Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

5.400 euroko isun eskaera, Amurrioko PPren egoitzari eraso egiteagatik

Auziari buruzko epaiketa datorren astean egingo da Arabako hiriburuan.

Arabako Fiskaltzak 5.400 euroko isuna eskatuko du, PPren Amurrioko egoitzari eraso egitea eta “hiltzaileak” eta “errudunak” zioten kartelak jartzea egotzita, datorren astean epaituko duten gizonarentzat.

Fiskalaren arabera, akusatuak eta oraindik identifikatu ez dituzten bost lagunek panpina bat ipini zuten. Aipaturiko panpinak buzo txuri bat jantzita zeukan eta berriki hildako ETAko preso baten argazki bat, itsatsita.

Ondoren, ustezko erasotzaileak substantzia gorri bat bota zion panpinari, odola bailitzan, preso beraren argazkiak jarri zituen eta "hiltzaileak" eta "errudunak" zioten esku-paperak bota zituen kalean.

Segidan, Fiskaltzaren arabera beti ere, Maria Montserrat Canive PPko Amurrioko zinegotziaren bizkartzainarengana gerturatu eta honakoa esan zion: "Zuek zarete errudunak, zuek hiltzaileak zarete".

Fiskaltzaren iritziz, akusatuak bortxa delitua egin zuen eta, horregatik, 5.400 euroko isuna eskatu du, 10 euro egunean 18 hilabetez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X