Gaueko aisialdia 03:00ak arte egongo da zabalik Euskadin, larunbatetik aurrera
Larunbatetik aurrera (agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denean), ostalaritzaren eta jarduera komertzial eta kultural guztien itxiera goizaldeko 03:00ak arte atzeratuko dute Euskadin, orain arte baino bi ordu beranduago.
Iñigo Urkullu lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) batzordearen bilerako buru izan da ostiral honetan, eta, pandemiaren martxa aztertu ondoren, irailaren 1etik indarrean dauden murrizketak lasaitzea erabaki du.
Diskotekak eta gaueko aisialdiko gainerako establezimenduak berriz irekitzeko baimena ematea erabaki du. Hala ere, barnealdeetako edukiera-muga % 50koa izango da, eta barran edo zutik kontsumitzea debekatuta egongo da. Horrez gainera, dantzalekua maskara jantzita erabili ahal izango da. Gainerako xedapenak ostalaritza-sektoreari aplikatzen zaizkionak izango dira, merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztietarako itxiera-mugako ordutegia 03:00ak arte luzatzea barne.
Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduek % 75eko edukiera izango dute barnealdeetan, baita txokoetan ere. Barran edo zutik kontsumitzeko debekuari eutsiko zaio leku horietan guztietan, eta mahaietan 8 pertsona elkartu ahal izango dira barnealdean, eta 12 kanpoan.
Edukiera, oro har, % 75ekoa izango da leku guztietan, salbuespen batzuekin: 3.000 pertsonatik beherako esparruetan, 1.500 pertsonatik beherakoa izango da barnealdean, eta 1.800 kanpoaldean; 3.000 lagun baino gehiagoko esparruetan, aldiz, edukiera ezin izango da % 40 baino handiagoa izan barnealdeetan eta % 60 baino handiagoa esparru irekietan.
Gazteen lonjak eta lokalak berriro ireki ahal izango dira 16 eta 29 urte bitarteko adin tartean txertaketak jarraibide osoaren % 85 gainditzen duen unetik aurrera; gaur egun, portzentaje hori % 66 ingurukoa da.
Kirol-jarduerari dagokionez, barruko instalazioetan, gehienez, 16 pertsonako taldeak elkartu ahal izango dira. Aldagelen erabilera % 50ekoa izango da eta dutxak banan-banan erabili behar izango dira, edo bi metroko segurtasun-tartea gordeta.
Barnealdeetan egiten diren museo, erakusketa areto, jolas zentro eta turismo zentroetara bisitetan taldeak gehienez 20 pertsonakoak izango dira. Bestalde, administrazio publikoek eta enpresek aurrez aurreko jardunera itzultzea erabaki ahal izango dute urrutiko lanari edo telelanari buruzko araudiak arautzen ez dituen lanpostu guztietan. Lan eremu bakoitzaren tipologia eta baldintza bereziak kontuan hartu beharko dira, eta oinarrizko prebentzio neurriak mantendu, hala nola maskara erabiltzea eta aireztatzea, lan osasuneko zerbitzuek adierazitakoaren arabera.
Azkenik, LABIk azpimarratu du oinarrizko prebentzio-neurriak mantendu behar direla, hala nola eskuen higienea, maskara erabiltzea, espazio itxiak aireztatzea eta jende-pilaketetan ez parte hartzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.