Sofia Otero basauriarrak irabazi du Berlinaleko antzezpen onenaren Zilarrezko Hartza
Sofia Otero basauriarrak irabazi du Berlinaleko antzezpen onenaren Zilarrezko Hartza, Estibaliz Urresolaren "20.000 especies de abejas" filmean egindako lanagatik jaso du aitorpena. Zortzi urte ditu Sofia Oterok eta bera da filmeko protagonista nagusia. Zineman egiten duen lehen lana du.
Hunkituta jaso du saria eta, lantaldea ez ezik, bertan zeuden familiako kideak ere agurtu eta eskertu ditu Oterok.
Berlinaleko 73. edizioko Sail Ofizialean Urrezko Hartza lortzeko lehiatzen bazen ere, Estibaliz Urresola Solaguren zuzendari laudioarrak ez du azkenean hura lortzerik izan. Ez da, haatik, esku-hutsik itzuliko Euskal Herrira, "20.000 especies de abejas" bere lehen lan luzeak hainbat sari eskuratu baititu eta arrakasta izan baitu Berlinen.
Izan ere, Sofia Oteroren Zilarrezko Hartzaz gain, filmak epaimahai independenteek emandako bi sari jaso ditu, leihaketa ofizialetik kanpo. Horietako bat Alemaniako zinema elkartearen aitorpena da, eta bigarrena, Morgenpost egunkariko irakurleena.
Iaz, Canneseko Zine jaialdiko Kritikaren Astean "Cuerdas" film labur soziala estreinatu ondoren, Urresolak asteazken honetan, otsailak 22an, estreinatu du bere film luzea Berlingo zine jaialdian, eta 10 minutuko txalo zaparrada zirraragarria jaso zuen.
20.000 especies de abejas filmak Lucia (Sofia Otero) neskato transexualaren istorioa kontzen du, ikaskideek oraindik Aitor deitzen dioten neskatoarena. Eskolako giro horretatik ihes egin nahian, gogotsu dago uda noiz iritsiko zain. Ane amak, krisi profesional eta sentimental batean murgilduta, oporrak bere hiru seme-alabekin amaren etxean pasatzeko aprobetxatuko du. Bertan bizi da izeba Lourdes ere, erlezaintzan jarduten dena. Uda horrek bizitza aldatuko die, beraien burua gainerakoen aurrean nola erakutsi nahi duten erabakitzera behartuko baititu.
Filma 2022ko udako zazpi astetan zehar grabatu zen Euskal Herriko hainbat lekutan, Laudion eta Hendaian, besteak beste. Oterorekin batera aritu dira Patricia Lopez Arnaiz, Ane Gabarain, Itziar Lazkano, Martxelo Rubio, Sara Cozar, Miguel Garces, Unax Hayden eta Andere Garabieta.
Samsara
Bestalde, "Samsara" Lois Patiño galiziar zuzendariaren donostiar ekoizpenak epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen Encounters Alemaniako jaialdian zinemaren ahots berriei eta narratiba ezberdinei ahotsa eman nahi dien sailean. Kritikariek oso hitz ederrak eduki dituzte Xabier Erkizia nafarrak film horren soinuan egindako lanarentzat.
Zure interesekoa izan daiteke
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.
Eta sirenek kantu ez bazuten egin?!
Sirenen isiltasunaren kontra (edo alde) egin behar izan zuten borroka The Odissey filmaren musikaz arduratu zirenek, Suedian jaiotako Ludwig Göransson musikari hiru Oscar sariduna buru zela. Erabaki sendoak, ezin utzizkoak hartu zituzten. Lehengo eta kasik garrantzi handienetakoa: orkestrarik ez zen izango.
Urriaren 9an iritsiko da zinemetara “Inurri itsuak” Igor Legarretaren filma
Euskarazko pelikulak Ramiro Pinillaren eleberri bat du oinarri, eta antzeztaldea Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Carlos Santosek osatzen dute.
Pablo Larrain, Mike Leigh eta Yesim Ustaoglu lehiatuko dira Donostiako Urrezko Maskorra lortzeko
Zinemagile horien film luze berriak Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira, Nicole Garcia, Maha Harada, Hans Petter Moland eta Benjamín Naishtaten azken lanekin batera.
Ione Hernandezen "Hermanas" filma Torontoko zinema jaialdian estreinatuko da
Pelikulak EITBren babesa du, eta Bizkaiko eta Madrilgo hainbat tokitan filmatu dute. Elena Anaya eta Emma Suarez aktoreak dira protagonistak.
Mikel Gurrea, Koldo Almandoz eta David Perez Sañudoren film berrienak Zinemaldiko Sail Ofizialean izango dira
“Sants” Mikel Gurrearen filma Urrezko Maskorrerako lehian arituko da Donostiako zinema jaialdian, eta “Azken agurra” Almandozena eta “Sacamantecas” Perez Sañudorena, biak ere euskarakoak, lehiatik kanpo ikusiko dira. Zinemaldiak 74. edizioan pantailaratuko dituen hainbat euskal film aurkeztu ditu, Madrilen.
Oliver Laxe, Tabakaleran, "HU, egin dantza inor begira ez balego bezala" proposamenarekin
Sirāt eta O que arde filmen zuzendariak aurkeztu du, Donostiako zentroan, urriaren 12ra arte ikusgai egongo den erakusketa. Jatorriz Reina Sofía Museorako sortua, instalazioak artistaren azken hamar urteetako filmazioak ditu abiapuntu, Sirāt film sarituaren unibertso bisualarekin lotura dutenak.
Ontziratu al ziren Fuchs anaiak "Winnipeg" barkuan?
Jakina fuchstarrak ez zirela itsasontziratu 2.500 iheslari Espainiako Gerraren osteko krudelkeriatik urrundu zituen Winnipeg barkuan.