EITB AITA MARIN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aita Mari ontzia, Siziliara bidean, 112 pertsona migratzaile daramatzala, baina porturatzeko baimenik gabe

Euskal ontziko kapitainak portu segurua lortzeko tramite guztiak bete ditu dagoeneko, baina oraindik ez diote baimenik eman.
Erreskatatutako pertsona Aita Mari ontzian. Argazkia: SMH
Erreskatatutako pertsona Aita Mari ontzian. Argazkia: SMH

Gipuzkoako Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari ontzia Siziliarantz (Italia) doa. 112 pertsona daramatza, baina ez du oraindik porturatzeko baimenik jaso, nahiz eta kapitainak eskaera egin eta tramite guztiak bete, Asier Sanchez EITB Mediako kazetariakjakinarazi duenez.

Azken erreskatean 45 pertsona migratzaile ontziratu dituzte ostiral honetan bertan.

Orain arte egindako erreskate handiena da laugarren hori. Izan ere, aurretik, 11, 18 eta 40 laguni salbatu diete bizitza. 

Taldeak hiru egun zeramatzan itsasoan, migratzaileek eurek Aita Mariko tripulazioari kontatu diotenez. Gehienak gizon gazteak dira, eta bost emakume eta 18 adingabe ere daude tartean. 

Behin uretatik aterata, ohiko osasun azterketa eta covid-19 proba egin diete migratzaileei; negatibo eman dute. Ontzitik bertatik jakinarazi dutenez, denak onik daude

Asteazkenean egindako erreskatean larri zauritutako Hamsa gaztea Lampedusara (Italia) eramatetik bueltan zegoen Aita Mari. Eguerdi aldera, jitoan zegoen patera baten berri izan du Nadir ontziak, baina hainbeste lagun hartzeko ahalmenik ez duenez, Aita Mari ohartarazi du eta horrek egin du erreskatea. Itsasoa bare-bare dago gaur, eta, horri esker, zailtasunik gabe salbatu dituzte bertan zihoazenak. 

Laugarren erreskate horren beste argazki bat. Laugarren erreskate horren beste argazki bat.

EITB Media azken misio honen lekuko berezia izaten ari da. Izan ere, Asier Sanchez kazetaria ontzi barruan doa, jarraipen zabala egiteko eta bigarren misio honen nondik norakoak gertutik ezagutzeko.

Erreskate ontzia ekainaren 6an abiatu zen Palmako portutik Mediterraneo erdialdera, denboraldiko bigarren misio humanitarioan.

Aurreko misioetan bezala, pobreziatik edo gerratik ihesean, Mediterraneo itsasoan euren bizitzak arriskuan jartzen dituzten migratzaileak erreskatatzea da helburua.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Jaietan Pentsio Duinak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Aste Nagusi bete-betean, beste behin ere pentsio duinak aldarrikatzeko

Aste Nagusiko giroan deitu dute manifestazioa, pankarta nagusiaren leloak dion bezala, "Jaietan ere, pentsionistak kalean" daudela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du mugimenduak, euren herri-ekimen legegilea aldez aurretik atzera bota izana salatuz. Pentsio minimoa gutxieneko soldatarekin berdintzea eta osasun zein zaintza-sistema publiko, unibertsal eta doakoak bermatzeko deia egin dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X