Aita Mari
2022/06/22 - 22:49
Izaskun Arriaran (Aita Mari): 'Azken egun hauetan tentsio handia zegoen, baina orain denok oso pozik gaude'
Poza ezin ezkutatuta eta poz malkoei ezin eutsirik hartu dute albistea Aita Marin. Orain, Siziliara bidean da. Augustako portuan lehorreratzeko baimena eskuratu du. Ondo bidean, bihar goizean iristea da asmoa.
2022/06/22 - 21:03
Poza eta ospakizunak Aita Marin, Sizilian porturatzeko baimena jaso ondoren
Aita Maria ontzia bihar goizean lehorreratuko Siziliako Augusta portuan. Mediterraneo itsasotik erreskatatutako 112 pertsona daramatza barruan, tripulazioko kideez gain.
2022/06/22 - 19:30
Aita Marik Sizilian porturatzeko baimena jaso du
Aita Mari ontzia ostegun goizean lehorreratuko Siziliako Augusta portuan. Mediterraneo itsasotik erreskatatutako 112 pertsona daramatza barruan, tripulazioko kideez gain.
2022/06/22 - 18:08
Tentsioa gero eta handiagoa da Aita Marin, eta okerrena umeek pairatzen dute
Erreskatatutako migratzaile batzuek astebete baino gehiago eman dute ontzian. Familiek azpimarratzen dute ez dela umeentzako tokia, eta portu bila jarraitzen dute.
2022/06/21 - 18:05
Suzana 13 urterekin irten zen Eritreatik, eta 3 urtean denetarik sufritu du, patera batean sartu zen arte
Neska Aita Marik erreskatatuetako 112 migratzaileetako bat da. Ontzian, bizikidetza egunez egun zailagoa da.
2022/06/21 - 12:23
Aita Mariko tripulazioak presaz lehorreratzeko portu bat eskatu du
112 pertsonak, tripulazioaz gain, astebete daramate itsasontzian, lehorreratu ezinik. Migratzaile batzuk gose-greba hasi dute, eta, porturen batera iristen ez badira, euren burua uretara botako duten mehatxua egin dute.
2022/06/18 - 13:31
Aita Mari ontziaren erreskateak, iruditan
EITB Media azken misio honen lekuko berezia izaten ari da, Asier Sanchez kazetaria ontzi barruan doalako. Hona hemen azken egunetako erreskateen laburpena, Sanchez beraren eskutik.
2022/06/17 - 23:58
Aita Marik 45 pertsona erreskatatu ditu, eta dagoeneko 112 migratzaile daude ontzian
Laugarren egunez, laugarren erreskatea, orain arteko handiena. Aita Marik beste 45 pertsona jaso ditu, gainezka zihoan patera batetik. Pertsona berrien etorrerak itsasontzian antolakuntza doitzea eskatzen du.
2022/06/17 - 22:12
Aita Mari ontzia, Siziliara bidean, 112 pertsona migratzaile daramatzala, baina porturatzeko baimenik gabe
Euskal ontziko kapitainak portu segurua lortzeko tramite guztiak bete ditu dagoeneko, baina oraindik ez diote baimenik eman.
2022/06/17 - 16:13
45 lagun erreskatatu berri ditu Aita Marik Mediterraneoan
Erreskatatuen artean bost emakume daude, horietako bat haurdun. Hiru egun zeramatzaten itsasoan eta dagoeneko urik gabe zeuden. Denak egoera onean erreskatatu dituzte.
2022/06/17 - 15:56
Hamsa hiru aldiz saiatu da Mediterraneoa zeharkatzen eta hau zen azken aukera
Egoera larrian erreskatatu zuten Hamsa, ur asko irentsita eta konorterik gabe. 15 urteko gazte etiopiarrak 8.000 dolar ordaindu zituen Libiatik Italiara iristeko.
2022/06/17 - 15:37
Aita Mari ontziak 45 pertsona salbatu ditu bere laugarren erreskatean
Behin uretatik aterata, ohiko osasun azterketa eta covid-19 proba egin diete migratzaileei (negatibo eman dute). Egoera onean omen daude denak.
2022/06/17 - 11:08
Izaskun Arriaran: ''Hamsaren bilakaera ona da, baina beharrezkoa ikusten dugu ospitalera eramatea''
Izaskun Arriaran Aita Mariko erizainak uste du beharrezkoa dela Hamsari proba osagarriak egitea, erreskatatu zutenean larri zegoelako.
2022/06/17 - 10:41
Aita Marik larri erreskatatu zuen 15 urteko gaztea Lampedusara eraman dute
Italiako kostazainek ebakuatu dute gaztea. Hamsa gertuen dagoen ospitalera eramango dute, ontzian egin ezin ziren proba osagarriak egiteko.
2022/06/17 - 08:24
Lampedusan lehorreratu dute Aita Marik herenegun egoera larrian erreskatatu zuen 15 urteko mutila
Lampedusan lehorreratu ondoren, inguruko ospitale batera eramango dute Aita Mari ontzian egin ezin dizkioten probak egin diezazkioten. Ontzian doazen gainerako 67 pertsona migratzaileek, ordea, porturatu ezinda jarraitzen dute.
2022/06/16 - 22:35
'4.000 euro ordaindu dizkiet trafikatzaileei Mediterraneoa zeharkatzeagatik, eta beste 4.000 euro nire semeak'
Bizi hobe baten bila denek nahi dute Europara iritsi. Bakarrik zein familian, Europan norbait zain izan ala ez, denek dirutza ordaindu dute bizitza arriskatuz Mediterraneoa igarotzen saiatzeko.
2022/06/16 - 16:18
Hirugarren erreskatea egin du Aita Marik
Oraingo honetan 40 lagun erreskatatu ditu, horien artean sei emakume eta sei haur txiki. Dagoeneko 68 pertsona erreskatatu dituzte, Aita Marin daude, zain, noiz porturatuko.
2022/06/16 - 12:16
Atsedenik gabeko hiru egun Aita Mari ontzian
Azken hiru gauak gogorrak izan dira Aita Mari erreskate-ontzian. Guztira 68 pertsona erreskatatu dituzte.
2022/06/16 - 10:34
Aita Mari ontziak 40 pertsona gehiago erreskatatu ditu goizaldean
Erreskatatutako pertsonen artean sei emakume, sei haur eta mugikortasun urriko pertsona bat daude. Erreskatea 23:45ean hasi da, eta ordu erdi geroago denak Aita Mari ontzian zeuden.
2022/06/16 - 09:22
Aita Marik beste 40 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan
Hirugarren erreskate honen ostean, 68 pertsona erreskatatu ditu guztira Aita Marik hiru egunetan. Italiak ez du oraindik porturatzeko baimenik eman.