Afrika
2021/11/02 - 09:52
Gutxienez sei pertsona hil dira Nigerian, eraikin bat behera etorri denean
Nigeriako agintariak beldur dira eraikineko langile asko hondakinen azpian harrapatuta egongo ote diren. Behera etorri den eraikina oraindik bukatzeke zegoen.
2021/10/27 - 22:34
Bi gasbide ditu Espainiak Afrikarekin, baina bat itxi egingo dute. Zer eragin izango du horrek?
Andre Arrizabalagak gas horniduraren gatazkako gako nagusiak azaldu dizkigu.
2021/10/27 - 09:46
Armadak aske utzi du lehen ministroa, estatu kolpea eman eta biharamunean
Abd Allah Hamdok Sudango lehen ministroa asteartean itzuli da bere etxera. Astelehenean beste ministro eta buruzagi batzuekin batera atxilotu zuten, estatu kolpea babesteari uko egin ostean. Oraingoz, ez dituzte gainerako atxilotuak askatu.
2021/10/25 - 17:19
Abdala Hamdok lehen ministroa atxilotu eta herrialdea kontrolpean hartu du Sudango Armadak
Hainbat ministro ere atxilotu dituzte gaur goizean. Abdel Fattah Abdelrahman Burhan buruzagi militarrak trantsizio Gobernua desegin eta larrialdi egoera ezarri du.
2021/10/25 - 15:02
Militarrek Sudango lehen ministroa eta beste ministro batzuk atxilotu dituzte euren etxeetan
Manifestariak Khartum hiriburuko kaleetara atera dira militar talde batek egindako estatu-kolpea salatzeko. Militarrek tiro eginez erantzuen diete.
2021/10/20 - 23:07
10 urte bete dira Muamar el Gadafi Libiako diktadorea atxilotu, lintxatu eta exekutatu zutenetik
Udaberri Arabiarrak Libiako diktadorea akabatu zuen duela 10 urte. Atxilotu, lintxatu eta exekutatu ondoren, gauzak ez dira hobetu Libian, fakzio desberdinen arteko gerran jarraitzen dutelako.
2021/10/20 - 11:09
Afrikan gelditzen diren azken glaziarrak 20 urtean desagertuko dira
Afrikak berotegi efektua eragiten duten gasen % 4 bakarrik igortzen badu ere, beste inon baino gehiago antzematen dira bertan larrialdi klimatikoaren ondorioak; tenperaturaren eta itsasoaren mailaren igoera, esaterako.
2021/10/19 - 21:43
Aita Mari ontziak 105 migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneoan, Maltako uretan
Aita Mari ontziak 105 migratzaile erreskatatu ditu goizaldean, tartean bi adingabe, Mediterraneoan jitoan zegoen egurrezko txalupa batean.
2021/10/19 - 18:36
Aita Marik 105 migratzaile erreskatatu ditu Maltako uretan
Halaber, Sea Watch 3 ontzi alemaniarrak beste 412 migratzaile erreskatatu ditu inguru berean 48 ordutan.
2021/10/13 - 22:48
Mamadou Dia: "Petsona migratzaileak hiltzen dira eta ez da ezer gertatzen"
21 urterekin heldu zen Europara, baina ez zuen horrenbeste desiotako errealitatea aurkitu eta Senegalera, jaioterrira, itzuli zen. Han herritarrei laguntzeko Hahatay proiektua jarri du martxan.
2021/10/07 - 23:56
Malariaren aurkako txertoak 160.000 bizitza baino gehiago salba ditzake urtean
Urtero 400.000 pertsona hiltzen dituen gaixotasunaren kontrako lehen txertoa baimendu du Munduko Osasun Erakundeak. % 40ko eraginkortasunarekin, lau dosi ditu eta helburua Afrikako milioika umerengana iristea da.
2021/10/06 - 23:04
Malariaren aurkako lehen txertoa onartu du MOEk: "Une historikoa da"
Ghana, Kenya eta Malawin programa pilotu batean erabili dute dagoeneko. 2019tik 800.000 ume baino gehiagori txertoa jarri diete. Datuen arabera, malaria larri hilgarria % 30 murrizten du txertoak.
2021/10/04 - 00:15
Kirurgia gune autonomoak eraiki dituzte Euskal Herrian Maurizio Uhartera bidaltzeko
Proiektu aitzindari hau euskal industria sareak osatu du hiru hilabete baino gutxiagoan.
2021/09/08 - 12:33
Parlamentua eta udalak berritzeko bozak ditu gaur Marokok
Faborito Independenteen Konbergentzia Nazionala (RNI, frantsesezko siglengatik) da, Justizia eta Garapena Alderdi islamista (PJD) baztertu dezakeena. Azken honek gobernatu du herrialdea azken hamarkadan.
2021/09/06 - 15:55
Afrikan eguero milaka emakume ezer gabe geratzen dira
Oinordekotzan jaso daitezkeen lur sailak gizonezkoen esku gelditzen dira eta milaka emakume ezer gabe geratzen dira egunero. Emakumeen eskubideak arlo askotan zapalduta gelditzen dira guztiz.
2021/09/06 - 10:49
Militar kolpistek Ginea-Konakryko presidentea atxilotu dute
Frantziako legioko kide izandako ofizial batek gidatzen ditu kolpistak. Etxeratze-agindua ezarri dute, eta gobernadoreak eta prefektu zibilak militarrek ordezkatuko dituzte.
2021/09/06 - 09:54
Militar talde batek estatu-kolpea eman du Ginean
Alpha Condé presidentea atxilotu, eta Konstituzioa eta Gobernua bertan behera utzi dituzte.
2021/09/02 - 18:04
Pakistanek itxi egingo ditu behin-behinean Afganistango mugak, errefuxiatuen etorrerari eusteko
Pakistango gobernuak Chaman e Tokhameko igarobideak itxiko ditu behin-behinean. Pakistanen 2,7 milioi errefuxiatu bizi dira gaur egun. Hegoafrikak esan du ezin duela errefuxiatu gehiago hartu; Ruanda eta Uganda, aldiz, prest agertu da afganiar gehiago hartzeko.
2021/09/02 - 08:41
70 ikasle baino gehiago, gehienak neskak, bahitu dituzte Nigeriako ipar-mendebaldean izandako eraso batean
Azken hilabeteotan dozenaka eraso izan dira herrialdeko eskola eta ikastetxeen aurka, eta ehunka pertsona bahitu dituzte, dozenaka haur barne.
2021/08/30 - 12:31
EAEko biztanleen % 11,1 jatorri atzerritarrekoak dira
EAEn bizi diren hamar lagunetik bat atzerrian jaiotakoa da. Iaz atzerritar jatorriko 4.777 pertsona gehiago dago EAEn. Hala ere, pandemiaren ondorioz, % 75,8 murriztu ditu etorrerak, aurreko urtearekin alderatuta.