Albiste izango dira: Zinemaldia, udako eguraldia aste osoan eta inbestidurarako negoziazioak
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 25, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Zinemaldia: Un silence, La práctica eta MMXX pelikulak estreinatuko ditu Zinemaldiak Sail Ofizialean, Las buenas compañías Zinemiran eta Nada telesaila Culinary Zineman. Bestalde, Jessica Chastain, Xavier Legrand eta Hugo Silva iritsiko dira gaur Donostira.
- Udako eguraldia aste osoan: Udaren amaierarekin batera iritsi zaigu "sanmigeletako uda txikia", eta eguraldiak esanahiz beteko du esaera, aste osoan eguraldi eguzkitsua eta udako tenperaturak espero baitira.
- Inbestidurarako negoziazioak: PPko presidente Alberto Nuñez Feijook lehen inbestidura saioa du bihar, asteartearekin, Espainiako Kongresuan, Gobernuko presidente izateko bidean. Aurreikusi dutenez, ostiralera arte iraungo du eztabaidak, baina presidente izendatzeko aukera antzuak ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da