Aktoreak
2023/11/29 - 12:28
Juan Jose Ballesta aktorea atxilotu dute indarkeria erabilita lapurreta bat egitea egotzita
Gertakariak atzo goizean jazo ziren. Aktoreak ezagun batekin eztabaida izan zuen, eta kolpeka amaitu omen zuten. Ostean, 50 euro eta jaka ostuta alde egin zuen. Ez da hau Ballestak zabalik duen auzi bakarra, izan ere, sexu eraso bategatik ikerketapean dago.
2023/11/09 - 11:03
Aktoreen sindikatuak eta Hollywoodek akordioa lortu dute greba amaitzeko
Hitzarmenak 1.000 milioi dolar baino gehiagoko balioa duen kontratu bat jasotzen du, eta 160.000 aktore baino gehiagoren soldatak hobetuko ditu.
2023/10/29 - 10:09
Matthew Perry aktorea hil da, "Friends" telesailean Chandler Bing pertsonaia haragitu zuena
AEBko 54 urteko aktore ezaguna hilda topatu dute Los Angelesko bere etxean.
2023/09/28 - 18:04
Michael Gambon aktore irlandarra, Harry Potterren Dumbledore, hil da
Aktorea 82 urte zituela hil da, pneumonia batek jota. Lau Bafta sari jaso zituen. Gambon ezaguna da telebistan, zineman, irratian eta antzerkian egindako bost hamarkadatik gorako ibilbideagatik.
2023/09/27 - 16:15
Jessica Chastain, EITBn: ''Polita izan da itzultzea eta jendea musukorik gabe ikustea''
Aktore estatubatuarrak "Memory" aurkeztuko du gaur Donostiako Zinemaldiko Perlak sailean, Michel Franco filmaren zuzendariarekin batera. Chastain pozik agertu da bere zaleekin egoteko aukera izan duelako.
2023/09/25 - 10:38
Albiste izango dira: Zinemaldia, udako eguraldia aste osoan eta inbestidurarako negoziazioak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/21 - 17:21
Jessica Chastain izango da Zinemaldiko izar handia
Aktore estatubatuarra bi urteren ostean itzuliko da Donostiara "Memory" filma aurkezteko.
2023/09/17 - 00:08
Russell Brand aktoreak sexu erasoak egin zizkiela salatu dute lau emakumek
2006tik 2013ra bitartean aktore eta umoregile ezagunak sexu erasoak egin zizkiela salatu dute. Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, akusazioak ukatu eta adostutako harremanak izan zirela nabarmendu du.
2023/09/08 - 20:22
Hayao Miyazakik jasoko du hirugarren Donostia Saria, eta Javier Bardemek 2024an hartuko du
Japoniar zinemagile eta animazioaren maisuak Tokion jasoko du golardoa, modu birtualean.
2023/09/01 - 17:14
Zinemirak 19 euskal ekoizpen eskainiko ditu Donostiako 71. Zinemaldian
Paco Sagarzazuk jasoko du aurtengo Zinemira Saria. Sail Ofizialeko filmeetan euskarazko azpidatziak izango dira aurrerantzean. Isabel Hergueraren "El sueño de la sultana" lana da EITBren partaidetza duen 20 filmetatik lehiatuko den bakarra.
2023/08/30 - 11:51
Veneziako Zinema Jaialdia abian, Hollywoodeko gidoilarien eta aktoreen grebak ilunduta
Gaur hasi eta irailaren 9ra arte, zuzendari handien hainbat film izango dira ikusgai Veneziako Lidoan. Tartean daude David Fincher, Sophia Coppola, Woody Allen, J.A. Bayona edo Michael Mannen azkenak. Jaialdiaren zuzendariaren arabera, "izar nahikoa" izango dituzte alfonbra gorritik ibiltzeko.
2023/07/28 - 13:32
Emmy sariak datorren urtera atzeratuko dituzte aktore eta gidoilarien grebaren aurrean
Sariak banatzeko gala irailaren 18rako zegoen aurreikusita, baina urtarrilera aldatzekotan dira, AEBetako hainbat hedabideren arabera.
2023/07/27 - 20:08
Rebordinos, AEBko aktoreen grebari buruz: ''Kalte egiten digu, baina presentzia batzuk salbatuko ditugu''
Zinemaldiko zuzendariak aitortu du grebak "kalte" egiten diela, izan ere, 71. edizio honetan "presentzia iparramerikar ugari bermatuak genituen". Hala ere, jaialdiaren "profila" dela eta, "ez gara glamourretik bizi", gogorarazi du.
2023/07/26 - 19:35
Kevin Spacey errugabe jo dute lau gizonen aurkako bederatzi sexu-deliturengatik
12 ordu eta 26 minutuko eztabaidaren ostean, epaimahaiak erabakia eman du, eta aktore estatubatuarrak malko artean hartu du, 64 urte bete dituen egunean.
2023/07/14 - 22:49
Hollywoodeko aktoreek eta gidoilariek protesta egin dute kaleetan
Grebara jotzea erabaki dute eta hala ekaitz perfektua sortu da sektorean. Ondorioak berehala hasi dira igartzen telebista zein zinerako grabaketetan.
2023/07/14 - 11:28
Hollywoodeko aktoreek greba abiatu dute, ekoiztetxe handiekin negoziazioek huts egin ondoren
Gidoilariak ere greban daude maiatzaren hasieratik, eta horrenbestez, Hollywoodeko ekoizpena guztiz gelditzea ekarriko du aktoreek iragarritako lanuzteak.
2023/05/28 - 11:29
'Anatomie d'une chute' filmak irabazi du Cannesko zinema jaialdiaren sari nagusia
Frantziako hitzordu zinematografiko garrantzitsu honen sari nagusia eskuratu duen hirugarren emakumea da Justine Triet. Zuzendari onenarentzako saria, berriz, Tran Anh Hung zinemagile frantses-vietnamdarrarak lortu du.
2023/04/21 - 11:18
Erretiratu egin dituzte filmatze batean argazki-zuzendaria nahi gabe hiltzeagatik Baldwinen kontrako karguak
Halyna Hutchins argazki-zuzendaria hil zen "Rust" pelikula filmatzeko lanetan, Alec Baldwing aktoreak atrezzoko pistola batekin tiro egin ostean. Filmaketa bertan behera utzi ostean, asteon berrekin diote berriro.
2023/04/12 - 15:11
13 emakumek sexu erasoak egotzi dizkiote Gerard Depardieu aktoreari
2020an ere, salaketa jaso zuen frantziar aktoreak bortxaketagatik eta sexu erasoagatik. Kasu hartan, Charlotte Arnouldek jarri zuen.
2023/03/27 - 15:35
Zer behar du euskal antzerkigintzak?
Ramon Agirre aktoreak, Matxalen de Pedro antzerkigile eta irakasleak, Maite Gandia ikasleak eta Eneritz Artetxe antzerkigileak hausnarketa egin dute antzerkiari buruz.