Aisia
2021/09/18 - 16:51
Gaueko aisialdian % 50ean zabalduko dira aretoak gaurtik aurrera
Eserita eta neurri guztiak errespetatuz edan beharko da, eta gaurtik aurrera dantza ere egin ahal izango da, beti maskara jarrita. Diskotekak goizeko 03:00ak arte egongo dira irekita, 150 pertsonako aforoarekin gutxi gora-behera.
2021/09/18 - 16:43
Gaurtik aurrera 12 pertsona eseri daitezke ostalarien terrazetan, eta 8 barrualdean
Gaur indarrean sartu diren neurriek taberna eta jatetxeetan kopuru handiagoko taldeak osatzea ahalbidetuko dute. Goizean, dagoeneko, eguerdirako mahaiak prestatu dituzte ostalariek.
2021/09/18 - 09:53
"Maixabel" filma ikusteko aukera egongo da larunbat honetan Zinemaldian, Sail Ofizialaren baitan
Filma irailaren 24an iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara, eta Irizar Saria lortzeko bederatzi hautagaietako bat da. Blanca Portillo eta Luis Tosar ditu protagonista, eta Maixabel Lasaren bizipenak kontatzen ditu.
2021/09/17 - 22:31
Gazte lokalak 2020ko uztailean itxi behar izan zituzten pandemiaren ondorioz
Lokalen itxieraren ondorioz, gazteek euren ohiturak aldatu behar izan dituzte. Lokalak berriz zabaltzeko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen % 85 txertatuta egon beharko da.
2021/09/17 - 22:26
Jarduera sozialen normaltasuna berreskuratzeko bide onean garela diote datu epidemiologikoek
Normaltasunerako trantsizio fasea hasi du Euskadik orain; gero finkatzea etorriko da. Jarduera sozialak berreskuratzeko bide horretan, "ezinbestekoa zuhurtziaz ibiltzea". LABI batzordea 15 eguneko epean bilduko da berriz.
2021/09/17 - 19:19
16 eta 29 urte bitartekoen txertaketa % 85era iristen denean irekiko dituzte gazteen lokalak
Osasun Sailaren azken datuen arabera, 20-29 urte bitarko taldearen % 66,8k eta 16-19 urteko adin-tartearen % 68,5ek jaso dituzte bi dosiak.
2021/09/17 - 11:13
Arazorik ez Nafarroan, gaueko aisia irekita egon den lehen gauean
Nafarroan gauerdiaz geroztik indarrean dira malgutze neurri berriak, tartean dantzalekuak goizaldeko 04:30ak arte irekitzea.
2021/09/17 - 10:15
Tabernen, diskoteken eta autobus zerbitzuaren ordutegiak zabalagoak dira gauerditik Nafarroan
Horrez gain, gazte koadrilen lonjak ireki ahal izango dira eta kalean gehienez 10 pertsona biltzeko debekua kendu egingo dute. Neurri berriak urriaren 1era arte egongo dira indarrean.
2021/09/17 - 01:56
Euskadin gaueko aisialdia berreskuratzeko aukera mahai gainean jarriko du gaur LABIk
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa alertaren 2 mailara jatsi dira. Bizi Berri IV planaren arabera, agertoki honetan edukiera handitzea, ordutegiak luzatzea eta taldean bildu daitezkeen pertsonen kopurua 10era zabaltzea posible litzateke. Horrekin batera, diskotekak irekitzea eztabaidatuko dute.
2021/09/16 - 22:36
Gaueko ostatuak, 04:30ak arte irekita Nafarroan
Gaur, ostegun sozialarekin, diskotekek eta gaueko ostatuek ateak zabalduko dituzte Nafarroan. Gauerditik aurrera, 04:30ak arte zabalik izango dira, hamazazpi hilabete itxita eman ostean.
2021/09/14 - 22:38
Gaueko aisialdiak ez du itxaropen handirik ostiraleko LABIren bilerari begira
Diskoteketan dantzalekuak baimentzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. Nafarroan, ez da dantzalekurik izango, baina ordutegiak asko malgutuko dira ostiraletik aurrera gau giroko aisialdian.
2021/09/13 - 19:48
Nafarroak ostalaritzaren eta gaueko aisialdiaren ordutegiak luzatuko ditu ostiralean
Gainera, gazteen lonjak zabaltzea, garraioaren aforoak handitzea eta kanpoaldean gehienez 10 pertsona biltzeko muga kentzea planteatu du Foru Gobernuak.
2021/09/11 - 21:38
Gizon bati eraso egin diote Bilbon, botila batekin
Hain zuzen ere, beste gizon batek lepoan zauritu du, eta, ondorioz, Basurtuko Ospitalera eraman behar izan dute. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko eta ustezko erasotzailea identifikatzeko.
2021/09/09 - 21:01
Iruñeko alde zaharreko hainbat ostalarik tabernak itxi dituzte ostegun arratsaldean
Protesta horren helburua auzoko "kaleetan dagoen segurtasun falta" salatzea da. Oihane Arangoak (Euskadi Irratia) ostegun honetan grabatu ditu irudiak.
2021/09/07 - 15:09
Gaueko aisialdiko lokalek 35.000 euro arteko laguntzak eskatu ahalko dituzte
Jaurlaritzak 12 milioi euro banatuko ditu tankera horretako lokalen artean. 10.000-35.000 euro poltsikoratu ahalko dituzte establezimendu mota eta langile kopuruaren arabera.
2021/09/06 - 23:15
Abisu horiak indarrean jarraituko du astearte honetan EAEn, tenperatura altuengatik
Hego-ekialdeko haizea nagusituko da astearte honetan; beraz, tenperatura oso altuak izango dira lurralde osoan, eta goizaldea ere oso beroa izango da. Gainera, abisu horia izango da EAE osoan baso-sute arriskuagatik.
2021/08/29 - 23:42
Aburtok herritarrak zoriondu ditu "osasun neurriak errespetatzeagatik eta gizalegearen aurka ez egiteagatik"
"Bilboko herritarren jokabide orokorrarekin harro" dagoela azpimarratu du Bilboko alkateak. Testuinguru horretan, eskerrak eman, eta herritarrak zoriondu ditu Bizkaiko hiriburuan ez delako ospakizunik egin.
2021/08/29 - 12:54
Aho bete hortz geratzeko egunsentiak, abuztuaren azken asteburuan
Eitb.eus-eko erabiltzaileak egunsenti zoragarrien lekuko izan dira, eta bizitako zirrara gurekin partekatu nahi izan dute. Eskerrik asko!
2021/08/27 - 21:51
Gasteizko 'escape room' batek Espainiar Estatuko ihes-gelarik onenaren saria irabazi du
Pandemia betean sortu zuten, baina joko-aretoa bisitatzeko itxaron zerrendak urrira arte beteta dituzte. Gaur egun ihes-gela bakarra dagoen tokian, bost izan nahi dituzte datorren urtean.
2021/08/27 - 19:32
Zinema-aretoek % 75eko edukiera izateko baimena eskatu dio EZAE elkarteak Jaurlaritzari
Horren arabera, "oso kaltegarria" da neurri berak lokal eta instalazio guztietan ezartzea, "jarduera bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartu gabe". Hori dela eta, Legebiltzarreko talde guztiekin bilduko da.