Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arantxa Gurmendi aktorea hil da, 'Goenkale' telesaileko Hortentsi

79 urte zituela hil da aktore donostiarra. 2010ean alzheimerra atzeman zioten. Ordura arte, ibilbide profesional luzea eta oparoa izan zuen telebistan, antzerkian, zineman eta baita musikan ere.
Arantxa Gurmendi aktorea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB MEDIA
Arantxa Gurmendi aktorea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB MEDIA

Arantxa Gurmendi aktorea hil da larunbat honetan, 79 urte zituela, EITB Mediak jakin duenez. ETB1eko 'Goenkale' telesail ezagunean Hortentsiren papera bete zuen aktore donostiarrak. 2010ean, alzheimerra atzeman zioten. Ordura arte, ibilbide profesional luzea eta oparoa izan zuen telebistan, antzerkian, zineman eta baita musikan ere, Ez Dok Amairu mugimenduaren dinamizatzailea eta Bihurriak rock taldeko kidea izan baitzen.

2021ean, alzheimerrari buruzko testigantza eman zuen Euskadi Irratian, Maite Artolak gidatutako 'Faktoria' saioan. Gurmendik onartu zuen "gogorra" dela "memoria eta burua galtzen ari zarela jakitea". Oroimena izan zen bizitza osoan gehien landu zuen arloetako bat, eta, bat-batean, eguneroko gauzak ahazten hasi zitzaizkiola konturatzea zeinen zaila zen kontatu zuen, besteak beste.

"Oso gogorra egiten zait independentzia galtzea eta norbaiten laguntza behar izatea. Oso aktiboa naiz, eta bat-batean konturatzea ezin duzula zerbait egin, norbait behar duzula laguntzeko... oso gogorra da", esan zuen Gurmendik orduan. Horren harian, ingurukoen jarrera "goraipatzekoa" zela aitortu zuen, eta senarrak ematen zion laguntza azpimarratu zuen.

EITB Maratoiarekin kolaboratu zuen Gurmendik 2016an, gaixotasun neurodegeneratiboen ikerkuntzarako dirua biltzen.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X