Agerraldi berri bat izateko "puntu kritikoan" dago Europa, OMEren arabera
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) ostegun honetan ohartarazi duenez, koronabirusaren pandemiaren egoera "oso kezkagarria" da Europan; azken asteetako kasuen igoera azaltzeko arrazoien artean txertoen irismen eta estaldura eskasa eta neurri murriztaileak lasaitu izana leudeke.
"Pandemiak beste agerraldi bat izateko puntu kritiko batean gaude. Europa pandemiaren epizentroan dago berriro, duela urtebete geunden lekuan. Gure alde dugu gaur gehiago dakigula eta gehiago egin dezakegula", esan du Hans Kluge OME-Europako zuzendariak prentsaurrekoan.
Klugek "proaktiboki" jokatzeko beharra azpimarratu du, eta neurri sozialak eta osasun publikokoak berriz ezartzea defendatu du. Azaldu duenez, egungo bilakaerak bere horretan jarraitzen badu, 2022ko otsailaren 1era arte Europan eta Asia erdialdean milioi erdi pertsona hil daitezke.
OMEren Europako eskualdean -Europako eta Asia erdialdeko 53 herrialde barne hartzen dituena- 1,8 milioi kasu berri hauteman ziren joan den astean eta 24.000 pertsona hil ziren covid-19ak jota. Azken lau asteotan transmisioaren gorakada % 55ekoa izan da Europan.
Kasuen gorakada adin talde guztietan orokorra den arren, OMEk kezkagarritzat jo du, bereziki, adineko pertsonen artean gertatzen ari den igoera "azkarra". Izan ere, azken asteotan hil direnen % 75ek 65 urtetik gora zituzten.
Azken asteetan hogeita hiru herrialdek neurri sozialak indartu izana goraipatu du Klugek, baina beste zazpik neurri horiek lasaitu izana kritikatu du, eta agintariei eskatu die neurri horiek berriro hartzeko aukera azter dezatela berriz.
"Proiekzio fidagarrien" arabera, % 95eko maskararen erabilera orokortuak otsailera arte kalkulatutako milioi erdi heriotzetatik 188.000 saihestuko lituzke, OMEk ziurtatu duenez. Beste neurri batzuk ere aipatu ditu, hala nola testak, kontaktuen miaketa, espazio itxien aireztapena eta distantzia fisikoa.
"Gure taktika aldatu behar dugu, covid-19 agerraldi berrien aurrean erreakzionatu beharrean, haiei aurre hartu eta gerta ez daitezen lortu behar dugu", adierazi du Klugek.
Kasu berrien errekorretik gertu egon arren, txertoari esker heriotzak erdira murriztu direla esan du Klugek, baina herrialde desberdinetako estaldura eskasa arazo bat da egoerari aurre egiteko; izan ere eskualdeko zortzi herrialdek populazioaren % 70 gainditzen duten arren, beste batzuetan, kopurua ez da % 10era iristen.
Hori dela eta, OMEk azpimarratzen du garrantzitsua dela herrialde horietako lehentasunezko taldeetan estaldura handitzea eta dosiak partekatzeko "elkartasun globala".
Zure interesekoa izan daiteke
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.