15:27
% 11ra ez dira iristen Kenyan erabat txertatuta dauden pertsonak
Kenyan asko dira txertoa hartu nahi ez dutenak, baina gobernuak orain eskura dosi asko dituenez, beharrezko ezarri nahi du covid ziurtagiria, oraindik ere oso baxua den txertatze maila igotzeko.
2021/12/07 - 13:23
Gutxienez 24 pertsona hil dira Kenyan autobus bat ibai batera erorita
Beste hamabi pertsona, lau adingabe eta zortzi heldu, onik erreskatatu dituzte Enziu ibaian, Mwingi konderrian.
2021/11/30 - 18:14
Omikron aldaera Europan zegoen, Hegoafrikan lehendabiziko kasuak agertu aurretik
Herbehereetako agintariek jakinarazi dutenez, aldaera horren lehendabiziko kasuak Hegoafrikan kutsatutako bidaiariak iritsi baino astebete lehenago detektatu zituzten.
2021/11/30 - 10:20
Txinak covid-19aren aurkako 600 milioi txerto emango dizkio dohaintzan Afrikari
Gainera, beste 400 milioi dosi Afrikako eta Txinako enpresek lankidetzan ekoiztea eskaini du Pekinek. Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak ontzat eman du Txinaren pausoa, eta munduko herrialdeei eskatu die "babes handiagoa" eman diezaiotela Afrikari eta txerto gehiago bidali.
2021/11/29 - 21:48
Hegoafrikan omicron aldaera aurkitu zuen medikuaren esanetan, sintomak 'oso arinak' dira
Angelique Coetzee medikuak, Hegoafrikako Medikuen Elkarteko presidenteak eta koronabirusaren aldaera berriaz ohartarazten lehenak, ziurtatu du orain arte kutsatutako gaixoek sintoma oso arinak izan dituztela.
2021/11/29 - 19:15
Omikron aldaera munduan zabaltzen ari da: Zein neurri hartu dituzte herrialde ezberdinek?
Israelek eta Japoniak mugak ixtea erabaki dute, covid-19aren aldaera berriaren hedapena gelditzeko. Bestalde, Afrikako agintariek salatu dute pandemiari aurre egiteko neurriak zientzian oinarritu behar direla, "eta ez afro-fobian".
2021/11/28 - 19:46
Bi euskaldun Mozambiken harrapatuta, omikronek eragin duen mugen itxieraren ondorioz
Asier Zabaleta dantzari eta koreografoa eta Marian Gerrikagoitia bideo errealizadorea dira. Eurekin hitz egin du ETBk eta gertatzen dena azaldu dute.
2021/11/26 - 23:11
Europar Batasunak Afrika hegoaldeko zazpi herrialderekiko hegaldiak kantzelatzea gomendatu du
Omikron aldaeraren hedatzea eteteko asmoz, Europar Batzordeak Afrikako 7 herrialdeekiko hegaldiak itxi ditu. Hegoafrikan zeuden ehunka turista Europara bueltatzen hasi dira albistea ezagutu bezain pronto.
2021/11/26 - 21:39
Horrelakoa da omicron, Hegoafrikan detektatutako covid aldaera berria
Kutsakorragoa da, berriro infektatzeko arrisku handiagoa omen dakar, eta 30etik gora mutazio ditu. Edonola ere, oraindik ez dago argi ditugun txertoen aurrean nola jokatzen duen eta horixe aztertzen ari dira, erresistenteagoa izan litekeelako.
2021/11/26 - 18:46
Hegoafrikan atzemandako koronabirus aldaera berriaren ezaugarri nagusiak
Baieztatutako kasuak gutxi (ehun inguru) badira ere, oraingoz ez da desberdintasunik aurkitu beste aldaeren eraginarekin alderatuta.
2021/11/17 - 11:37
MOEk ohartarazi du Europan nabarmen hazi dela covid-19ak eragindako heriotza kopurua
Joan den astean, covid-19aren ondoriozko heriotza kopuruak % 5 egin du gora Europan, beste eremu geografiko batzuetan neurri apalagoan egin eta zenbaitetan behera egin badu ere. Alemanian, 52.826 kasu hauteman zituzten atzo, orain arteko marka guztiak hautsita.
2021/11/05 - 10:53
Gutxienez 69 pertsona hil dituzte Nigerren izandako atentatu batean
Agintariek Sahara Handiko Estatu Islamikoari egotzi diote erasoa. Gainera, 15 zauritu eta 9 desagertu daude eta horregatik gora egin dezake hildakoen kopuruak. Nigerreko Gobernuak bi dolu egun ezarri ditu.
2021/11/04 - 00:15
Marokok hiru aljeriar hil ditu bonbardaketa batean
Aljeriako Gobernuak ohartarazi du hilketa horiek ez direla zigorrik gabe geratuko. Bi herrialdeen arteko harreman diplomatikoak abuztuan hautsi ziren.