Aiarako kuadrilla
2021/06/02 - 14:56
Aiaraldea kalera atera da enpleguaren alde
Aiaraldeko hainbat sektoretako langileek manifestazioa egin dute gaur Laudion, "SOS Aiaraldea" lelopean, eta irtenbideak eskatu dizkiote administrazioari.
2021/06/01 - 23:49
"Zabal bideak": ekainaren 20an, Araba Euskaraz Laudion
"Egoerara egokitutako" egitaraua prestatu dute, eta izena eman beharko da ekitaldietan parte hartzeko.
2021/06/01 - 22:46
Tubacexeko langileek ez dute atzera egin; ez dituzte kaleratzeak onartuko
Tubacexek dio greba zalantzan jartzen ari dela Laudio eta Amurrioko lantegien etorkizuna. Auzitegiek ekainean erabakiko dute Tubacexeko kaleratzeak legezkoak diren ala ez.
2021/06/01 - 20:57
Greba mugagabea Tubacexeko lantegien kalterako dela esan du zuzendaritzak
Enpresak egindako azken proposamena atzera botata, langile-batzordeak greba mugagabeari eustea erabaki du, kaleratzeak salatzeko.
2021/05/31 - 14:24
Tubacexeko enpresa batzordeak azken proposamena baztertu du eta grebari eutsi dio
Zuzendaritzak 129 langile kanporatzeko proposamena aurkeztu zion enpresa batzordeari. 110 egun igaro dira jada Tubacexeko greba mugagabea hasi zenetik.
2021/05/27 - 16:32
La Excavadora taldearen kontzertua, Tubacexeko langileen alde
Arabar musika taldeak kontzertu sorpresa eman du Amurrion, enpresako langileei elkartasuna adierazteko. Punk rock doinuak, lan aldarrikapen baten alde.
2021/05/23 - 16:29
Lau orduko lanuztea deitu dute ekainaren 2rako, Aiaraldeko enplegua defendatzeko
Sindikatuek eta eragile sozialek enpresen itxierak eta langileen kaleratzean salatuko dituzte, lau orduko protestan.
2021/05/20 - 18:22
Tubacexeko batzordeak baztertu egin du zuzendaritzaren proposamena, "xantaia delako”
129 langile kaleratu ostean, gainerako lanpostuak 2024a arte mantentzea proposatu zuen enpresak. Langileak greba mugagabean daude otsailaz geroztik.
2021/05/11 - 18:06
Pertsona bat hil da Laudion hiru autoren arteko istripuan
Beste bat zauritu da, eta ospitalera eraman behar izan dute. Ezbeharra A625 errepidean jazo da.
2021/05/11 - 13:51
Tubacexek 16,4 milioi euroko galerekin itxi du urteko lehen hiruhilekoa
Enpresako kontseilari delegatuak lehen hiruhilekoaren antzeko bigarren hiruhilekoa aurreikusi du, baina "pixkanaka-pixkanaka ekoizpen unitateek jarduera maila handitzen" ari direla adierazi du.
2021/05/05 - 17:08
Tubos Reunidoseko langileek bideragarritasun plan bat eskatu diote zuzendaritzari
Elkarretaratzea egin dute Bilbon, eta bideragarritasun plan bat eta industria plan bat aurkezteko eskatu diote formalki taldeko zuzendaritzari.
2021/05/04 - 18:48
Amurrio, Laudio, Artziniega eta Aiara, eremu gorrian
Intzidentzia metatua 348ra jaitsi da, eta Aiaraldeko 4 udalerri baino ez daude gorriz. Gasteizek eremu gorria utzi du hilabeteren buruan.
2021/05/01 - 22:23
EEEa salatu dute Tubacexeko Langileek Laudion, Maiatzaren Lehenean
Maiatzaren Leheneko protestekin bat egin dute Tubacex enpresako langileek, Laudion (Araba). Otsailetik daramate greba mugagabean.
2021/05/01 - 22:13
Tubacexeko langileen manifestazioa Laudion, “Aiaraldeko enpleguaren defentsan”
Enpresa arabarreko langileek zuzendaritzak aurkeztutako EEEa salatu dute, Maiatzaren Leheneko protestekin bat eginez.
2021/04/30 - 17:31
2021eko Araba Euskaraz: ''Zabal bideak''
Laudio Ikastolak antolatuko du Arabako ikastolen jaia 2021 honetan, "Zabal bideak" lelopean.
2021/04/20 - 16:40
Araban bederatzi udalerri daude gorriz eta itxita; biztanleen % 90
Amurrio eta Laudio itxita daude gaurtik. BI herri hauek eta Gasteizek Arabako biztanleen ia % 90 biltzen dituzten, 280.000 pertsona inguru.
2021/04/17 - 01:08
Ertzaintza Tubacexeko langileei oldartu zaie, Legebiltzarraren atarian
Langileek 65 egun daramatzate greban. Amurriotik Gasteizera oinezko martxa egin dute. Hasieran sarrera galarazi badiete ere, langile-batzordeko kideak Legebiltzarrean sartu dira azkenean.
2021/04/16 - 16:29
Tapiak azaldu du gasaren eta petrolioaren krisiak Tubacexen egoeran eragin duela
Eusko Legebiltzarrean adierazi du egoera "dramatikoa" dela eta Jaurlaritzak hasieratik egin dituela bitartekari lanak.
2021/04/16 - 11:24
Tubacexeko langileak Eusko Legebiltzarrera iritsi dira
Gaua Gopegin igaro ondoren, atzo Amurriotik irten ziren Tubacexeko langileak Eusko Legebiltzarraren atarian daude.
2021/04/15 - 22:41
Tubacexeko langileak kaleratzeen aurkako martxa ari dira egiten Gasteizeraino
Tubacex enpresako 95 kaleratzeak gaur gauzatu dira. Langileek ez dute onartzen, eta euren enpleguaren defentsan, bi eguneko martxari ekin diote Amurriotik Legebiltzarreraino.