Willy Toledo, baldintzapean aske
Willy Toledo aktorea baldintzapean aske —fidantza eta kautelazko neurririk gabe— geratu da ostegun honetan, Madrilgo 11. zenbakiko Instrukzio Epaitegian azaldu ostean. Epaileak atxilotzeko agindua eman zuen, Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak aktorearen aurka jarritako salaketa baten harira deklaratzera birritan deitu eta bertan azaldu ez zelako. Sentimendu erlijiosoak ustez iraintzeagatik salatu zuten aktorea.
Aktoreak ez du deklaratu nahi izan, eta defentsa abokatuak egindako galderei erantzun die bakarrik. Hala, Endika Zulueta abokatuak bere garaian aurkeztutako idatzian jasotakoak berretsi ditu. Toledoren esanetan, ez du deliturik egin, eta, beraz, "ez da beharrezkoa ezein epaileren edo fiskalen aurrean agertzea".
Aktorea atzo arratsaldean atxilotu zuten, Madrilen.
Epaitegitik ateratzean egindako adierazpenetan, atxilotuta eduki duten 20 orduetan abokatua ikusteko aukerarik ez duela izan salatu du. "Irregulartasun bat da, salatu nahi nuen", erantsi du.
Jasaten ari den "jazarpen judizial eta mediatikoa" ere kritikatu du aktoreak. "Zoroen elkarte batek Jainkoari kaka egiteagatik salatu nau. Bada, jakin dezatela, hori egiten jarraituko dut eurek umeak bortxatzen jarraitzen duten bitartean".
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.