Aktoreak
2022/11/10 - 15:53
Josean Bengoetxea eta Kandido Uranga dira protagonistak 2022ko Gabonetako Loteriaren hiru iragarkietako bitan
Gabonetako Loteriaren kanpaina aurkeztu dute, eta aurten, bat beharrean, hiru iragarki izango dira.
2022/10/29 - 20:02
Karra Elejaldek aktore onenaren saria eskuratu du Valladolideko Semincin
"Vasil" pelikulan egindako lanagatik saritu dute euskal aktorea. Film horretan ere parte hartu duen Ivan Barney aktoreari ere sari bera eman diote.
2022/10/14 - 21:59
Robbie Coltrane, Hagrid 'Harry Potter' sagan, zendu da
Harry Potter sagako zortzi filmetan Rubeus Hagrid irakasle erraldoiarena egiteaz gain, James Bond sagako bi filmetan ere Valentin Dmitrovich Zukovskyren papera egin zuen Coltranek.
2022/10/12 - 10:49
Angela Lansbury aktorea hil da, ''Murder, She Wrote'' telesaileko protagonista
Aktore britainiarra hiru aldiz egon zen Oscarretarako izendatuta "Gaslight", "The Picture of Dorian Gray", "The Manchurian Candidate" filmeetan egindako lanagatik. Hollywoodeko Akademiak ohorezko estatua eman zion 2013an.
2022/10/11 - 23:17
Euskal Herriko aktorerik onenak saritu ditu Euskal Aktoreen Elkarteak, Donostian
Besarkada Sariak gala ospatu dute Donostian, Euskal Aktoreen Batasunak bi urtean behin antolatzen duen gala. Telmo Irureta eta Marta Ferrus saritutakoen artean daude.
2022/10/05 - 23:34
Juliette Binoche eta Marion Cotillardek ilea moztu dute Irango emakumeei elkartasuna adierazteko
Irango emakumeen iraultzak 18 eguneko borroka du bere eskubideen alde. Frantzian, bere aktore internazionalenek, besteak beste, Juliette Binoche, Marion Cotillard eta Charlotte Gainsbourgek, elkartasuna adierazi diete Irango emakumeei, kameraren aurrean ilea moztuz.
2022/09/25 - 00:05
Interpretazio Nagusi Onenaren Zilarrezko Maskorra: Carla Quílez eta Paul Kricher
Bi aktoreek Antoinette Boulaten eskutik jaso dute saria, hunkituta; Quilezek La maternal filmagatik eta Kricher-ek Le lycéen filmagatik.
2022/09/21 - 01:09
Zer egin behar dute aktoreek zuzendari batek kontratatzeko?
Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreek aurkezle lanak egin dituzte Donostia Zinemaldiaren baitako Euskal Zinemaren Galan.
2022/09/15 - 20:47
Zinemaldiko aurreneko izarrak Donostiara iritsi dira
Besteak beste, Epaimahai Ofizialeko kideak, Hirokazu Koreeda zinemagilea, David Guetta musikaria eta Fernando Tejero aktorea daude dagoeneko Gipuzkoako hiriburuan.
2022/08/14 - 21:20
Alec Baldwinek sakatu zuen Halyna Hutchins hil zuen pistolaren kolpekaria, FBIren arabera
Aktorearen hasierako adierazpenak gezurtatu ditu orain FBIren txostenak. Fiskalak momentuz ez du horren aurkako akusaziorik aurkeztu. Biktimaren familiak, ordea, aktorea salatu zuen zuhurtziagabeko hilketa egotzita.
2022/08/12 - 22:55
Anne Heche aktorea hil da, auto istripu larria izan eta astebetera
53 urteko aktorea Grossman erredura handien zentroan zegoen, Los Angeleseko West Hills ospitalean. Trafiko ezbeharraren ondorioz, bere autoak su hartu zuen.
2022/08/09 - 17:39
Olivia Newton-John zenak ibilbide luzea egin du zineman eta musikaren munduan
Duela 30 urte diagnostikatu zioten aurreneko aldiz bularreko minbizia, mastektomia bat jasan zuen eta duela 5 urte bizkarrean metastasia zuela iragarri zuen. Etengabe jardun du minbiziaren aurkako tratamenduak eta ikerketa laguntzen.
2022/08/08 - 23:55
Olivia Newton-John, "Grease" filmeko protagonista, zendu da
73 urte zituela hil da aktore eta abeslari britainiar-australiarra.
2022/07/28 - 19:12
Zorion Eguileor aktorea Fantasia Montrealgo jaialdian saritu dute
Bizkaitar aktoreak gizonezko aktore onenaren saria jaso du "Viejos" Raul Cerezo eta Fernando Gonzalez madrildarrek zuzendutako filmean egindako lanagatik.
2022/06/16 - 23:36
Kevin Spacey aktore estatubatuarra, fidantzarik gabe aske, sexu eraso salaketen ostean
Agerraldi berri bati aurre egin beharko dio Spaceyk datorren uztailaren 14an, oraingoan britainiar koroaren auzitegi baten aurrean, kasurik larrienak epaitzen dituena alegia.
2022/06/16 - 14:06
Kevin Spaceyk Londreseko epaitegi batean deklaratu behar izan du, hainbat ustezko sexu-abusuengatik
Kevin Spacey aktore estatubatuarrari 2005, 2008 eta 2013 urteetan hainbat sexu-eraso egin izana leporatzen diote. Salatzaileak 30 eta 40 urte bitarte hiru gizon dira.
2022/06/06 - 14:07
Alberto San Juan izango da Cristobal Balenciaga Moriartik zuzenduko duen telesailean
Jose Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregi euskal moda-sortzailearen inguruko telesaila filmatzen hasi dira Disney+ plataformarako.
2022/05/27 - 01:16
Hiru gizonen aurkako sexu erasoak egotzi dizkiote Erresuma Batuan Kevin Spacey aktoreari
Zenbait karguri aurre egin beharko die aktore estatubatuarrak, 2005eko martxoan eta 2013ko apirilean ustez gauzatutako sexu erasoengatik. Aurretik ere leporatu izan dizkiote gisa horretako delituak AEBn.
2022/05/26 - 23:35
Hiru gizonezkoren kontrako lau sexu eraso egozten dizkiote Erresuma Batuan Kevin Spacey aktoreari
Erresuma Batuko Fiskaltzak lau sexu eraso leporatzen dizkio, 2005 eta 2013 artean hiru gizonezkori egindakoak. Sexu abusuen akusazio soka luzea du Estatu Batuetan. Bere aktore lanari zuzenean eragin dioten akusazioak izan dira.
2022/05/26 - 20:43
Ray Liotta aktorea hil da
Dominikar Errepublikan zegoen bere pelikula berria filmatzen eta bertan zendu da. 67 urte zituen.