Gipuzkoa, Errenteria, Laudio, Ordizia, Orio eta Sopela eremu gorritik atera dira
Gipuzkoa, Errenteria, Laudio, Ordiza, Orio eta Sopela gunerik latzenetik atera dira azken orduetan, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Aitzitik, Abantok kontrako bidea egin du, gorritik laranjara.
Arabak (197,45 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Gasteiz, Amurrio eta Agurain ere. Gainera, azken orduetan Laudio eremu gorritik atera eta laranja izatera igaro da.
Bizkaiak laranjari eutsi dio (100.000 biztanleko 361,69 kasu), baina udalerri hauetan gorri dago semaforoa: Bilbo, Galdakao, Leioa, Mungia, Muskiz, Sestao eta Trapagaran. Sopelak eremu latzena atzean uztea lortu du azken orduetan, eta laranja dago orain. Abanto, berriz, eremu gorrian sartu da.
Laranjaz, berriz, udalerri hauek ageri dira: Barakaldo, Basauri, Erandio, Etxebarri, Getxo, Santurtzi, Sopela eta Zalla. Egoerak okerrera egin du azken orduetan Etxebarrin, eta hobera, aldiz, Balmasedan eta Ondarroan.
Hori dauden udalerriak honakoak dira: Abadiño, Arrigorriaga, Bermeo, Berango, Derio, Durango, Ermua, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa, Ortuella, Portugalete eta Zornotza. Balmaseda laranjatik horira igaro da.
Elorrio da berdez dagoen udalerri bakarra.
Gipuzkoa (382,26 kasu 100.000 biztanleko) gorritik atera da. 16 udalerrik eremu gorrian jarraitzen dute: Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Deba, Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Legazpi, Oñati, Tolosa, Urretxu, Usurbil, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Arrasate, Azpeitia, Errenteria, Irun, Lezo, Ordizia, Orio, Pasaia eta Villabona laranja ageri dira.
Andoain, Beasain, Bergara, Eibar, Elgoibar, Hondarribia, Lazkao, Oiartzun eta Urnieta, berriz, hori daude.
Mutriku da berdean dagoen bakarra.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gaur hasiko da udako trafikoko operazio berezia, eta nazioarteko zikulazioan 2,27 milioi ibilgailuk EAE zeharkatzea espero da
Uda honetan, nazioarteko eta barruko joan-etorriak areagotzea aurreikusten da, eta, horregatik, neurri bereziak hartuko ditu Eusko Jaurlaritzak, trafikoaren kudeaketa hobetu eta udako gorabeherak murrizteko.
Auto-ilara luzeak BI-10 errepidean Bilbon, Kantabriarako noranzkoan, istripu baten ondorioz
BI-10 errepideko zirkulazioan eragina izan du istripuak, eta arazo handiak daude Kantabriarako noranzkoan. Une batzuetan, 3 kilometrotik gorako auto-ilarak erregistratu dira Bilbo inguruan.
Emakumezko bidaiariak: "Ez dut bakarrik bidaiatzen, neure buruarekin baizik"
Zerk bultzatzen ditu emakumeak inor barik bidaiatzera? Zeintzuk herrialde dira egokienak? Segurtasun, ekonomia eta logistika gomendioak bildu ditugu, hiru euskal emakumezko bidaiariren laguntzarekin.
Albiste izango dira: Venezuelako lurrikaren biharamuna, baso-sutea Ezkabarten eta irteera operazioa hasiko da
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honela geratu da La Guaira, 7,2 eta 7,5 graduko lurrikaren ostean
Tragediaren isla dira eroritako eraikinak, kalteak jasan dituzten azpiegiturak eta milaka biktima. Larrialdi-taldeek eremu kaltetuenetan lanean jarraitzen dute, kalteak neurtzen eta biktimak erreskatatzen.
Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon
Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.
Ezkabarteko sutea berpiztu egin da egonkortuta egon ostean
SOS Nafarroak jakinarazi duenez, ez dute oraindik egonkortzea lortu. 17:40 inguruan piztu da, eta haizearen ondorioz, berehala zabaldu da.
Mattin Aiestaran:"Baskoiek, iberiarrek eta Erdi Aroko euskaldunek abar hitza konpartitzen zuten"
Javier Velaza katedradunak eta Mattin Aiestaran adituak Irulegiko indusketetan "abar" hitzaren aurkikuntzaren garrantzia azaldu dute. Hizkuntza iberikoak, baskoiak eta euskaraz zaharrak (Erdi Arokoak) hiztegia konpartitzen zutela ondorioztatu dute.
28 urteko gazte bat itota hil da Arga ibaian, Uharten
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, istripuz uretara erori eta Dorraburuko presaren inguruan desagertu da.
Uda honetan Euskadiko errepideetan saihestu beharreko puntu kritikoak
Irteera Operaziorako dispositibo berezia bihar, ostirala, jarriko da martxan 15:00etan, orduantxe espero baitira uda honetako lehen auto-ilarak errepideetan. Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, nazioarteko 2,27 milioi ibilgailuk zeharkatuko dute erkidegoa uda honetan, hau da, iaz baino % 6 gehiagok.