Hauek dira irailaren 18tik aurrera Euskadin aplikatuko diren neurri berriak
Iñigo Urkullu lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) batzordearen bilerako buru izan da ostiral honetan, eta, pandemiaren martxa aztertu ondoren, irailaren 1etik indarrean dauden murrizketak lasaitzea erabaki du.
Hauek dira irailaren 18tik aurrera indarrean sartuko diren neurri berriak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren.
Maskara: Nahitaez erabili behar da barnealdeetan eta kanpoan segurtasun-distantzia mantendu ezin denean.
Ordutegiak: 03:00etan, establezimenduak ixtea eta kultura-, gizarte- eta merkataritza-jarduerak etetea.
Edukierak: Bai merkataritzan, bai orokorrean, % 75, muga espezifiko bat aplikatzen denean izan ezik.
Publikoa ekitaldietan: Edukiera, oro har, % 75ekoa da. 3.000 pertsonatik beherako esparruetan, gehienez 1.500 izango dira barnealdean eta 1.800 kanpoaldean. 3.000 baino gehiagoko esparruetan, edukiera ez da % 40tik gorakoa izango barnealdeetan eta % 60tik gorakoa esparru irekietan.
Ostalaritza: Barrualdean edukiera % 75ekoa da. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean, gehienez 8 pertsona, eta terrazetan 12. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea, irensteko unean izan ezik. Joko-lokaletan muga berberak aplikatuko dira.
Txokoak: % 75eko edukiera. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean, gehienez 8 pertsona. Nahitaezkoa da maskara, irensteko unean izan ezik. Etengabe aireztatzeko betebeharra.
Gaueko aisia: Jarduerari berrekin ahal izango diote % 50eko edukierarekin. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean gehienez 8 pertsona eta terrazetan 12. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea, irensteko unean izan ezik. Dantza-pistak maskararekin erabili ahal izango dira soilik.
Gazteen lonjak eta lokalak: Berriro ireki ahal izango dira 16 eta 29 urte bitarteko adin-tartean txertaketak jarraibide osoarekin % 85 gainditzen duen unetik aurrera.
Kirola egitea: Barneko instalazioetan, gehienez 16ko taldeak. Gehieneko edukieraren % 50ean erabili ahal izango dira aldagelak, eta dutxak banaka edo 2 metroko distantzia mantenduz.
Mantendu beharreko prebentzio-jarrerak: Maskara erabiltzea, barrualdeak etengabe aireztatzea, pertsonen arteko distantzia, eskuen eta gainazalen higienea. Jende
pilaketak saihestea, txertaketan parte hartzea, eta kasuen miaketan laguntzea eta, hala dagokionean, berrogeialdiak eta isolamenduak betetzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.