Covid-19ak eragindako kutsatzeak % 40 hazi dira astebetean Nafarroan
Koronabirusak eragindako kutsatzeak % 40 hazi dira urriaren 18tik 24ra bitartean Nafarroan, aurreko asteko datuekin alderatuta. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, kasu positiboak 190etik 264ra igo dira.
Gorakada horren aurrean, Osasun departamentuak prebentzio neurriak –pertsonen arteko segurtasun tartea zaintzea eta eremu itxietan musukoa erabiltzea, besteak beste- mantentzeko deia egin die herritarrei, eta birusaren aurkako tresnarik eraginkorrena txertoa dela berretsi du.
Horrez gain, aste honetan Delta Plus aldaeraren lehen kasua detektatu dute Nafarroan. Pertsona hori atzerrian kutsatu zela eta kasu horren ondotik inolako agerraldirik izan ez dela baieztatu dute.
Orain arte agertu diren positibo gehienak Delta aldaerak eragin dituela zehaztu dute, Delta Plus aldaera kutsakorragoa bada ere.
Kutsatzeen % 40 etxeetan eman dira; % 24 esparru sozialean; % 3,8 ikastetxeetan; eta % 2,7 lantokietan. Gainerako kasuen (% 29) jatorria zein den ez dakite.
Adinari dagokionez, kutsatutakoen gehiengoa 75 urtetik beherakoak dira, batez ere 5 eta 14 urte artekoak.
Nafarroako Gobernuko txostenaren arabera, datozen asteetan ikusiko da positiboen gorakada honek ospitaleetan zein eragin izango duen. Joan den astean sei pertsona ingresatu zituzten, horietako bi zainketa intentsiboetako unitateetan, eta pertsona bat hil zen covid-19aren ondorioz.
Zure interesekoa izan daiteke
Bederatzi agentek kolpeak jasan dituzte igande honetan Araban eta Gipuzkoan izandako hainbat esku-hartzetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Elgeako mendilerroan, Barrundian, piztutako baso sutea kontrolatu nahian ari dira suhiltzaileak
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Bi hegazkin, helikoptero bat, hiru parketako suhiltzaileak eta basozainak ari dira bertan lanean.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.