Robert Fico sozialdemokrata errusiazaleak irabazi ditu Eslovakiako hauteskundeak
Robert Fico lehen ministro ohi errusiazalearen Smer alderdiak irabazi ditu Eskolvakiako hauteskunde orokor aurreratuak, botoen % 23,3 eskuratuta.
Hauteslekuetan egindako inkestek PS alderdi aurrerakoi europazaleari ematen zion garaipena, baina azkenean botoen % 17,1 lortu du Michael Simecka Europarlamentuko presidenteordeak, eta bigarren lekuan geratu da.
Hirugarren postuan geratu da Peter Pellegrini lehen ministro ohiaren Hlas, Ficoren kide ohia, botoen % 14,9rekin.
Parte-hartzea % 68,51koa izan da hauteskundeetan, aurrekoetan baino % 2,71 altuagoa, eta zazpi alderdik lortu dute Kontseilu Nazionalean (Parlamentuan) sartzea, tartean botoen % 5,6a jaso duten SNS nazionalistak, sozialdemokraten koalizioetan egon izan denak.
Inflazioak jotako herritarren defentsan oinarritutako mezu sozial batekin, eta migrazioaren eta Ukrainari emandako laguntzen kontrako diskurtsoarekin, Smerek herritarren babesa lortu du, 2020ko hauteskundeetako emaitza (% 18) hobetuta.
Ezkerreko alderdiek, Ficoren eta Pellegriniren Hlsa tarteko, bi hamarkadaz kide izan direnak, botoen % 37 pilatu dute, eta nahikoa izango litzateke hirugarren alderdi bat, SNS adibidez, koalizio egonkor bat osatzeko.
Simecka aurrerakoien kasuan, SaS liberalak izango lirateke koalizio baterako berezko kideak, botoen % 6,3 gehituta.
OLaNok eta KHD alderdi kontserbadoreak botoen % 8 eta % 6,8 jaso dituzte, eta PSrekin bat egin dezakete, baina adituek uste dute aukera hori zaila dela, eta ez zela koalizio egonkorra izango.
Smer agintean egon zen eta alderdi nagusia izan zen 2018ra arte, baina antolatutako krimenaren eta agintarien arteko harremanak ikertzen ari zen kazetari baten hilketak sumindu egin zuen gizartea, eta Ficoren dimisioa ekarri zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.