Aktoreak
2018/09/27 - 16:57
'High life' filmak ez du Zinemaldiko publikoa epel utzi
Zientzia fikziozko filma da, eta ez du trailerrik. Claire Denis zuzendariaren bidaia honek esperimentu bat proposatzen du espazioan.
2018/09/26 - 16:58
Gipuzkoako Aldundiak zinemarentzat laguntza berriak iragarri ditu
Euskadin ekoizten diren filmek % 30eko pizgarri fiskalak jasoko dituzte, eta % 40koak euskaraz egiten diren kasuetan.
2018/09/26 - 15:14
Epaileak Willy Toledo auzipetu du, Jaungoikoa eta Ama Birjina iraintzeagatik
Madrilgo 11 zenbakiko Instrukzioko Epaitegian, Willy Toledo auzipetzeko erabakia hartu du epaileak, sentimendu erlijiosoen aurkako delitua egotzita.
2018/09/26 - 00:57
Bill Cosby aktoreari 10 urte arteko espetxe-zigorra ezarri diote sexu-abusuengatik
Aktorea “sexu harrapari bortitza” dela azaldu du epaileak sententzian.
2018/09/25 - 20:42
Judi Dench, Donostian
Judi Dench britainiar aktorea Gipuzkoako hiriburura bertaratu da, berak jaso baitu 66. Zinemaldiko hirugarren Donostia saria.
2018/09/25 - 17:09
Judi Denchek Donostia Saria jasoko du gaur, Euskal Zinemaren egunean
Festibaleko ohorezko sari garrantzitsuena Kursaal Auditoriumean emango diote, 19:30ean, Red Joan filmaren emanaldiaren aurretik.
2018/09/25 - 17:01
Koldo Almandozek 'Oreina' filma aurkeztuko du gaur, Zinemaldian
15 bat film labur eta beste luze bat egin ondoren, Zuzendari Berriak atalean lehiatzeak gaztetu egiten duela adierazi du Koldo Almandozek.
2018/09/25 - 02:00
Judi Denchek Donostia Saria jasoko du gaur, Euskal Zinemaren egunean
Aktore britainiarra saritu ondoren, protagonista duen 'Red Joan' filma aurkeztuko dute. Euskal Zinemaren Galan 'Jainkoak ez dit barkatzen' emango dute, eta Ramon Agirrek Zinemira saria jasoko du.
2018/09/24 - 22:28
Ryan Gosling, Zinemaldiaren alfonbra gorrian
Kanadar aktoreak ikusmin handia piztu du Zinemaldian, Perlak sailean ‘First man’ Neil Armstrongen alderik pertsonalena erakusten duen filma aurkeztu duela eta.
2018/09/24 - 17:06
Ryan Gosling, eguneko protagonista Zinemaldian
'First man' filma aurkeztera etorri da, Neil Amstrongek ilargira egindako bidaitik 59 urte pasatu direnean.
2018/09/23 - 22:47
Ryan Goslingek Donostia liluratu du
Kanadako aktorea eta zuzendaria Maria Cristina hotelera heldu da, eta han ehunka jarraitzailek harrera egin diote.
2018/09/22 - 11:33
Danny DeVito, Zinemaldiaren gaurko protagonista
Aktore estatubatuarrak jasoko du aurtengo lehenengo Donostia Saria. Zinemira sailean, Juanmi Gutierrezen 'Baúles'en eta Oier Aranzabalen 'Margolaria'ren txanda izango da.
2018/09/21 - 12:04
Alfonbra gorria prest, Zinemaldiari hasiera emateko
"El amor menor pensado" film argentinarrak zabalduko du Zinemaldia, Kursaalen; 17 filmerekin batera lehiatuko da, Urrezko Maskorra eskuratzeko. Euskal zinemak ere indar handia izango du.
2018/09/21 - 00:25
Ricardo Darin aktorea Donostiara heldu da Zinemaldirako
24 ordu barru hasiko da Zinemaldiaren inaugurazio festa, eta zine izarrak donostiara bidean daude. Gaur Ricardo Darin eta Alex Gonzalez aktoreak heldu dira.
2018/09/16 - 18:28
Ilara luzeak Kursaalen, Zinemaldirako sarrerak lortzeko
Askok eman dute gaua Kursaal kanpoan, Zinemaldiko filmak ikusi ahal izateko. Guztira, 14.300 sarrera saldu dira, lehenengo 45 minutuetan.
2018/09/16 - 14:50
Zinemaldirako sarrerak dagoeneko salgai daude
14.300 sarrera saldu dira lehen 45 minutuetan. Pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera erosi ahal izango ditu saio bakoitzeko, eta 10 baino gehiago erosiz gero, % 25eko deskontua edukiko du.
2018/09/16 - 13:01
Bradley Cooper aktorea Donostiako Zinemaldian izango da
Cooperrez gain, nazioartean oso ezagunak diren beste hainbat aktore ere izango dira Donostian: Juliette Binoche, Ryan Gosling, Robert Pattinson, Judi Dench eta Dani DeVito, besteak beste
2018/09/16 - 11:17
Salgai dira jada Donostiako Zinemaldirako sarrerak
09:00etan ireki dira Kursaaleko txarteldegiak eta abian jarri da Internet bidezko salmenta ere. Pertsonako, lau sarrera erosi ahal izango dira gehienez.
2018/09/13 - 16:46
Willy Toledo, baldintzapean aske
Aktoreak ez die epailearen galderei erantzun, eta salatu du atxilotuta egon den 20 orduetan ez diotela abokatua ikusten utzi.
2018/09/12 - 20:36
Willy Toledo atxilotu dute, ostegun honetan epailearen aurrera eramateko
Desobedientzia “azkenera arte” eramango zuela esan zuen aktoreak iragan astelehenean. Entregatu barik, Estatuko segurtasun indarrei modu “baketsuan” itxarongo ziela erantsi zuen.