Aita Mari
2023/01/22 - 21:57
Review Aita Mariren aurre estreinaldi esklusiboa egingo du EITBk
EITBren apustu berrian, Aita Mari ontzian bizitako esperientziak ekarriko ditugu gogora, eta erreskatutako migratzaileekin berriro konektatzeko aukera ere izango dugu. Datorren ostegunean estreinatuko da, baina asteazkenean aurre estreinaldia izango da EITBren Bilboko egoitzan.
2023/01/21 - 08:21
Zer da 'Review: Aita Mari'? Asier Sanchezek formatu berritzaile honen gakoak aurreratu dizkigu
Asier Sanchez EITBko kazetariak "Review" formatu digital berritzailearen nondik norakoak azaldu dizkigu. Lehen atalak Aita Mariren azken erreskate operazioa izango du hizpide.
2022/12/31 - 17:29
Aita Mari prest da urtarrilean itsasoratzeko, Italiako Gobernuaren dekretuak erreskateak zaildu arren
Iñigo Mijangos SMHko presidentearen iritziz, Italiako Gobernuaren dekretua ez da legezkoa, eta, gainera, tranpa bat da "ontziak entretenituta izateko, eta horrela, erreskateak egin ditzatela eragozteko".
2022/11/07 - 11:27
Aita Marik atzeratu egin du Mediterraneoko erreskate misioa, Italian ontzia "atxilotu" dezaketelakoan
Castelloko Itsas Kapitaintzak gobernuz kanpoko erakundeari eskatu dio urtea amaitu arte Espainiako uretan egoteko, Italiako gobernu berriaren jarrera "hobeto ezagutzeko" zain.
2022/10/09 - 16:35
Kezka handia elkarte humanitarioen artean, Giorgia Meloniren arrakastaren ostean
Mediterraneoan migratzaileak erreskatatzen aritzen diren elkarteek diotenez, litekeena da porturatzeko arazoak areagotzea. Aita Mari ontzia hurrengo misioa prestatzen ari da, eta horixe bera helarazi digute.
2022/09/20 - 16:27
Aita Marik Elkartasunaren Nafarroako Nazioarteko Saria jaso du
Epaimahaiak Giza Eskubideen alde egindako borrokagatik eta "bizitzak salbatzeko eta bakea eta justizia sustatzeko" egindako lanagatik aukeratu du aho batez.
2022/08/01 - 15:53
GKEen salbamendu ontziak arrisku egoeretan soilik ibilgetu daitezke, EBko Justizia Auzitegiaren arabera
Ontziak soilik ibilgetu daitezke segurtasunerako, osasunerako eta ingurumenerako arriskurik badago. Gainera, ontzi barruan dauden pertsonen kopurua ezin da kontrol baterako arrazoia izan.
2022/07/30 - 14:29
''Hala ere'', Mediterraneoko migratzaileen tragediari eta Aita Mariri eskainitako kanta
Miseriatik eta gerratik pateretan ihesi datozen pertsonen tragedia salatu nahi izan dute Mikel Telleria musikariak egindako abestiarekin.
2022/06/30 - 15:00
Aita Mari ontzia Burrianako portura (Castello) iritsi da
Aita Mari erreskate-ontzia Burrianako portuan dago jada, Mediterraneoko uretan zortzigarren misioa amaitu ondoren. 100 pertsona baino gehiago erreskatatu ostean, orain atseden hartu eta hurrengo misiorako prestatzeko unea iritsi da.
2022/06/26 - 22:50
Asier Sanchezek Aita Marin bizitakoaren balorazioa egin du ETBko albistegietan
ETBko kazetariak azken asteotan Aita Mari erreskate ontzian bizi izandakoak kontatu ditu. Gogorrena "erreskateak aurrez aurre ikustea" izan zela azaldu du.
2022/06/26 - 16:30
Mehatxuak, tratu txarrak eta dirutza: horrela funtzionatzen dute migratzaileekin trafikatzen duten mafiek
Aita Mari ontziak erreskatatutako lagunen ahotik jaso ditu migratzaileen testigantzak Asier Sanchez ETBko kazetariak.
2022/06/25 - 16:42
Aita Marik erreskatatutako adingabeek euren bizipenak kontatu dituzte
Aita Mari ontziak erreskatatutako 27 adingabekoek askotariko istorioak kontatu zizkioten Asier Sanchez lankideari; bahiketak, gela ilunak eta pobrezia, besteak beste. Adin txikikoen zentroetan daude orain, Italiaren zaintzapean.
2022/06/24 - 16:52
Aita Marik erreskatatutako migratzaileen bidaia ez da Sizilian amaitzen
Itsasoan erreskatatuta edo pateretan Italiara heltzen diren etorkinen % 90 Sizilian lehorreratzen dira.
2022/06/23 - 22:38
112 migratzaileak aldi baterako atxikitze zentro batera eraman ditu Italiako Poliziak
Goizean lehorreratu dira "Aita Marik" Siziliako Augustako portura eraman dituen 112 erreskatatuak. 112 migratzaileak onik daude eta aldi baterako atxikitze zentro batera eraman ditu Italiako Poliziak. Ontzia garbitu dute, ikuskaritza pasatu du, baina oraindik ez du zehaztuta itzultzeko eguna.
2022/06/23 - 16:50
Ekainaren 6tik 23ra, emozio handiko egunak bizi izan dira Aita Marin
Zortzigarren misioa izan da hau Aita Marik. Ekainaren 6an Mallorcatik abiatu zenetik, egun gogorrak bizi izan dituzte eta bizipen beldurgarriak entzun dituzte etorkinen ahotik.
2022/06/23 - 16:33
Sizilian dira jada Aita Mari Ontziak porturaino eraman dituen 112 erreskatatuak
Bizipen indartsu ugariren ostean, itsas salbamenduko euskal ontzia iritsi da Siziliako Augusta portura, eta dagoeneko lehorreratu dira ontzian zihoazen 112 lagunak.
2022/06/23 - 15:20
Aita Mariren 18 eguneko misioa, iruditan
SMH gobernuz kanpoko erakundearen ontziak 113 pertsonari salbatu die bizia bere azken misio honetan. EITB Media izan da operazioaren lekuko. Hauek dira 18 eguneko misio gogorraren laburbilduma.
2022/06/23 - 14:12
Amaitu da Aita Mariren misioa Mediterraneoan, 113 lagunen bizia salbatuta
Ekainaren 6an Malagatik abiatu zenetik, Itsas Salbamenduko ontziak lau erreskate egin ditu, eta 113 pertsona atera ditu uretatik. Ontzia 112 pertsona zeramatzala iritsi da portura; izan ere, erreskatatuetako bat ospitalera eraman zuten duela egun batzuk bere osasun-egoeragatik.
2022/06/23 - 12:56
Aita Mari, Sizilian porturatzen
Itsas salbamenduko euskal ontzia Siziliako Augusta portura (Italia) heldu da. Erreskatatutako 112 pertsona migratzaileak lehorreratzeko prozesua luzea izatea aurreikusten dute.
2022/06/23 - 08:57
Aita Mari ontzia gaur lehorreratuko da Sizilian
Aurreikuspenen arabera, erreskate ontzia 09:00ak aldera iritsiko da Siziliako Augusta portura. Mediterraneo itsasotik erreskatatutako 112 pertsona daramatza barruan tripulazioko kideez gain.