Aita Mari
2022/06/23 - 16:33
Sizilian dira jada Aita Mari Ontziak porturaino eraman dituen 112 erreskatatuak
Bizipen indartsu ugariren ostean, itsas salbamenduko euskal ontzia iritsi da Siziliako Augusta portura, eta dagoeneko lehorreratu dira ontzian zihoazen 112 lagunak.
2022/06/23 - 15:20
Aita Mariren 18 eguneko misioa, iruditan
SMH gobernuz kanpoko erakundearen ontziak 113 pertsonari salbatu die bizia bere azken misio honetan. EITB Media izan da operazioaren lekuko. Hauek dira 18 eguneko misio gogorraren laburbilduma.
2022/06/23 - 14:12
Amaitu da Aita Mariren misioa Mediterraneoan, 113 lagunen bizia salbatuta
Ekainaren 6an Malagatik abiatu zenetik, Itsas Salbamenduko ontziak lau erreskate egin ditu, eta 113 pertsona atera ditu uretatik. Ontzia 112 pertsona zeramatzala iritsi da portura; izan ere, erreskatatuetako bat ospitalera eraman zuten duela egun batzuk bere osasun-egoeragatik.
2022/06/23 - 12:56
Aita Mari, Sizilian porturatzen
Itsas salbamenduko euskal ontzia Siziliako Augusta portura (Italia) heldu da. Erreskatatutako 112 pertsona migratzaileak lehorreratzeko prozesua luzea izatea aurreikusten dute.
2022/06/23 - 08:57
Aita Mari ontzia gaur lehorreratuko da Sizilian
Aurreikuspenen arabera, erreskate ontzia 09:00ak aldera iritsiko da Siziliako Augusta portura. Mediterraneo itsasotik erreskatatutako 112 pertsona daramatza barruan tripulazioko kideez gain.
2022/06/22 - 22:49
Izaskun Arriaran (Aita Mari): 'Azken egun hauetan tentsio handia zegoen, baina orain denok oso pozik gaude'
Poza ezin ezkutatuta eta poz malkoei ezin eutsirik hartu dute albistea Aita Marin. Orain, Siziliara bidean da. Augustako portuan lehorreratzeko baimena eskuratu du. Ondo bidean, bihar goizean iristea da asmoa.
2022/06/22 - 21:03
Poza eta ospakizunak Aita Marin, Sizilian porturatzeko baimena jaso ondoren
Aita Maria ontzia bihar goizean lehorreratuko Siziliako Augusta portuan. Mediterraneo itsasotik erreskatatutako 112 pertsona daramatza barruan, tripulazioko kideez gain.
2022/06/22 - 19:30
Aita Marik Sizilian porturatzeko baimena jaso du
Aita Mari ontzia ostegun goizean lehorreratuko Siziliako Augusta portuan. Mediterraneo itsasotik erreskatatutako 112 pertsona daramatza barruan, tripulazioko kideez gain.
2022/06/22 - 18:08
Tentsioa gero eta handiagoa da Aita Marin, eta okerrena umeek pairatzen dute
Erreskatatutako migratzaile batzuek astebete baino gehiago eman dute ontzian. Familiek azpimarratzen dute ez dela umeentzako tokia, eta portu bila jarraitzen dute.
2022/06/21 - 18:05
Suzana 13 urterekin irten zen Eritreatik, eta 3 urtean denetarik sufritu du, patera batean sartu zen arte
Neska Aita Marik erreskatatuetako 112 migratzaileetako bat da. Ontzian, bizikidetza egunez egun zailagoa da.
2022/06/21 - 12:23
Aita Mariko tripulazioak presaz lehorreratzeko portu bat eskatu du
112 pertsonak, tripulazioaz gain, astebete daramate itsasontzian, lehorreratu ezinik. Migratzaile batzuk gose-greba hasi dute, eta, porturen batera iristen ez badira, euren burua uretara botako duten mehatxua egin dute.
2022/06/18 - 13:31
Aita Mari ontziaren erreskateak, iruditan
EITB Media azken misio honen lekuko berezia izaten ari da, Asier Sanchez kazetaria ontzi barruan doalako. Hona hemen azken egunetako erreskateen laburpena, Sanchez beraren eskutik.
2022/06/17 - 23:58
Aita Marik 45 pertsona erreskatatu ditu, eta dagoeneko 112 migratzaile daude ontzian
Laugarren egunez, laugarren erreskatea, orain arteko handiena. Aita Marik beste 45 pertsona jaso ditu, gainezka zihoan patera batetik. Pertsona berrien etorrerak itsasontzian antolakuntza doitzea eskatzen du.
2022/06/17 - 22:12
Aita Mari ontzia, Siziliara bidean, 112 pertsona migratzaile daramatzala, baina porturatzeko baimenik gabe
Euskal ontziko kapitainak portu segurua lortzeko tramite guztiak bete ditu dagoeneko, baina oraindik ez diote baimenik eman.
2022/06/17 - 16:13
45 lagun erreskatatu berri ditu Aita Marik Mediterraneoan
Erreskatatuen artean bost emakume daude, horietako bat haurdun. Hiru egun zeramatzaten itsasoan eta dagoeneko urik gabe zeuden. Denak egoera onean erreskatatu dituzte.
2022/06/17 - 15:56
Hamsa hiru aldiz saiatu da Mediterraneoa zeharkatzen eta hau zen azken aukera
Egoera larrian erreskatatu zuten Hamsa, ur asko irentsita eta konorterik gabe. 15 urteko gazte etiopiarrak 8.000 dolar ordaindu zituen Libiatik Italiara iristeko.
2022/06/17 - 15:37
Aita Mari ontziak 45 pertsona salbatu ditu bere laugarren erreskatean
Behin uretatik aterata, ohiko osasun azterketa eta covid-19 proba egin diete migratzaileei (negatibo eman dute). Egoera onean omen daude denak.
2022/06/17 - 11:08
Izaskun Arriaran: ''Hamsaren bilakaera ona da, baina beharrezkoa ikusten dugu ospitalera eramatea''
Izaskun Arriaran Aita Mariko erizainak uste du beharrezkoa dela Hamsari proba osagarriak egitea, erreskatatu zutenean larri zegoelako.
2022/06/17 - 10:41
Aita Marik larri erreskatatu zuen 15 urteko gaztea Lampedusara eraman dute
Italiako kostazainek ebakuatu dute gaztea. Hamsa gertuen dagoen ospitalera eramango dute, ontzian egin ezin ziren proba osagarriak egiteko.
2022/06/17 - 08:24
Lampedusan lehorreratu dute Aita Marik herenegun egoera larrian erreskatatu zuen 15 urteko mutila
Lampedusan lehorreratu ondoren, inguruko ospitale batera eramango dute Aita Mari ontzian egin ezin dizkioten probak egin diezazkioten. Ontzian doazen gainerako 67 pertsona migratzaileek, ordea, porturatu ezinda jarraitzen dute.