Afrika
2022/03/09 - 11:08
Txatarra elektronikoa legez kanpo Afrikara eramaten zuen taldea desegin dute EAEn
18 pertsona atxilotu eta ikertu dituzte "Hozkailu" izeneko operazioaren baitan. Desegindako taldeak 10.000 tona hondakin baino gehiago bidali ditu Nigeriara eta Ghanara azken hilabeteetan.
2022/03/07 - 16:01
Caddy Adzube aktibistak Kongoko emakumeek egoera salatzeko elkartea salatu zuen 2003an
Kongon emakume asko oso egoera gogorrean bizi dira. Milaka emakumek euren etxeak utzi behar izan dituzte aurrera ateratzeko.
2022/03/03 - 15:40
Kongon emakumeek jasaten duten muturreko indarkeriaren lekukotza jasotzen ari da EITB Media
Emakumeen gorputzak gerrako arma nagusia izan dira bi hamarkadetan. Egunean 1.000 emakume inguru bortxatzen dituzte. Eta orain gainera, covida dela eta, sorginkeria salaketak biderkatu egin dira, bizirik erre izan dituzte.
2022/02/18 - 14:03
Covid-19aren aurkako txerto propioak ekoiztuko dituzte Afrikako sei herrialdetan
Europar Batasunaren eta Afrikaren arteko Bruselako goi-bileran iragarri dute albistea. Hegoafrikako presidenteak txalotu egin du ekimena, baina koronabirusaren aurkako txertoen patenteak bertan behera uzteko eskatu du berriro.
2022/02/08 - 09:38
Gutxienez 20 pertsona hil dira Madagaskarren, Batsirai zikloiaren ondorioz
Ekaitzak 235 km/h-ko haize boladak eragin ditu eta olatu handiek herrixka osoak suntsitu dituzte. Agintariek uste dute 55.000 pertsona inguru etxerik gabe geratu direla.
2022/02/05 - 23:56
Rayan haur marokoarra hilik atera dute putzutik, bost egunez harrapatuta egon ostean
Erreskaterako beste zulo bat egin dute egunotan, eta bertatik lortu dute 32 metroko sakonerara iritsi eta gorpua ateratzea.
2022/02/05 - 21:32
Une batetik bestera atera dezakete Rayan umea 32 metroko sakonera duen putzutik
Une batetik bestera espero dute Rayan, 5 urteko haurra, ateratzea asteartean erori zen putzutik. Oso zentimetro gutxira daude erreskate taldeko profesionalak eta bi mediku, eta anbulantzia ere prest dago. Oraindik ez dakite zein egoeratan dagoen mutikoa.
2022/02/05 - 17:39
Datozen orduetan atera dezakete Rayan haurra, asteartean erori zen zulotik
Lurpeko kamera batekin hartutako azken irudietan umea alde batera etzanda ikusten da, bizkarrez, eta ezin dute ziurtatu bizirik jarraitzen duen. Erreskate taldea prest dago umea berehala jaso eta ateratzeko.
2022/02/04 - 09:35
Putzu batera erori den bost urteko mutiko bat ateratzeko ahaleginetan ari dira erreskate taldeak Marokon
5 urteko Rayan duela bi egun erori zen 32 metroko sakonera duen zulora. Putzuaren parean indusketak egin dira haurra ateratzeko. Bien bitartean, erreskate taldeek umeari ur-botilak eta oxigeno-bonbonak bidaltzea lortu dute.
2022/01/28 - 22:30
'Aita Mari'k 176 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan
Konkretuki, 18 emakume, 116 gizon eta 42 adingabe lagundu ditu euskal ontziak.
2022/01/24 - 20:19
Militarrek boterea bereganatu eta Gobernua eta Parlamentua desegin dituzte Burkina Fason
Roch Kabore presidentearen botereari amaiera eman diotela iragarri dute kolpistek. Kaborek 2015etik zuzendu du Afrikako herrialdea.
2022/01/04 - 11:09
Berriro ere kontrolpean dute Hegoafrikako Parlamentuko sutea, haize bortitzek berpiztu ostean
Hegoafrikako agintariek adierazi dutenez, asteburuan Parlamentuaren egoitzan piztutako sua kontrolpean izan dute, garrak berriro piztu eta ordu batzuetara. Poliziak pertsona bat atxilotu du eta nahita eragindako sutea, lapurreta eta egoitzaren bortxazea egotzi dizkiote.
2021/12/31 - 10:44
AIk herrialde aberatsen eta farmazeutikoen "porrota" salatu du, txertaketaren inguruko "desorekengatik"
Urteko balantzea egiterakoan, Amnistia Internazionalak kritikatu du milaka milioi pertsona utzi dituztela "bizitzak salbatzen dituen sendagairik gabe".
2021/12/29 - 11:39
Omikron aldaerak % 11 igo ditu covid kasuak munduan, baina heriotzak jaitsi egin dira
Abenduaren 20tik 26ra 4,9 milioi kasu atzeman ziren planetan, azken zazpi hilabeteetako kopururik altuena, hildakoak 44.000 izan ziren bitartean.
2021/12/26 - 15:48
Desmond Tutu hil da 90 urte zituela
Desmond Tutu artzapezpiku hegoafrikarra hil egin da 90 urte zituela. Mundu osoan ezaguna, Tutu Hegoafrikako historia garaikidearen ezinbesteko figura bihurtu da, bereziki, Apartheidaren aurka irmoki egin zuelako. Bakearen Nobel saria ere jaso zuen 1984 urtean.
2021/12/26 - 10:18
Desmond Tutu artzapezpikua eta Bakearen Nobel sariduna hil da, 90 urte zituela
Hegoafrikako artzapezpiku emeritua, 2010ean erretiratua, sinbolo handia izan zen Apartheidaren aurkako borrokan. Desmond Tuturen aldeko hileta elizkizuna urtarrilaren 1ean egingo da Lurmutur Hirian.
2021/12/24 - 13:34
Afrikak 2021 osoan baino txerto gehiago jaso dituzte herrialde aberatsek azken asteotan
Afrikarren % 8,6k du txertoaren jarraibidea osorik. GKEek ohartarazi dute, egungo erritmoari eutsiz gero, 2023ko apirila izango dela, gutxienez. afrikar guztiek lehen dosia jartzerako.
2021/12/23 - 13:14
Iraungitako AstraZenecaren milioi bat txerto baino gehiago suntsitu ditu Nigeriako Gobernuak
Suntsitutako txertoak azaroan iraungi ziren, eta Nigeriak urriaren 11n eta 29an jasotako 2,5 milioi dosi baino gehiagoko sorta baten parte ziren.
2021/12/23 - 12:50
Nigeriak iraungitako AstraZenecaren milioi bat dosi baino gehiago suntsitu ditu
Unera arte, 231.410 covid-19 kasu antzeman dituzte Nigerian, eta bertako biztanleriaren %2ak baino ez du koronabirusaren aurkako jarraibide osoa jaso.
2021/12/21 - 18:47
160 pertsona migratzaile eta errefuxiatu baino gehiago hil dira Libiako kostaldean
Migraziorako Nazioarteko Erakundeak "ekidin zitekeen tragedia" deitoratu eta Mediterraneoko herrialdeei neurriak "berehala" hartzeko eskatu die. 2021ean, 1.500 pertsona baino gehiago hil dira, soilik Mediterraneoko erdialdean.