MOEk ohartarazi du Europan nabarmen hazi dela covid-19ak eragindako heriotza kopurua
Europan covid-19ak eragindako heriotza kopurua % 5 igo zen joan den astean aurreko astearekin alderatuta; hala, azken astean heriotzak gehien igo diren kontinentea bilakatu da, Munduko Osasun Erakundeak argitaratu duen azken txosten epidemiologikoaren arabera.
Asia hegoaldean eta ekialdean –India barne hartzen duen eremu geografikoan– pandemiarekin loturiko heriotzak % 1 igo ziren, eta % 3, berriz, Afrikan.
Gainerako kontinente edo eremu geografikoetan, heriotza kopuruak behera egin zuen. Amerikan, zehazki, % 3 egin zuten behera covid-19aren ondoriozko heriotzek; Pazifiko mendebaldean –Txina barne–, % 5 jaitsi ziren; eta Mediterraneo mendebaldeko eremu geografikoan, % 14.
Mundu mailan, pasa den astean 50.000 heriotza gehiago izan ziren, MOEk jasotzen dituen herrialde guztietako jakinarazpenen arabera.
Kutsatze kopuruak % 6 egin du gora mundu mailan. Datuak eskualdeka aztertuta, igoera % 8koa izan da Europan eta Amerikan, eta Afrikatik jakinarazitako kasuak % 33 gutxiago izan dira.
Mundu osoan, 252 milioi kutsatze izan dira 23 hilabetean, birusa Txinan gogor zirkulatzen hasi zenetik gaur arte.
Europan, azken asteko intzidentzia metatua askoz handiagoa izan da (230) beste edozein eskualdetan baino. Amerikan 100.000 biztanleko 74 kasukoa izan da.
Azken astean kasu gehien izan dituzten herrialdeak Estatu Batuak, Errusia, Alemania, Erresuma Batua eta Turkia izan dira.
Alemanian, esaterako, kutsatzeen marka hautsi zen atzo berriro, Robert Koch Institutuak (RKI) jakitera eman duenez.
Herrialde germaniarreko osasun agintariek jakinarazi dutenez, 52.826 kutsatu berri atzeman dituzte azken 24 orduotan; duela astebete, 39.676 izan ziren, eta osteguneko marka hautsi da, 50.196 kasu hauteman baitzituzten orduan. Intzidentzia metatua 100.000 biztanleko 319,5 kasukoa zen atzo, 312,4koa bezperan, 232,1ekoa aurreko astean eta 66,1ekoa duela hilabete.
Azaroaren 4tik etengabe ari dira Alemanian kutsatze markak hausten, eta ez laugarren olatuari dagozkionak soilik, pandemia osokoak baizik.
Alemaniako Estatuan, herritarren % 70 inguru daude txertatuta. Astelehenera arte, Alemaniako biztanleen % 70,1ek zuten dosiren bat jarrita, eta % 67,6k, berriz, jarraibide osoa zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.