Alarma-egoera
2021/02/18 - 13:56
Bilbo eremu gorritik atera da hilabete geroago
Astigarraga, Legazpi, Leioa, Lezo eta Ondarroa ere maila laranjan daude orain. Gorlizek, aldiz, eremu gorrira egin du jauzi, kutsatzeek izandako gorakadaren ondorioz.
2021/02/17 - 19:59
Sagarduiren arabera, ostalaritzaren irekierak kutsatzeen beherakada geldiarazi dezake
Osasun sailburuak esan du beherako joaera egonkortzen ari dela, baina ohartarazi du egoera oso larria dela oraindik eta, beraz, berretsi egin du ez dela neurri murriztaileak arintzeko unea.
2021/02/17 - 13:55
Basaurik, Gorlizek eta Lasarte-Oriak gune gorria utzi dute, intzidentzia hobetuta
Aldiz, Ondarroak ezin izan dio maila laranjari eutsi, eta eremurik latzenera itzuli da. Gaur-gaurkoz 16 udalerri gorri daude EAEn.
2021/02/17 - 13:39
Hasi da jada txertaketa Ertzaintzan eta osasun pribatuan
Lehen fasean 4.500 agentek jasoko dute dosia, hau da, kolektiboaren % 60k. Horrez gain, IMQ Zorrotzaurre eta Erandioko Quiron lehen lerroko osasun langileak txertatzen jarraituko dute.
2021/02/17 - 10:52
10 gazte salatu dituzte Iruñeko etxebizitza bateko festa batean parte hartzeagatik
Foruzaingoak uste du "jende gehiago egon zitekeela barruan", baina agenteak ezin dira etxebizitzetara baimenik gabe sartu.
2021/02/16 - 14:00
Bizkaia ere eremu gorritik atera da
Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeek eremu kritikoenetik urruntzea lortu dute.
2021/02/16 - 09:53
100 salaketa baino gehiago Iruñean covid-19aren kontrako neurriak ez betetzeagatik
Udaltzaingoak 108 salaketa jarri ditu guztira asteburu honetan, horietako 13 establezimendu publikoen aurka.
2021/02/15 - 21:45
Farmazialariak, fisioterapeutak edo podologoak txertatzen hasi dira Nafarroan
Onarpen zabala izan du txertoak bigarren lerroko osasun profesionalen artean. 2.100 txerto jarriko dizkiete ostegunera bitartean.
2021/02/15 - 21:37
Erosketa gune handietan asko eskertu dute mugikortasun neurriak malgutu izana
Gaurtik aurrera alboko herri eta hirietara joan gaitezke; orokorrean, giro lasaia ikusi da. Kirola egiteko ere alboko herrietara mugitzea posible da.
2021/02/15 - 16:30
Gasteiz eta Araba ere, gune gorritik kanpo
Bizkaia da gune gorriari eutsi dion lurralde historiko bakarra, baina intzidentzia asko jaitsi da bertan. Gaur-gaurkoz, 100.000 biztanleko 504 kasu daude; eremu latzenetik irteteko hurbil dago, beraz.
2021/02/15 - 14:24
30era jaitsi da neurriak gogortu beharko dituzten udalerrien zerrenda
Ebazpenean ageri diren udalerri horietan eskola-kirolik ez da izango eta joko eta apustuetarako lokalak ere itxita egongo dira. Gasteiz eta Donostia zerrendatik kanpo daude.
2021/02/15 - 08:33
Gauerditik udalerri mugakideetara joan daiteke, EAEn
Udalerrien itxiera perimetrala beste 15 egunez indarrean egongo bada ere, alboko udalerrira joan ahalko da aktibitate sozioekonomikoak edo aire librean kirola egiteko.
2021/02/12 - 21:58
Juanito Oiarzabal:'Hobera egiten ari naiz, baina gaitzari buelta ematea oso gogorra da'
Txagorritxuko ospitalean dago covidarekin, neumonia larriak jota. Hobera egiten ari da baina gaitzari buelta ematea oso gogorra dela esan digu.
2021/02/12 - 21:52
Astelehenetik aurrera, ondoko herrietara mugitzeko aukera izango dugu erosteko
Ondoko udalerrira joatea baimenduta egongo da erosteko, eta merkatariek ondo hartu dute neurria. Artea dendagunean inguruko herrietako bezeroak ezinbestekoak dira bertako negozioentzat.
2021/02/12 - 21:49
60ko intzidentziara jaisteko helburua duen Bizi Berri III plana aurkeztu du Urkulluk
Jaurlaritzak jarri duen helburua orain arteko bera da; intzidentzia 60 kasutik jaistea 100 000 biztanleko. Eta hori, ondobidean, ekainean lortuko dugu, planaren arabera.
2021/02/12 - 18:17
Ostalaritzarako laguntza gehiago egongo direla dio Jaurlaritzak
Jaurlaritzak 45 milio euro bideratu ditu orain arte ostalaritza babesteko. Arabako Aldundiak gastu finkoak ordaintzeko dirulaguntzak aterako ditu datorren astean.
2021/02/12 - 17:27
Zeintzuk dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean dauden neurriak?
Besteak beste, udal-konfinamendua, lau pertsona baino gehiago elkartzeko debekua eta etxeratze-agindua daude indarrean.
2021/02/12 - 17:11
Covid-19ari aurre egiteko 92.204 txerto jarri dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Horrez gain, Osakidetzako langileen % 39,62k jaso dute lehen dosia. Txertoen sorta bat badaezpada gordetzeko estrategiari eusten dio Osasun Sailak.
2021/02/12 - 15:25
Kirolari dagozkion neurri eta salbuespen berriak
Ondoko herrira joatea baimenduta egongo da aire librean kirola egiteko. Horrez gain, gorrian ez dagoen beste udalerri batera mugitu ahalko da eskola kiroleko entrenamenduetara joateko.
2021/02/12 - 14:08
Jaurlaritzak ez du epaiaren aurka helegiterik aurkeztuko, nahiz eta "arrazoia izan"
Bestalde, Euskadiko taberna eta jatetxeak berriro zabaltzeko, EAEANren "argudioekin harrituta eta bat ez" datorrela azaldu du LABIk.