Eslovakia
2025/04/05 - 11:10
Eslovakiako Gobernuak hartz arreen laurdenak hiltzeko agindu du
Gobernuak herrialdeko mendietan bizi diren 350 hartz arre hiltzeko agindu du, horietako batek 59 urteko gizon bat hil ostean. Gainera, larrialdi egoera nazionala ezarri du.
2024/09/15 - 23:56
Boris gogor jotzen ari da Europa erdialdea eta ekialdea, zortzi hildako eta milaka desplazatu izan dira
Gutxienez sei pertsona hil dira Errumanian, hildako bat Polonian eta beste bat Austrian. Euri-denboraleak uholdeak eta ebakuazioak eragin ditu Europa erdialdeko hainbat herrialdetan; Txekian, Eslovakian eta Austrian, besteak beste.
2024/05/19 - 15:01
Eslovakiako lehen ministroa arriskutik kanpo dago jada, asteazkeneko atentatuaren ostean
Erasotzailea, berriz, espetxera bidali dute behin-behinean, aurrez prestatutako hilketa-saiakera egotzita.
2024/05/18 - 18:06
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Eslovakiako lehen ministroaren erasotzaileari
Poliziak egindako galdeketan errudun dela aitortu du. Bestalde, esan du lehen ministroari tiro egin ziola haren politikekin ados ez dagoelako eta zauritu nahi zuelako, "hiltzeko asmorik gabe".
2024/05/17 - 16:19
Ficoren egoera "benetan larria" izaten jarraitzen du, beste ebakuntza bat egin ostean
Ostiral honetako operazioa duela bi egun jaso zituen tiroek eragindako "ehun nekrotikoaren ezabaketan" oinarritu da.
2024/05/16 - 19:40
Simona Sobotovicova, EHUko irakasle eslovakiarra, bere sorterriko gizartearen hausturaz
Sobotovicovak hamar urte daramatza Euskal Herrian. Trapagarenen bizi da eta zuzenbide fakultateko iraskaslea da EHUn. Oso zatituta ikusten du Eslovakiako gizartea, eta kezkatu egiten du horrek. Azaldu digunez, Rober Ficok hauteskundeak irabazi zituen duela gutxi, baina jende asko dauka kontra.
2024/05/16 - 14:27
Robert Ficok ''egonkor, baina larri'' jarraitzen du, bost orduko ebakuntzaren ostean
Ospitaleko zuzendariak nabarmendu du Robert Ficok hainbat zauri zituela, eta zehaztu du bost orduz egon zela ebakuntza-gelan. Bi mediku-talde ezberdinek egin diote ebakuntza Eslovakiako lehen ministroari.
2024/05/16 - 14:17
Hilketa saiakera leporatu diote Eslovakiako lehen ministroari tiro egiteagatik atxilotutako gizonari
Juraj Cintula 71 urteko idazle eslovakiarrari 25 urteko kartzela zigorra ezarri diezaiekete. Eslovakiako Idazleen Elkarteko kide ez ezik, literatura talde baten sortzailea ere bada. Eslovakiako Gobernuak "otso bakarti" bati egotzi dio erasoa, eta motibazio politikoa berretsi du.
2024/05/16 - 11:59
Nor da Juraj Cintula, Eslovakiako lehen ministroaren ustezko erasotzailea?
Poliziaren arabera, Juraj Cintula 71 urteko idazle eslovakiarra da erasoaren egilea. Bere sare-sozialetan, oso kritiko agertu izan da azken hilabeteotan Ficoren politika eskuindarrekiko.
2024/05/16 - 11:50
Eslovakiako lehen ministroa "kontziente" dago eta "ahoz komunikatzeko gai" da
Bost tiro jasota, ebakuntza luzea egin behar izan diote bart buruzagi sozialdemokratari. Atentatuaren ustezko egilea, 71 urteko gizonezkoa, atxilotuta dute eta hilketa saiakera delitua leporatu diote.
2024/05/16 - 10:10
Albiste izango dira: Robert Ficoren osasun egoera, osoko bilkura Legebiltzarrean eta ziklo aldaketa ERCn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/15 - 22:29
Robert Fico Eslovakiako lehen ministroa tirokatu dute
Eslovakiako gobernuburuari bost tiro jaurti dizkiote kalean, bere Exekutiboaren bilera baten ondoren. Ospitalean dago, "oso ebakuntza zail" bat egin diezaioten. Atentatuaren ustezko egilea atxilotu dute.
2024/05/15 - 19:52
Robert Fico Eslovakiako lehen ministroa tiroz zauritu dute
Eslovakiako gobernuburua erasote dute, tiroz, bere exekutiboaren bilera baten ondoren. Poliziak atentatuaren ustezko erasotzailea atxilotu du.
2023/10/01 - 11:24
Robert Fico sozialdemokrata errusiazaleak irabazi ditu Eslovakiako hauteskundeak
Inflazioak jotako herritarren defentsan oinarritutako mezu sozial batekin, eta migrazioaren eta Ukrainari emandako laguntzen kontrako diskurtsoarekin, botoen % 23,3 eskuratu du.