NBE-REN BATZARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek uste du azaroko hauteskundeen ostean akordioa lortuko duela Iranekin, herrialdea “suntsitzeko” mehatxua bota du hala izan ezean

AEBk, Danimarkak eta Groenaldiak irlari buruzko akordioa sinatu dute gaur, asteartean, eta Trumpek iragarri du “berehala” bi base handi zabalduko dituela bertan.

NEW YORK (United States), 22/09/2026.- US President Donald Trump delivers his speech during the General Debate of the 81st session of the United Nations (UN) General Assembly at United Nations Headquarters in New York, New York, USA, 22 September 2026. (Nueva York) EFE/EPA/SARAH YENESEL
Argazkia: EFE

NBEko Batzar Nagusian egindako agerraldian, Iran "suntsitzea" mahai gainean duela adierazi du, baina gaineratu duenez, azaroaren 3ko hauteskunde legegileen ostean gerrari amaiera emateko akordioa lortuko duelakoan dago.

Hala, AEBko presidenteak esan du berak "bakea" egin egiten duela eta batzuek bakeaz hitz egiten dutela.

Halaber, Ukrainako gerra jendeak uste baino "azkarrago" amaituko dela ziurtatu du: "Errusiako eta Ukrainako buruzagiekin oso estu lan egiten ari gara, eta auzi hori konpontzea lortu egingo dugu. Uste dut jendeak uste baino azkarrago gertatuko dela".

Bere hitzaldian, gainera, Latinoamerikan jarri du arreta, eta eskualde horretan indar militarra erabiltzearekin mehatxatu du haren interesak arriskuan ikusten baditu. Horien artean, narkotrafikoaren "epizentroa" izatea leporatu dio Mexikori, eta Claudia Sheinbaumen Gobernuari lurraldearen "kontrola berreskuratzeko" eskatu dio.

Kuba, "huts egindako Estatua"

Kubak Nazio Batuen Erakundean duen ordezkaritzak osoko bilkura utzi du, Trumpek "huts egindako Estatua" dela esan eta Gobernuak uhartearn gainean egiten duen presioaz harro agertu ostean.

"Porrot egin du. Gainbehera dago, eta jai dauka", adierazi du AEBko presidenteak bere hitzaldian, eta bere Administrazioa “Kuban funtsezko aldaketa baten bila" dabilela adierazi du.

New York (United States), 22/09/2026.- (L-R) US President Donald Trump, Denmark's Prime Minister Mette Frederiksen and Greenland's Prime Minister Jens-Frederik Nielsen show signed documents during the signing ceremony for a trilateral Arctic security agreement between the United States, Denmark, and Greenland at the UN Headquarters in New York, New York, USA, 22 September 2026, on the sidelines of the United Nations General Assembly (UNGA). (Dinamarca, Groenlandia, Estados Unidos, Nueva York) EFE/EPA/MADS CLAUS RASMUSSEN DENMARK OUT

Sinatzeko unearen irudia. Argazkia: EFE

"Bi base handi" Groenlandian, "berehala"

Groenlandiari buruzko akordioari dagokionez, Trumpek ziurtatu du "berehala" hasiko direla uhartean bi base militar handi eraikitzen. Izan ere, astearte honetan bertan sinatu dute akordioa alde guztiek.

"Berehala hasiko dugu kokapen egokietan presentzia militar handia izateko prozesua. Tamaina handiko bi base militar eraikiko ditugu", iragarri du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X