Alarma-egoera
2021/06/11 - 14:57
Abanto eremu laranjatik horira igaro da, datuak hobetuta
Une honetan, Azkoitia da Euskal Autonomia Erkidegoan gorriz dagoen udalerri bakarra.
2021/06/10 - 14:48
Oiartzun gorritik irten ostean, Azkoitiak bakarrik jarraitzen du bertan
Gainera, Trapagaranen egoerak hobera egin du eta laranjatik horira igaro da.
2021/06/09 - 14:40
Zalla gorritik irten ostean, EAEko bi udalerri daude soilik eremu horretan
Azkoitia eta Oiartzun dira eremu latzenean jarraitzen dutenak. Bestalde, Arigorriagan egoerak okerrera egin du eta horitik laranjara igaro da.
2021/06/08 - 14:48
Semaforoa gorri jarri da Zallan eta Tolosa laranjara itzuli da
Sestaon, bestalde, egoerak hobera egin du eta eremu horira igaro da.
2021/06/07 - 22:43
Oporretan daudenei bigarren dosia beste erkidego batean jartzea proposatu du Simonek
Oporretan daudenei bigarren dosia beste erkidego batean jartzea eskaini die Osasun Sailak, gehiegizko atzerapenak saihesteko.
2021/06/07 - 14:59
Tolosa gune gorrira itzuli eta Agurain bertatik irten da
Bizkaian, Arrigorriagak eta Santurtzik datuak hobetu dituzte eta laranjatik horira igaro dira. Gainera, Deba eta Elgoibar, Gipuzkoan, udalerri berdeak dira gaurtik aurrera.
2021/06/04 - 16:39
Tolosak gune gorria utzi du eta hirura murriztu dira EAEn gorriz dauden udalerriak
Hala ere, Abanto Zierbenako eta Ortuellako egoerak okerrera egin du horitik laranjra igaro baitira. Eibarrek, Mutrikuk eta Urretxuk gune berdean jarraitzen dute.
2021/06/03 - 22:27
Nola eragingo liokete EAEri Lurraldearteko Kontseiluan hartutako neurriek?
Terrazetan, orain %100ean dago aforoa, segurtasun distantzia zainduta eta gehienez ere lau pertsona mahaiko. Erabakitako neurriei begiratuz gero, %75ekoa litzateke eta mahaiko gehienez 6 lagun.
2021/06/03 - 15:00
Trapagaran eta Zalla gorritik atera ostean, Bizkaian ez dago herririk eremu horretan
Hala ere, Elorriok eta Markina-Xemeinek ez diote eremu berdeari eutsi, eta udalerri hori dira gaurtik aurrera. Legazpin egoerak hobera egin du, eta, laranjatik horira igaro da.
2021/06/02 - 22:23
Ordutegi muga berriarekin, afariak emateari ekin diote ostalaritzan
Gaurtik aurrera neurri berriak ditugu indarrean. Besteak beste, taberna eta jatetxeek aurrerantzean gauerdira arte irekita egoteko baimena dute. Afarietarako asti gehiago egongo da.
2021/06/02 - 22:20
Gaueko aisialdiak itxita jarraituko du EAEn intzidentzia gutxienez 150era jaitsi arte
Euskal Autonomia Erkidegoan momentuz baldintzak ez dira betetzen gaueko aisiaren pertsianak berriro igotzeko. Izan ere, intzidentzia 150 kasu azpitik egon behar da eta hemen hortik urruti gaude.
2021/06/02 - 14:52
Oiartzunen gorri jarri da semaforoa
Pasaian ere egoerak okerrera egin du eta horitik laranjara igaro da, eta Lazkaok ere ez dio berdeari eutsi. Bizkaian, berriz, Sopelak eremu laranja uztea lortu du.
2021/06/01 - 22:24
Gaueko aisialdia zabaltzeko proposamena, intzidentzia txikiko erkidegoetan
150etik beherako intzidentzia edukiz gero, gaueko aisialdia zabaltzea proposatu du Osasun Ministerioak. Zortzi erkidegok betetzen dute baldintza nagusia; ez, ordea, Euskadik.
2021/06/01 - 15:05
Legazpi gorritik aterata, bost dira bertan jarraitzen duten udalerriak
Dena dela, Arrigorriaga eta Galdakao, Bizkaian, eta Oiartzun, Gipuzkoan, laranja izatetik hori izatera igaro dira.
2021/05/31 - 22:54
Kultur ekitaldien ordutegia 24:00ak arte luzatzeak arnasa emango dio sektoreari
Kultura ekitaldien ordutegia gauerdira arte luzatuko da asteazkenetik aurrera. Aforoak handitzeko, ordea, itxaron egin beharko dute.
2021/05/31 - 22:50
Ostalariek positibotzat jo dute, afariak emateko tarte handiagoa izango dutelako
Afariak emateko tarte handiagoa izango dute jatetxe eta tabernek asteazkenetik aurrera. Ostalariek "positibotzat" jo dute ordutegia luzatzea.
2021/05/31 - 22:41
Tabernen eta jarduera kulturalen ordutegia 24:00ak arte luzatuko dute EAEn
Horrez gain, ez da pertsona mugarik izango kirola aire zabalean egiterakoan, eta garraio publikoaren irteera ordutegia 24:00ak arte luzatzeko aukera egongo da.
2021/05/31 - 20:51
Euskadin asteazken honetan indarrean sartuko diren neurriak iragarri ditu Urkulluk
LABIk hartutako neurrien arabera, 24:00ak arte ireki ahalko dira taberna eta jatetxeak, eta kultur eta merkataritza jarduerak. Aire zabaleko kirolean pertsona kopuruaren mugarik ez da egongo.
2021/05/31 - 14:58
Sopela eremu gorritik irten da eta Agurain sartu
Ortuellan, berriz, egoerak okerrera egin du eta laranjara igaro da. Urretxu, bestalde, eremu berdean sartu da, eta Orio bertatik irten da.
2021/05/28 - 14:32
Legazpi eremu gorrira pasatu da
Gainera, Santurtziko datuek txarrera egin dute eta eremu laranjan dago orain. Muskizen, ostera, laranjatik horira igaro dira.