Afrikak 2021 osoan baino txerto gehiago jaso dituzte herrialde aberatsek azken asteotan
Europar Batasunak, AEBk eta Erresuma Batuak txerto gehiago jaso dituzte azken asteotan Afrika 2021 osoan baino. Hala salatu du GKE aliantza batek, eta ohartarazi dute, egungo erritmoari eusten bazaio, gutxienez 2023ko apirilak joko duela afrikar guztiek lehen dosia jasotzen dutenerako.
Zehazki, azaroaren 11tik abenduaren 21era bitartean, Europar Batasunak, Erresuma Batuak eta AEBk 513 milioi dosi jaso zituzten. Afrikak 2021ean zehar 500 milioi dosi jaso ditu orotara. Afrikarren % 8,6k du txertoaren jarraibide osoa; ifrentzuan herrialde aberatsetako soberakina: G7ko herrialdeek 1.400 milioi dosiko soberakin metatua izango dute 2022ko martxorako.
Peoples's Vaccine GKEen aliantzak ohartarazi du, txertoak planetako toki guztietara modu ekitatiboan iristen ez badira "mundua aldaera, errefortzu, murrizketa eta konfinamendu ziklo amaigabe batera kondenatzeko" arriskua dagoela. Anna Marriot Oxfameko eta aipatu aliantzako osasun politiken zuzendariak adierazi duenez, "herrialde pobreenetan txertoak eskuratzeko irtenbide errealak blokeatuta", herrialde aberatsak "pandemia eta horrek dakarren sufrimendua luzatzen ari dira".
Ados dago Nick Dearden Global Justice Nowko zuzendaria¡ ere: "Noizbait berriro Eguberri normal bat izan nahi badugu, mundu guztia txertatu behar da". Horretarako, People 's Vaccine aliantzak eskatzen duenez, txertoak, probak eta tratamenduak jabetza intelektualeko arauetatik salbuetsi behar dira.
Maaza Seyoum Txertoaren Banaketarako Afrikako Aliantzaren bozeramaileak deitoratu duenez, orain arte "iparralde globaleko buruzagiek enpresa farmazeutikoen onura lizunen alde egin dute, Afrikako biztanleen bizitzagatik baino gehiago". Hala ere, gaineratu duenez, Hegoafrikan lehen aldiz atzemandako omikron aldaerak erakusten du "txertoen ekitate eza arriskutsua dela nornahirentzat eta edonon".
Zure interesekoa izan daiteke
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.