Aktoreak
2023/03/13 - 07:24
Brendan Fraserrek aktore onenaren Oscar saria irabazi du ''The whale'' filmean egindako lanagatik
Brendan Fraserrek gizonezko aktore onenaren Oscarra irabazi du gaur gauean, Darren Aronofskyren "The whale" filmean loditasun morbidoa duen ingeleseko irakasle gisa egindako lanagatik.
2023/03/13 - 07:12
Michelle Yeohk emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi du
"Everything Everywhere All at Once" filmean egindako lanarekin, Michelle Yeoh aktore protagonista onenaren Oscar saria irabazi du. Horrela, saria lortu duen Asiako lehen aktorea da.
2023/02/26 - 10:23
Urresola: ''Sofiari saria emateak pelikularen bihotza azpimarratzen du''
Sofia Otero basauritarrak irabazi du Berlinaleko antzezpen onenaren Zilarrezko Hartza, Estibaliz Urresolaren '20.000 especies de abejas' filmean egindako lanagatik. Azken hori guztiz hunkituta agertuta da: "Bidean Sofia topatzea oparia izan da niretzat".
2023/02/25 - 21:27
Sofia Otero basauriarrak irabazi du Berlinaleko antzezpen onenaren Zilarrezko Hartza
Estibaliz Urresolaren "20.000 especies de abejas" filmean egindako lanagatik jaso du aitorpena antzezle gazteak. "Samsara" euskal ekoizpena ere saritu dute Berlinen.
2023/02/16 - 22:13
Abian da 73. Berninalea
Estibaliz Urresola arabarraren '20 000 especies de abejas' filma Urrezko Hartza lortzeko lehian dago. Kristen Stewart aktore gaztea eta Carla Simon zuzendari gaztea Berlinaleko epaimahaian dira. Zelenskiren mezuarekin hasiko da gala, eta helburua da pandemia osteko ikusleak berreskuratzea.
2023/02/15 - 22:27
Raquel Welch 60ko hamarkadako ikonoa zendu da 82 urte zituela
Aktorearen heriotza "gaixotasun labur bat" izan ostean gertatu dela azaldu du Welchen familiak.
2023/02/12 - 16:51
Gau historikoa euskal zinemarentzat Goya Sarietan
Alauda Ruiz de Azua barakaldarraren Cinco Lobitosek 3 sari potolo eskuratu zituen, tartean zuzendari berri onenarena. Telmo Iruretak lortu zuen sariak ere oso une hunkigarria sortu zuen galan.
2023/02/06 - 22:01
''Betiko gaua'' film laburrarekin, zuzendari lanetan debuta egin du Eneko Sagardoy durangarrak
Lau eskutara idatzi du gidoia, Nerea Ibarzabal bertsolariarekin batera. Filmazioa atzo bertan bukatu zuten, eta aurki hasiko dira 15 minutuko iraupena izango duen pieza muntatzen.
2023/02/06 - 15:09
Eneko Sagardoyk bukatu du "Betiko gaua" laburra filmatzen
Durangar aktore eta idazlearen laneko protagonistak Miren Gaztañaga eta Elena Irureta aktoreak dira. Aurten estreinatu nahi dute.
2023/02/01 - 13:32
Fiskalak bideratu egin du nahi gabeko hilketa akusazioa Alec Baldwinen kontra
Orain, baliteke, zigor arloko ahozko epaiketa bati aurre egin behar izatea aktore estatubatuarrak. Gehienez bost urteko espetxe zigorra jaso dezake.
2023/01/29 - 11:19
Alauda Ruiz de Azuaren 'Cinco lobitos' eta Borja Cobeagaren 'No me gusta conducir', garaile Feroz Sarietan
Zuzendari bizkaitarraren lehenengo lan luzea izan da arrakastatsuena, Rodrigo Sorogoyenen 'As bastas'ekin batera. Bestalde, Ohorezko Feroz Saria eman diote Pedro Almodovarri.
2023/01/27 - 13:11
Ylenia Blagietto eta Lander Otaola aktoreak izango dira Farolin eta Zaranbolas Bilboko aratusteetan
Bi aktoreak oso pozik agertu dira Farolin eta Zarambolas antzezteaz 2023ko Bilboko aratusteetan. "Bilbo munduko hiruburua da eta hau erantzunkizun handia da" esan du Lander Otaola bilbotarrak.
2023/01/04 - 21:39
Ramon Barea euskal aktoreari elkarrizketa: Goya sarietarako izendatuta dago 'Cinco Lobitos' filmagatik
Bigarren aktore onenaren Goya sarira dago izendatuta Ramon Barea "Cinco Lobitos" filmagatik. Goyetara izendatuta dauden beste bi lanetan ere parte hartu du Ramon Bareak.
2023/01/02 - 18:46
Jeremy Renner aktorea egoera kritikoan, bere arrantxoan elurra kentzen ari zela istripua izan ostean
Aktorea elurra kentzen ari zen Mt Rose-Ski Tahoe arrantxoan (Renotik hegoaldera, Nevada). Istripua izan ondoren, aktorea helikopteroz eraman dute ospitalera.
2023/01/02 - 17:49
Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreek irekiko dute 2023ko txotx bolada
Datorren asteazkenean, urtarrilaren 11an, emango zaio hasiera sagardo garaiari, Astigarragan.
2022/12/18 - 13:22
Taraneh Alidoosti aktore irandarra atxilotu dute istiluak "sustatzea" leporatuta
'Hamshari Online' hedabidearen arabera, "eduki faltsuak eta nahasgarriak zabaltzeagatik, istiluak sustatzeagatik eta Irainen aurkako mugimenduak babesteagatik" atxilotu zuten.
2022/11/10 - 15:53
Josean Bengoetxea eta Kandido Uranga dira protagonistak 2022ko Gabonetako Loteriaren hiru iragarkietako bitan
Gabonetako Loteriaren kanpaina aurkeztu dute, eta aurten, bat beharrean, hiru iragarki izango dira.
2022/10/29 - 20:02
Karra Elejaldek aktore onenaren saria eskuratu du Valladolideko Semincin
"Vasil" pelikulan egindako lanagatik saritu dute euskal aktorea. Film horretan ere parte hartu duen Ivan Barney aktoreari ere sari bera eman diote.
2022/10/14 - 21:59
Robbie Coltrane, Hagrid 'Harry Potter' sagan, zendu da
Harry Potter sagako zortzi filmetan Rubeus Hagrid irakasle erraldoiarena egiteaz gain, James Bond sagako bi filmetan ere Valentin Dmitrovich Zukovskyren papera egin zuen Coltranek.
2022/10/12 - 10:49
Angela Lansbury aktorea hil da, ''Murder, She Wrote'' telesaileko protagonista
Aktore britainiarra hiru aldiz egon zen Oscarretarako izendatuta "Gaslight", "The Picture of Dorian Gray", "The Manchurian Candidate" filmeetan egindako lanagatik. Hollywoodeko Akademiak ohorezko estatua eman zion 2013an.