GERRA IRANEN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iranek eta AEBk batzarra egin dute New Yorken, negoziazio prozesuari berrekiteko ahaleginean

Trumpen ordezkari bereziak, Steve Witkoffek, bitartekarien lana goraipatu du, eta hartu-emana "eraikitzailea eta oparoa" izatea nahi duela adierazi du.

NEW YORK (United States), 22/09/2026.- Demonstrators during a 'Free Iran' protest outside the United Nations in New York, New York, USA, 22 September 2026. (Protestas, Nueva York) EFE/EPA/MADISON SWART
Iranen aldeko protesta New Yorken. Argazkia: EFE

Irango Gobernuak asteazken honetan jakinarazi duenez, asteartean bilera bat izan zuten Abbas Araghtxi Irango Atzerri ministroak eta Steve Witkoffek, Donald Trump AEBko presidentearen ordezkariak, "Qatarren bitartekaritzarekin", bake akordiorako negoziazio prozesua berriz martxan jartzeko ahaleginean.

"AEBrekiko interakzioa Qatarreko bitartekari baten bidez izan da", esan du Esmaeil Baghaei Irango Atzerri Ministerioaren bozeramaileak, eta azpimarratu du batzarrean negoziazio prozesurako baldintzak mahaigaineratu zituztela.

Hala, baldintza horien artean omen daude "gerra eremu guztietan amaitzea", "AEBk ekintza oldarkorrak bertan behera uztea, besteak beste, itsas blokeoa eta gerra ekonomikoa", eta "Irango ondasunak desizoztea", IRIB Irango telebista kate publikoak jaso duenaren arabera.

Witkoffek, bere aldetik, adierazi du elkarrizketak "luzeak" izan direla eta "bitartekarien bidez" egin direla, eta horiek mezuak alde batetik bestera helarazi dituztela, harreman zuzenak saihesteko.

Trumpek berak asteartean adierazi zuenez, bilera bat izan zuen New Yorken dagoen Irango ordezkaritzarekin, Nazio Batuen Erakundearen 81. batzar orokorra zela eta. Era berean, bilera "oso ondo" joan zela azpimarratu zuen, xehetasun gehiagorik eman gabe.

Trumpek ez zuen zehaztu norekin bildu den, baina ordu batzuk lehenago esan zuen akordioa azaroaren 3rako aurreikusita dauden agintaldi erdiko "hauteskundeen ostean" iritsiko dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X