Aiarako kuadrilla
2015/10/01 - 17:56
Erruduntzat jo dute Laredon Laudioko bi pertsona hil zituen bilbotarra
Bi hilketa delitu egotzi dizkio herri epaimahaiak. Biktimak emakume bat eta horren aita izan ziren.
2015/09/30 - 13:28
Laudiok Espainiako bandera jarri du udaletxean, baita beste zazpi ere
Bandera balkoian jartzera behartu zuen epaia bete du, horrenbestez, Udalak. Espainiakoarekin batera, ikurrina, Kataluniakoa, Eskoziakoa edo Saharakoa paratu dituzte.
2015/09/29 - 19:47
Akusatuaren aitak uste du semeak tratamendu psikiatrikoa utzi zuela
Akusatua desintoxikazio zentro batetik atera zen hilketak egin baino bost hilabete lehenago, tratamendu psikiatrikoa abiatzeko.
2015/09/28 - 22:24
Laredoko hondartzan gertatutako krimen bikoitzaren epaiketa hasi da
Bilbon jaiotako gizon batek Laudioko emakume bat eta bere aita hil zituen hondartzatik ateratzen ari zirenean. Erasotzaileak eta biktimek ez zuten elkar ezagutzen.
2015/09/28 - 12:10
Laredoko hilketa bikoitzaren akusatua ez da erantzule sentitzen
Are gehiago, ez da gertatutakoaz gogoratzen eta ez du horren kontzientziarik. Akusatuak gizon bat eta haren alaba hil zituen labankadaz hondartzan. Fiskaltzak 35 urteko kartzela-zigorra eskatuko du.
2015/07/14 - 22:18
Langile bat zauritu da Okondon, pinu bat gainera erorita
Mendian lanean ari zela gertatu da ezbeharra. Behargina Gurutzetako ospitalera eraman dute helikopteroz.
2015/06/13 - 13:26
Amurrio: EAJk Alkatetza eskuratu du
Josune Irabien Marigorta jeltzalea Amurrioko alkate izendatu dute. Beste lau urtez EAJk Udala gobernatuko du. Josune Irabien Zientzia Politikan lizentziaduna da.
2015/04/21 - 15:16
Lagun bat zauritu da Luiaondon (Araba), motokultore batek harrapatuta
54 urteko gizonezkoa ospitalera eraman behar izan dute, ortuan ari zela motokultoreak hankak harrapatu eta zauri larriak egin dizkio eta.
2015/04/08 - 13:53
Aurkitu dute Santanderren galdutako arrantzale laudioarraren gorpua
Laudioko arrantzalea desagertu zen leku berean aurkitu dute.
2015/04/06 - 21:27
Santanderreko uretan galdu den Laudioko arrantzale baten bila ari dira
Larrialdi zerbitzuetako beharginek lanean dihardute. Arrantzalea kostaldetik 30 bat metrora ikusi dute azkenekoz, Puente del Diablo inguruan.
2015/03/22 - 18:33
Pablo Gorostiaga, Laudioko alkatea izan zena, aske geratu da
Zortzi urteko kartzela zigorra bete du. Egin egunkariko kontseiluko kidea izateagatik kartzelaratu zuten 2007an.
2015/03/22 - 12:40
Pablo Gorostiaga espetxetik irten da zortzi urteren ondoren
Laudio Arabako herriko alkate ohia 2007an sartu zuten espetxean, 18/98 sumarioan zigortuta, eta Herrera de la Manchako presondegitik atera da goizean.
2015/03/17 - 09:36
Eraikin bat hustu dute Amurrion sute baten eraginez
4 pisuko eraikin bateko hirugarren solairuan hasi zen sua eta garren ondorioz, eraikin hori eta ondokoa hustu behar izan zituzten. 3 lagun artatu behar izan zituzten kea arnasteagatik.
2015/03/16 - 23:57
Hiru pertsona artatu behar izan dituzte sute batean, Amurrion
Sutea lau solairuko eraikin batean gertatu da, Bañuetaibar kalean. Hiru pertsona artatu behar izan dituzte antsietateak jota eta kea arnastuta zeudelako.
2015/02/22 - 12:57
Berriz ekin diete desagertutako Laudioko bizilagunaren bilaketa lanei
Gizona (82 urte) lagun baten etxera abiatu zen ostiralean eta, ordu batzuetara, etxera itzuli ez zela ikusita, senideek desagerpenaren berri eman zioten Ertzaintzari.
2015/02/18 - 09:49
17 urteko neska bat larri zauritu da Amurrion, auto batek harrapatuta
Landaburu kaleko oinezkoen pasabide bat zeharkatzen ari zen emakumea, auto batek harrapatu duenean.
2015/02/13 - 20:56
35 urteko zigorra eskatu dute ustez bi laudioar hil zituenarentzat
Herri-epaimahaiak epaituko du Laredoko hondartza batean ustez aita-alaba batzuk labankadaz hil zituen gizonezkoa.
2015/01/24 - 21:49
5.400 euroko isun eskaera, Amurrioko PPren egoitzari eraso egiteagatik
Auziari buruzko epaiketa datorren astean egingo da Arabako hiriburuan.
2015/01/08 - 14:29
Gizon armatu batek Laudioko banketxe batean lapurreta egin du
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, dirua hartu eta ihes egin du lapurrak. 09:30 inguruan izan da lapurreta, Santander Bankuak Laudioko Zumalakarregi etorbidean duen bulegoan.
2014/12/14 - 15:03
Korrikalari bat hil da Laudioko lasterketan parte hartzen ari zela
Atletak (54 urte) proba utzi du, ondoezik sentitu eta gero eta, handik gutxira zerraldo erori da.