Alarma-egoera
2021/05/27 - 14:58
EAEko bost udalerrik eremu gorrian jarraitzen dute
Semaforoaren gunerik latzenean ez da aldaketarik izan. Santurtzin egoerak hobera egin du eta laranjatik horira igaro da. Markina-Xemein, berriz, udalerri berdea da gaurtik aurrera.
2021/05/26 - 15:03
Muskizek gune gorritik ateratzea lortu du
Ifrentzuan, Elorriok okerrera egin du, eta berdetik horira igaro da azken orduetan.
2021/05/25 - 16:26
Sestaok eremu gorritik irtetea lortu du hainbat asteren ostean
Gainera, Ortuella, Bizkaian, eta Ordizia, Gipuzkoan, laranjatik horira igaroko dira. Hala ere, Santurtzin egoerak okerrera egin du eta semaforoa laranja jarri da berriro.
2021/05/24 - 15:04
Bilbo eremu laranjatik irten da eta Galdakao, berriz, gorritik
Gainera, Gipuzkoako eta Bizkaiko zortzi herri laranja izatetik horira igaro dira. Agurainen, aldiz, egoerak okerrera egin du eta semaforoa laranja kolorekoa da gaurtik aurrera.
2021/05/21 - 15:32
Donostia eremu laranjatik irten da eta Azpeitia, ostera, sartu
Aldaketa handirik egon ez den arren, egoerak hobera egin du Zumaian eta Usurbilen, eremu horira igarota.
2021/05/20 - 15:05
Abanto eta Oñati eremu gorritik atera dira
Gainera, egoerak hobera egin du Basaurin, Getxon eta Mungian (Bizkaia), baita Astigarragan, Errenterian, Lasarte-Orian eta Zarautzen ere (Gipuzkoan), eta laranjatik horira igaro dira.
2021/05/19 - 22:31
Igandetik aurrera, Balear uharteetara sartzeko covid neurriak arindu egingo dira
15 egun lehenago txertoaren lehen dosia jarrita duten Estatuko herritarrek ez dute PCR frogarik aurkeztu beharko sartzeko. Gainerakoek antigeno testa negatiboa aurkeztu beharko dute.
2021/05/19 - 15:04
Bizkaia eta Gipuzkoa eremu laranjatik atera eta horian sartu dira
Bestalde, Aretxabaleta, Zumaia eta Zumarraga gorritik atera eta laranjara igaro dira, egoerak hobera egin eta gero.
2021/05/18 - 22:45
Terrazek, dendek eta kulturguneek ateak irekiko dituzte berriro Ipar Euskal Herrian
Herritarrek asko itxaroten duten eguna da. Izan ere, ostalaritza eta kultura aretoak itxita egon dira iaztik, duela 7 hilabetetik.
2021/05/18 - 15:03
Astigarraga, Etxebarri, Hernani eta Usurbil eremu gorritik irten dira
Gainera, Deba, Pasaia eta Urretxu laranjatik horira igaro dira, eta Lekeitio udalerri berdea da gaurtik.
2021/05/17 - 21:06
Pandemiari aurre egiteko legea Konstituzioaren aurkakoa izan daitekeela abisatu dute
EHUko irakasleen arabera, Eusko Jaurlaritzak ez du eskumenik oinarrizko eskubideak murrizteko eta, beraz, ez luke aukerarik izango zirkulazio librea eta bilera sozialak mugatzeko, besteak beste.
2021/05/17 - 15:10
Asteak eremu gorrian egon eta gero, Bilbo eta Donostia bertatik atera dira
Leioa eta Mungia (Bizkaia) eta Deba, Lasarte-Oria, Legazpi, Urretxu eta Zarautz (Gipuzkoa) ere gune astinduenetik atera dira.
2021/05/14 - 15:36
Gipuzkoa, Errenteria, Laudio, Ordizia, Orio eta Sopela eremu gorritik atera dira
Bien bitartean, Abanton egoerak okerrera egin du eta laranjatik gorrira igaro da.
2021/05/13 - 22:56
Euskal Herriko hoteletan nabaritu dute erreserbak igotzen ari direla
Joan den asteburutik %5-8 bitartean igo dira erreserbak, halere oraindik uda urrun dagoela esan digute. Opor gogoak baditu jendeak, eta hori aireportuan ere nabaritu da.
2021/05/13 - 22:38
Aurtengo udan ere, EAEko hondartzetan murrizketak egongo dira
Gipuzkoa izan da lehena ekainaren 15ean hasiko den hondartza denboraldiari mugak jartzen. 'Nik Hondartzak' aforoa kontrolatzeko aplikazioak 50.000 deskarga izan zituen iaz.
2021/05/13 - 22:24
Etxeratze agindurik gabeko lehen ''osteguntxoa'' Iruñean
Lehen osteguna alarma egoerarik gabe, etxeratze agindurik gabe eta tabernen ordutegia luzatuta. Pintxopotea herri askotan, Iruñean osteguntxoa. Terrazak goizaldeko ordu batak arte irekita egongo dira.
2021/05/13 - 15:07
Santurtzik, Irunek eta Villabonak atzean utzi dute eremu gorria
Bien bitartean, Etxebarrin eta Zallan egoerak okerrera egin du eta horitik laranja igaro dira. Gipuzkoa, berriz, gune gorritik ateratzeko zorian badago ere, oraingoz bertan jarraitzen du.
2021/05/12 - 22:10
Jaurlaritzak ez du baztertu Euskadirentzat alarma egoera bat eskatzea
Josu Erkoreka lehendakariordearen arabera, aukera guztiak irekita daude, baita alarma egoera eskatzearena ere. Pandemiaren bilakaeraren araberakoa izango da.
2021/05/12 - 16:18
''Kale-edanak herritar guztien funtsezko eskubideak murriztu gabe galarazi daitezke''
Francisco Javier Pueyo Nafarroako Administrazio Auzietarako Aretoko presidentearen hitzetan, kale-edanak galarazteko ez da beharrezkoa etxeratze-agindua ezartzea.
2021/05/12 - 14:55
Araba horiz margotu da eta Arrasatek eremu gorritik ateratzea lortu
Gainerakoan, Beasain, Eibar eta Lezo laranjatik horira igaro dira azken orduetan, datuak hobetuta.