EAEko biztanleen % 11,1 jatorri atzerritarrekoak dira
Euskal Autonomia Erkidegoko hamar biztanletik bat atzerritarra da jatorriz, Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokiak egindako Atzerritar jatorriko biztanleak EAEn (2021). 81. begirada txostenetik ondoriozta daitekeenez. 2021eko urtarrilaren 1ean Euskal Autonomia Erkidegoan atzerriko jatorria zuten 246.501 pertsona zeuden erroldatuta; hau da, biztanle guztien % 11,1. Atzerritar jatorriko biztanleak % 8 ziren 2011n, eta % 2,1, berriz, 2001ean.
2021ean atzerritar jatorriko 4.777 pertsona gehiago erroldatu dira. Kopuruak gora egin duen arren, datu horrek esan nahi du EAEra heldutakoen artean % 75,8ko beherakada izan dela, pandemiak migrazio-fluxuetan izan duen eraginaren ondorioz.
Lurralde historikoaren arabera, ehuneko hori aldatu egiten da: Arabak (% 13,0) du atzerriko jatorria duen biztanleriaren ehuneko handiena, eta Gipuzkoa (% 11,2) eta Bizkaia (% 10,6) daude ondoren.
EAEn erroldatuta dauden atzerritar jatorriko pertsonen erdiak baino gehiago (% 51,7) Latinoamerikako herrialderen batean jaio dira, eta % 61,2 emakumeak dira. Horrek erakusten du euskal gizarteak zer premia dituen eta atzerriko jatorriko biztanleek zer-nolako lekua duten ekonomiaren barruan; izan ere, ekonomia horrek batez ere etxeko lanekin edo zaintza-lanekin lotutako profilak eskatzen ditu.
Jatorrizko herrialdeei dagokienez, Maroko da atzerritar jatorriko biztanleen jatorri nagusia (28.317), eta zerrendan hurrengo postuan Kolonbia dago (27.074). Bi herrialde horiek EAEn erroldatutako atzerritar jatorriko pertsona guztien laurden bat osatzen dute (% 22,5).
Jatorriaren arabera, Latinoamerika eta Magreb izan dira termino absolutuetan jaitsiera handiena izan dutenak; Errumaniaren kasuan, berriz, saldo negatiboa erregistratu da (472 pertsona gutxiago daude erroldatuta, aurreko urteko datuekin alderatuta).
Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokia 2004tik dago aktibo, eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari eta Euskal Herriko Unibertsitateari lotuta dago. Horren helburu nagusia da migrazio-fluxuek Euskal Autonomia Erkidegoan duten eragina ezagutzea, aztertzea eta baloratzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Abuztuaren 12an eguzki eklipseaz segurtasunez gozatzeko aholkuak
Ahal den guztietan bidaia luzeak saihestea da gomendio nagusia. Eklipsea bizilekutik edo ikuspen-baldintza onak dituen gertuko udalerri batetik ikus badaiteke, hobe da horren alde egitea, gehiegizko joan-etorriak murrizteko.
Itsuek eklipsea "entzun" ahal izango dute, ONCEk jarriko dituen gailue batzuei esker
LightSound dispositiboa soinu bihurtzen du argiaren intentsitatea, eta abuztuaren 12ko fenomeno astronomikoa behatzeko gune batzuetan egongo da eskuragarri.
Gizon batek bikotekide ohia, 44 urteko emakume bat, hil du Murtziako merkataritza-gune batean
Halaber, 45 urteko emakume bat hiltzeagatik Benahavisen (Malaga) atxilotutako gizonak aitortu du hiltzailea dela, ihesaldian idatzi eta lagun baten etxeko atarian utzi zuen ohar batean. Horrek idatzia aurkitu eta Guardia Zibilari eman dio.
Gaztelugatxerako sarbideak itxita egongo dira eklipsearen egunean, arratsaldetik aurrera
Natur gunearen inguruan jendetza biltzea espero da, fenomeno astronomikoa ikusteko. Hori dela eta, segurtasun operatibo berezia aktibatuko dute Bizkaiko Aldundiak eta Bakioko eta Bermeoko udalek.
Onintza Enbeita eta Ainhoa Urrejola, Aste Nagusiari hasiera emateko prest
Enbeitak pregoia idatzita dauka. Bertsoak egongo direla aurreratu du, baina dena ez dela bertsotan izango. Pregoilariak errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako jaien alde egin du, albiste txarrik gabe.
Abuztuaren 15ean Maroko eta Ceuta arteko muga berriro zeharkatzeko deia egiten ari dira sare sozialetan
Ceutako Gobernuaren bozeramaileak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak deialdi horren berri du, eta iragan asteko krisia ez errepikatzeko baliabide nahikoak jartzea espero du.
Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik
Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.
Nola ikusiko da eguzki-eklipsea zure herritik? Kontsultatu hemen fenomeno historikoari behatzeko mapak
Ilargiak erabat ezkutatuko du Eguzkia 2026ko abuztuaren 12an: Euskal Herrian 2183. urtera arte ez da berriro ikusiko horrelako fenomenorik. Eguzki-eklipse osoa ilunabarrean hasiko da, eta egunak "bi ilunabar" izango ditu. Eklipsea Orain.eus-en bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.
Perez-Iglesias: "Eklipsea ikusiko den lekuetan milioi bat bisitari izango dira"
Eklipsea etxetik gertu eta urrun joan gabe ikusteko gomendioa egin du sailburuak. Milaka betaurreko banatu dituzte iada mugarritzat jo duen fenomenoa ikusteko. Pozik agertu da eklipseak zientzia plazara eramateko balio izan duelako.
Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketak erdira murriztu du hilkortasuna Euskadin
Biogipuzkoako eta EHUko ikertzaileak buru ditu ikerketak eta JAMA Network Openen argitaratu dute. Horren arabera, kolon eta ondesteko minbiziaren baheketaren programak % 50 murriztu du hilkortasuna 50 eta 69 urtekoen artean, bi hamarkadatan.