Gorde
Kendu nire zerrendatik

Harvey Weinsteinen aurkako zigor berria: 15 urteko espetxealdia emakume baten aurkako sexu-erasoagatik

Hollywoodeko produktore ohiak hainbat zigor pilatu ditu dagoeneko, eta epaileak sexu-delitugile gisa erregistratzera behartu du.

HARVEY WEINSTEIN HOLLYWOOD EFE
Harvey Weinstein, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE

New Yorkeko epaile batek 15 urteko kartzela-zigorra ezarri dio asteazken honetan Harvey Weinstein Hollywoodeko ekoizle ohiari, 2006an egindako sexu-eraso delitu batengatik errudun jo ostean.

Urtebete baino gehiago igaro da Miriam Haley produkzio-laguntzaile ohiari sexu-erasoa egiteagatik erruduntzat jo zutenetik. 2006an, Manhattaneko bere etxean gertatu zen sexu-erasoa.

Weinsteinek sexu-delitugile gisa erregistratu beharko du, eta bost urte eman beharko ditu baldintzapeko askatasunean, 15 urteko kartzela-zigorra bete ondoren, Curtis Farber epaileak bere epaian adierazi duenez.

Los Angeleseko Justiziak beste 16 urteko kartzela-zigorra ezarri zion 2023ko otsailean 73 urteko ekoizle ohiari. Weinstein errugabea dela esan du behin tea berriz, eta inoiz ez duela onartu gabeko sexu-harremanik izan.

Weinsteinen eskandaluek #MeToo mugimendua sortu zuten. Mugimendu horren bidez, ehunka emakumek sexu-abusuak jasan izana salatu zuten. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X