Europa neurri murriztaile gehiago aplikatzen hasi da, covid-19aren olatu berriari eusteko
Europako erdialdeak eta ekialdeak kutsatze, ospitaleratze eta hilkortasun tasa handienetakoak dituzte orain covid-19aren eraginez. Aldi berean, EBko immunizazio tasa txikienak dituzte. Horrela, zenbait gobernuk neurriak aplikatzea erabaki dute, besteak beste, txertoa jaso ez duten herritarrei murrizketak ezarriz, haiek konbentzitzen saiatzeko.
Txekiar Errepublikatik Bulgariara eta Austriatik Errumaniara, pandemia hasi zenetik zenbakirik eskasenak dituzte, eta herrialde batzuetan osasun sistema gainezka egiteko zorian dago berriro.
Austriako eta Txekiar Errepublikako osasun arduradunek errepikatu dutenez, positibo berri eta ospitaleratu gehienek ez dute txertorik hartu.
Austrian, positibo eta ospitaleratzeen gorakada ikusita, oraindik txertoa jaso ez duen biztanleei (% 35) presionatzen hasi dira, lehenbailehen sendagaia har dezaten.
Txertoa jaso ez duten eta gaixotasuna izan ez duten herritarrak konfinatzeko asmoa azaldu du gaur Austriako Gobernuak.
Txekiar Errepublikan, Osasun Ministerioak kanpaina gogorra abiatu du komunikabideetan, egoera kritikoan dauden benetako pazienteak eta gorpuak hilkutxetan sartzen erakusten dituzten argazkiekin, "berak oraindik denbora zuela pentsatu zuen" edo "berak ez du txertoetan sinesten" bezalako mezuekin lagunduta.
Txekiar Errepublikako herritarren % 57,5 soilik daude immunizaturik covid-19aren aurrean.
Eslovakian, txertoa jaso ez, gaixotasuna igaro ez edo duela gutxiko test bat ez duten langileek soldatarik kobratuko ez dutela iragartzera eraman du txertaketa maila areagotzeko presioak Exekutiboa.
Bulgariak, nahiz eta EBko hilkortasun tasa handiena izan, konfinamendua baztertu du. Gainera, asteburu honetan hauteskundeak egingo dituzte.
Urriaren 21etik covid ziurtagiria eskatzen dute, txertaturik, sendaturik edo duela gutxiko test negatibo bat izatea, alegia, gastronomia edo kultura lokaletara sartzeko. Orduz geroztik, txertaketa erritmoa areagotu da, baina % 23ren azpitik jarraitzen du.
Errumanian, bigarren txertatu tasa txikiena eta hilkortasun tasa handiena duen EBko herrialdean, urriaren 25etik oraindik txertoa jaso ez duten herritarrek debekaturik dute tabernetan eta jatetxeetan kontsumitzea, eta 22:00etatik 05:00etara ezin dira etxetik atera.
Herbehereetako Gobernuak funtsezkoak ez diren saltokiak 18:00etan eta ostalaritza, supermerkatuak eta botikak 20:00etan ixteko agindua eman du gaur, pandemia hasi zenetik positibo kopururik handiena zenbatu ondoren.
16.287 positibo baieztatu dituzte azken 24 orduetan, ostegunaren antzera. Orduan 16.364 positibo zenbatu zituzten, pandemia hasi zenetik kopururik handiena. 100.000 biztanleko 93,2ko intzidentzia du herrialdeak.
Bestalde, Danimarkako herritarrek txertaketa ziurtagiria aurkeztu beharko dute aurrerantzean toki batzuetan sartzeko, tabernetan eta jatetxeetan esaterako. Positiboek gora egin dute, murrizketa guztiak altxatu eta bi hilabete geroago.
Azkenik, Alemaniako jarduneko Gobernua neurriak zorroztearen alde agertu da, positiboen gorakada azkarraren aurrean.
Egoera "serioa" bizi dutela esan du Jens Spahn jarduneko Osasun ministroak. 100.000 biztanleko 263,7ko intzidentzia metatua du Alemaniak.
Bitartean, txertaketa tasak ia bere horretan jarraitzen du, herritarren % 70ek txertoren bat jaso dute asteazkenera arte, eta % 67,4k txertaketa amaitu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek Trumpen Gazarako 15 puntuko plana baztertu du
Netanyahuk Hamasek erabat armagabetu arte Israelgo armadak Gazatik ez duela alde egingo esan du, eta Palestinako Estatua sortzea baztertu du.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.