Aiarako kuadrilla
2021/05/01 - 22:13
Tubacexeko langileen manifestazioa Laudion, “Aiaraldeko enpleguaren defentsan”
Enpresa arabarreko langileek zuzendaritzak aurkeztutako EEEa salatu dute, Maiatzaren Leheneko protestekin bat eginez.
2021/04/30 - 17:31
2021eko Araba Euskaraz: ''Zabal bideak''
Laudio Ikastolak antolatuko du Arabako ikastolen jaia 2021 honetan, "Zabal bideak" lelopean.
2021/04/20 - 16:40
Araban bederatzi udalerri daude gorriz eta itxita; biztanleen % 90
Amurrio eta Laudio itxita daude gaurtik. BI herri hauek eta Gasteizek Arabako biztanleen ia % 90 biltzen dituzten, 280.000 pertsona inguru.
2021/04/17 - 01:08
Ertzaintza Tubacexeko langileei oldartu zaie, Legebiltzarraren atarian
Langileek 65 egun daramatzate greban. Amurriotik Gasteizera oinezko martxa egin dute. Hasieran sarrera galarazi badiete ere, langile-batzordeko kideak Legebiltzarrean sartu dira azkenean.
2021/04/16 - 16:29
Tapiak azaldu du gasaren eta petrolioaren krisiak Tubacexen egoeran eragin duela
Eusko Legebiltzarrean adierazi du egoera "dramatikoa" dela eta Jaurlaritzak hasieratik egin dituela bitartekari lanak.
2021/04/16 - 11:24
Tubacexeko langileak Eusko Legebiltzarrera iritsi dira
Gaua Gopegin igaro ondoren, atzo Amurriotik irten ziren Tubacexeko langileak Eusko Legebiltzarraren atarian daude.
2021/04/15 - 22:41
Tubacexeko langileak kaleratzeen aurkako martxa ari dira egiten Gasteizeraino
Tubacex enpresako 95 kaleratzeak gaur gauzatu dira. Langileek ez dute onartzen, eta euren enpleguaren defentsan, bi eguneko martxari ekin diote Amurriotik Legebiltzarreraino.
2021/04/15 - 12:12
Gaur gauzatuko dira Tubacexeko 95 langileren kaleratzeak
Dagoeneko 64 egun protestan daramatzaten langileek oinezko martxa hasi dute Amurriotik Eusko Legebiltzarrera.
2021/04/14 - 14:52
Tubacexeko langileek pneumatikoak erre dituzte Amurrioko lantegiaren atarian
Gaur 63 egun bete dira Tubeceseko langileek greba hasi zutenetik, Laudioko eta Amurrioko lantegietan 124 lanpostu desagertuko direla salatzeko.
2021/04/14 - 13:33
Kaleratzeen atarian, pneumatikoak erre dituzte Amurrioko Tubacex lantegiaren sarreran
08:00ak aldera, pneumatikoz egindako barrikada bati su eman diote piketeek, autobusen sarrera blokeatzeko asmoz. Aiarako suhiltzaileek itzali dute sua, eta ez da kalte larririk izan.
2021/04/11 - 16:37
Mobilizazio jendetsua egin dute Tubacexeko langileek, kaleratzeen aurka
Greba mugagabea hasi zutenetik bi hilabetera manifestazioa egin dute Bilbon, lan erregulazioko espedienteak ekarriko dituen kaleratzeen kontra. Herritarrei bat egiteko deia egin diete.
2021/04/11 - 14:38
Tubacexeko langileek kaleratzerik ez egoteko konponbide adostu bat eskatu dute Bilbon
Kaleratzeen aurkako eta enpleguaren aldeko aldarria Aiaraldetik Bilbora eraman dute langileek, eta "oraindik animoak goian" dituztela adierazi dute. Bi hilabete daramatzate greban.
2021/04/11 - 10:58
Tubacexeko kaleratzeen aurkako manifestazioa izango da gaur Bilbon
Enpresak iragarritako 129 pertsonen kaleratzeen aurka protesta egiteko deitu dute manifestazioa eta herritarri parte hartzeko eskatu diete.
2021/04/10 - 17:49
Araba osoa itxita, herri mugakideetan nabari da gehienbat
Laudioko bizilagunek Bilbora joateko ohitura dute eta Legutiokoek, adibidez, Gasteizera, baina lurraldeko itxiera zein hiriburuko itxiera dela eta, oraingoz ez dago horrelako bidaiarik egiterik.
2021/04/07 - 20:53
Nerbioi ibaiaren jauzia eta Goiuriko ur-jauzia, airetik ikusita
Itzuliaren hirugarren etapan EITBko helikopteroak Nerbioiko jauzia eta Goiuriko ur-jauzia grabatu ditu airetik.
2021/03/28 - 15:45
Matutek babesa adierazi die Tubacexeko langileei: "Borroka honetan ondoan gaituzue"
Oskar Matute EH Bilduko diputatuak greban dauden langileak "eskualdeko etorkizunaren alde borrokan" eta "guztion duintasuna eta etorkizuna aldarrikatzen" ari direla esan du.
2021/03/27 - 14:59
Itxialdia Amurrioko elizan, Aiara eskualdeko lanpostuen defentsan
Dozenaka pertsonak itxialdia abiatu dute Santa Maria elizan. Igandera arte bertan egoteko asmoa dute. Itxialdia hasi baino lehen manifestazioa egin dute Amurrion.
2021/03/25 - 14:51
Istiluak izan dira Tubacexen, langileen eta Ertzaintzaren artean
Manifestariek su-barrikada egin dute eta objektuak jaurti dituzte beharginak zeramatzan autobusaren kontra. Agenteek foamezko pilotak bota dituzte. Ertzaintzak diligentziak hasi ditu.
2021/03/25 - 13:31
Tentsioa Tubacexeko langileek Amurrion egin duten protestan
Tubacexeko langileek errepidea itxi dute barrikada batekin eta Ertzaintzak kargak egin ditu. Hainbat pertsonek kolpeak jaso dituzte.
2021/03/22 - 21:57
Manifestazioa Laudion, Aiaraldeko enpleguaren defentsan
Hamazazpi lantegitako enpresa-batzordeek bat egin dute Laudioko manifestazioan.