Aisia
2020/05/07 - 22:26
Kultura, jai eta kirol jarduerak ekainean hastea proposatu du Jaurlaritzak
Proposamen horren arabera, protokolo zehatzak finkatuta, ekainaren batean irekiko lirateke museo, liburutegi eta zine aretoak eta martxan jarriko lirateke kirol emanaldiak.
2020/05/07 - 12:07
Bilboko Udalak hiriko 11.500 eserlekuak garbituko ditu, zigiluak kendu ondoren
Nolanahi ere, oraindik krisi egoeran gaudela gogorarazi die herritarrei, eta, beraz, ezinbestekoa dela pertsonen artean segurtasun tartea gordetzea, osasun arduradunek emandako arauak betez.
2020/05/05 - 16:32
Donostiako zenbait kaletan oinezkoak bide erditik ibili ahal izango dira
Jende pilaketak gutxitzeko Eduardo Chillida, Cristina Infanta, Euskal Herria eta Etxague Jeneralaren kaleak oinezkoentzat izango dira asteburuetan.
2020/05/05 - 15:21
Sonia Perez: "Inbertsioak ezin dira presaka egin, baliteke beharrezkoak ez izatea"
Radio Euskadin aurreratu duenez, "aldi baterako lan-erregulazioen epeak deseskalatze faseetara egokituko dira" krisi ekonomikoaren ondorioak gehien jasango dituzten sektoreetan.
2020/05/04 - 19:00
Konfinamendua arintzeko planari buruzko galderak eta erantzunak
"Normaltasun berri" baterako trantsizioak lau fase aurreikusten ditu, eta horietako bakoitzak gutxienez bi asteko iraupena izango du. Hauek dira ohiko galderei emandako erantzunak.
2020/05/02 - 22:09
Baratze txikietan aritzea baimentzen du 0 faseak
Une garrantzitsua da udaberriko barazkiei begira, eta Getxon ikusi ahal izan dugu emakume eta gizon askori ortu txiki horiek ematen dieten bizipoza.
2020/05/02 - 16:19
12:00etatik 19:00etara atera daitezke orain haurrak
Gaurtik aurrera, familiako kide guztiak atera daitezke ordutegi ezberdinetan eta etxean antolatzea tokatu da. Ulertzen ez den neurrietako bat da haurrekin bi gurasoak elkarrekin ezin irtetea.
2020/05/02 - 12:24
Bilboko Udaltzaingoak atzera egin, eta mendira joaten uzten du orain
Bart, Bilbon "senderismoa paseoen araudian" sartzen zela erabaki zuen Udaltzaingoak, eta beraz, ezin zela mendira joan. Gaur goizean, baina, aldatu egin dute erabakia.
2020/05/01 - 22:29
Paseatzeko ordu-tarteak indarrean izango dira Gasteizko 9 kontzejutan
Abetxuko, Ali, Aretxabaleta, Arkaute, Armentia, Betoño, Elorriaga, Gamarra eta Gardelegi dira kontzejuak.
2020/05/01 - 18:44
Bilbon korrika egiteko 11 zirkuitu
Jarduera fisikoa bizikletaz egin nahi dutenei, berriz, bidegorriak erabiltzea aholkatu du Bilbao Kirolakek.
2020/05/01 - 17:13
Ez da denbora mugarik egongo paseatzeko eta kirola egiteko dagozkien ordu tarteetan
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu dituzte 14 urtetik gorako pertsonek paseatzeko eta kirola egiteko bete beharko dituzten baldintzak.
2020/04/30 - 23:06
Paseatzera irteteko eta kirola egiteko ordutegiak
Paseatzeko edo kirola egiteko goizean goiz (06:00-10:00) edo gauean (20:00-23:00) atera beharko da. 14 urtetik beherakoen ordutegia 12:00etatik 19:00etara murriztu dute.
2020/04/30 - 22:05
Baratze partikularra lantzea, baimenduta udalerri berean edo aldamenekoan badago
Salbuespen gisa, ondoko udalerritik edo udal-mugartetik irten ahal izango da, animaliak edo autokontsumorako baratzeak zaindu behar badira.
2020/04/29 - 13:07
Tuterak bertan behera utzi ditu Azucarera, San Juan eta San Pedro jaiak
Udalak azadu duenez, ezin ditu "higiene, segurtasun eta urruntze neurriak" bermatu, eta "jendetza ez dela pilatuko ziurtatu". Izan ere, "sarreran kontrola mugatzea" ezinezkoa zaiola esan du.
2020/04/29 - 10:25
Noiz bisita ditzakedan senideak, noiz ezkon naitekeen eta beste hamaika kontu
Hauek dira eguneroko jarduerak berreskuratzeko ezarritako epe batzuk, betiere lurralde bakoitzak hori ahalbidetzen duen fase zehatzean egon beharko duela kontuan izanda.
2020/04/25 - 22:36
Maiatzaren 2tik aurrera kirola egitera irteteko aukera iragarri du Sanchezek
Ariketa fisikoa egin eta paseatu ahalko dute herritarrek, hori bai, Espainiako Gobernuak ezarritako baldintzapean eta epidemiak okerrera egiten ez badu.
2020/04/24 - 20:51
Haurrak auzoko gune komunetara jaitsi ahal izango dira, heldu batek lagunduta
Urbanizazio horietako jolasguneetan ezingo dute bat egin beste haurrekin eta ezingo dira ordubete baino gehiago egon.
2020/04/22 - 16:38
Nolakoak izango dira tabernak eta jatetxeak alarma egoeratik irteten garenean?
Uda gerturatzen doan heinean, hainbat sektore ideiak mahai gainean jartzen ari dira alarma egoeratik irteten garenerako.
2020/04/22 - 09:02
Donostiak 2,6 milioi euro prestatu ditu taberna, jatetxe eta saltoki txikientzat
Udalak "plan integral bat" jarriko du martxan sektore horientzat, eta, laguntza ekonomikoez gain, "orientazio eta laguntza zerbitzua" eskainiko du.
2020/03/18 - 17:42
Bilboko Udalak etxean kirola egiteko doako app-a sareratu du
Ez dago Bilbao Kirolaken kide izan beharrik. Kide ez direnek kiroldegira deituta jaso ahal izango dute aplikazioan sartzeko informazioa. Kideek, berriz, posta elektronikoz jasoko dute.