PFEZ
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amatasun eta aitatasun prestazioei 2015ean atxikitakoa itzuliko du gaur Arabak

Hirugarren ordainketa honetan, 2015ean prestazioak jaso zituzten 3.200 zergadunei itzuliko zaie dirua. 3,2 milioi euro guztira.
Jaioberri bat, heldu baten atzamarrari helduta
Jaioberri bat, heldu baten atzamarrari helduta. CCO lizentzia duen argazkia

Bizkaiko Ogasunak 3,2 milioi euro ordainduko die ostiral honetan (hilak 15) 3.200 zergaduni, Arabako Foru Aldundiak ohar bidez jakinarazi duenez. Hain zuzen ere, 2015ean amatasun eta aitatasun prestazioengatik atxikitakoari dagokion dirua da. Aldundiak egiten duen hirugarren ordainketa izango da gaurkoa, eta guztira 24.000 zergaduni 16 milioi euro itzultzea aurreikusten du.

Zehazki, 3.231 amak eta 993 aitak kobratuko dute dirua gaurtik aurrera, 993 euro batez beste. Aipaturiko pertsonek datozen egunetan jasoko dute likidazio berriaren jakinarazpena, posta ziurtatu bidez.

Bestalde, gainerako itzulketak maiatzean zehar egingo direla aurreratu du Arabako Foru Aldundiak.

Jose Luis Cimiano Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuaren esanetan, Arabako Ogasunaren asmoa itzulketak ofizioz egitea da. Horretarako, kaltetuek inprimaki bat bete behar dute, eta postaz bidali, bulego batean entregatu edo posta elektronikoz aurkeztu. Inprimakia Arabako Foru Aldundiaren webgunean.

Horrez gain, Arabak aitorpena berriz egiteko aukera ematen du.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X