Gurasoak
2019/03/09 - 14:21
ETAk hildako Jose Miguel Chavarriren alaba, telebista-kameren aurrean lehendabizikoz
Beasaingo udaltzainburuaren hilketak alarguna eta hiru umezurtz utzi zituen. Familia Beasaindik joan egin zen, eta ordutik Errioxan bizi dira.
2019/03/07 - 12:16
Aitatasun baimenak 8 astekoak izango dira apirilaren 1etik aurrera
Lehenengo bi asteak amarekin batera hartu beharko ditu aitak, semea edo alaba jaio eta batera. Gainerako sei asteak nahi dituenean hartu ahal izango ditu, urtebeteko epean.
2019/03/04 - 17:26
Amonarekin asteburua pasatzen zegoen adingabe bat da Arrasaten atxilotutako gaztea
Igandean bertan, ospitalera joan zen 17 urteko gaztea, hemorragia handi bat zeukalako, eta horri esker jakin zuen Ertzaintzak kalean aurkitutako haur jaioberriaren ama zela.
2019/03/01 - 18:08
Espainiako Gobernuak 16 astera luzatuko du aitatasun baimena 2021erako
Hasiera batean 8 astekoa izango da baimena, eta 2020an 12 astekoa. Hurrengo urtean 16 astera eta EBko batez bestekora iritsi nahi dute.
2019/02/25 - 11:14
'Hezkuntza sailak ez luke jantokien ardura osoa gurasoen esku utzi behar'
Eneko Viñuela, Gure platera gure aukera plataformako bozeramalea eta David Zelaia-Zugasti Gernikako Allende-Salazar eskolako guraso-elkarteko kide eta jantokiko arduraduna.
2019/02/23 - 15:03
Indarkeria desberdinen biktimen bi seme-alaba bildu ditu Foro Sozialak
Maria Jauregi, ETAk hil zuen Juan Mari Jauregi gobernadore zibilaren alaba eta, Peru del Hoyo, kartzelan hil zen Kepa del Hoyo presoaren semea izan dira bertan.
2019/02/22 - 22:08
Espainiako Gobernuak 16 asteko aitatasun baimena ezarriko du lege-dekretu bidez
Aitatasun baimena zortzi astekoa izango da aurten, hamabi astekoa 2020an eta hamaseikoa 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera.
2019/02/18 - 15:07
Haurdunaldi subrogatua ala alokairuko sabela?
Gai honek eztabaida bizia piztu du, eta horri helduta, haurdunaldi subrogatuaren alde eta aurka daudenen argudioak jaso ditugu.
2019/02/16 - 18:08
Itunpeko ikastetxeetako gurasoek manifestazioa deitu dute otsailaren 23rako Bilbon
Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren paretik abiatuko da martxa, eta Arriagan amaitu. Gatazka berehala konpontzeko eskatuko dute.
2019/02/15 - 17:08
Itunpeko ikastetxeetako familiek finantziazio handiagoa eskatu diote Jaurlaritzari
Fecapp, Fapae eta Bidelagun elkarteek agerraldia egin dute Legebiltzarrean, lan gatazka horren aurrean duten jarreraz hitz egiteko. Hamar eguneko greba deitu dute itunpeko ikastetxeek.
2019/02/15 - 10:33
Amatasun eta aitatasun prestazioei 2015ean atxikitakoa itzuliko du gaur Arabak
Hirugarren ordainketa honetan, 2015ean prestazioak jaso zituzten 3.200 zergadunei itzuliko zaie dirua. 3,2 milioi euro guztira.
2019/02/11 - 22:18
Gurasoak mobilizatu egingo dira, itunpeko ikastetxeetako gatazka amaitzea exijitzeko
Otsaila bukaeran eta martxoan manifestazio bana deituko dituzte, patronalari eta sindikatuei negoziazioaren bidetik akordio batera hel daitezela eskatzeko.
2019/02/10 - 13:26
Itunpeko ikastetxeetako gurasoek negoziazioa eskatu diete patronalari eta sindikatuei
Sindikatuek beste hamar greba egun deitu ostean, gurasoen elkarteek mugak zehazteko eskatu diete patronalei eta sindikatuei, eta negoziatu dezaten. Eusko Jaurlaritzari inplikatzeko eskatu diote.
2019/02/07 - 12:44
Genero indarkeria kasuetan zaintza partekatua ukatzeko bidea ireki du Legebiltzarrak
EH Bilduren ekimenez, Eusko Legebiltzarrak zaintza partekatuaren legea berrikusiko du.
2019/01/29 - 17:13
Funtzionarioen kontziliazio baimenak parekatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bikotea osatzen duten bi lagunek 16 asteko baimena izango dute, haien sexua eta familia eredua kontuan hartu gabe. % 100ean ordaindutako baimenak izango dira.
2019/01/29 - 16:06
Kontziliazioa eta berdintasuna familia eredu guztientzat
Enplegu publikoaren legeak gurasotasun baimenak ezarri ditu. Bestalde, behin behinekotasuna murrizteko sarbide berezia ezarriko du 8 urteko esperientzia duten langile publikoentzat.
2019/01/29 - 11:51
6,6 milioi itzuliko ditu Bizkaiak ostegunean, amatasun eta aitatasun bajengatik
Bigarren ordainketa honetan, 8.617 zergadunek irailaren 14tik aurrera eskatutako itzulketak ordainduko dira. Horrela, itzulketen onuradunak 31.000 bizkaitar baino gehiago izango dira jada.
2019/01/27 - 18:43
Jaurlaritzaren 'inplikazioa' eskatu dute itunpeko ikastetxeetako gurasoek
Elkarretaratzea egin dute gurasoek Gasteizen. Gatazkan nahasita dauden alde guztien jarrera salatu dute, 'negoziazioan aurrerapausorik emateko gai ez direlako izan'.
2019/01/24 - 17:49
Altsasuko gurasoak: 'Gure seme-alabak askatzea beste erabakirik ezin da onartu'
Atzoko saioaren ostean, akusazioen kontakizunak "sinesgarritasun gutxiago" duela eta gazteen kontrako "froga objektiborik" aurkeztu gabe segitzen dutela azpimarratu dute.
2019/01/22 - 15:00
Seme-alaba transexualak dituzten hiru gurasoren testigantzak jaso ditu ETBk
Haur transexualak dituzten gurasoek hezkuntzan eta osasungintzan dagoen informazio eza salatzen dute. Dibertsitatea goraipatzea unea da euren ustez.