16 eta 29 urte bitartekoen txertaketa % 85era iristen denean irekiko dituzte gazteen lokalak
Gazteen lonjak eta lokalak 16 eta 29 urte bitartekoen txertaketa % 85eko pauta osoa gainditzen duenean ireki ahal izango dira.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren azken datuen arabera, 20 eta 29 urte bitartekoen % 75ek jaso dute lehen dosi bat, eta 16 eta 19 urte bitartekoen % 81,5ek.
Bestalde, 20-29 urte bitarko taldearen % 66,8k eta 16-19 urteko adin-tartearen % 68,5ek jaso dituzte bi dosiak.
Kirola egiteari dagokionez, barruko instalazioetan gehienez 16 pertsonako taldeak egon daitezke. Aldagelen erabilera % 50ean egongo da, dutxa indibidualak erabili ahal izango dira edo bi metroko distantzia mantenduko da.
Halaber, museoetara, erakusketa-aretoetara, jolas-zentroetara eta turismo-zentroetara joaten diren taldeen bisiten gehieneko kopurua 20 lagunera arte handituko da.
Aurrez aurreko lana
LABIren Aholku Batzordeak administrazio publikoek eta enpresek erabaki ahal izango dutela aurrez aurreko jardunera itzultzea xedatu du, urrutiko lanari edo telelanari buruzko araudiak arautzen ez dituen lanpostu guztietan.
Kontuan hartu beharko dira lan-eremu bakoitzaren tipologia eta baldintza bereziak, eta oinarrizko prebentzio-neurriak mantendu beharko dira, maskararen erabilera eta aireztapena, besteak beste.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.