EAEko ospitaleetako gela arruntetan duela astebete baino 100 gaixo gutxiago daude
Euskadik 393 kasu berri atzeman ditu ostegunean, aurreko egunean baino 64 gutxiago, eta intzidentzia-tasa metatuaren beheranzko bilakaerari eusten dio; izan ere, 100.000 biztanleko 346,86 kasu izan dira. Ospitaleko presioak ere behera egin du: 295 ospitaleratu daude gela arruntetan, eta 148 larri.
Iñigo Urkullu lehendakariak esan du kutsatzeen beherakada progresiboa eta covid-19aren aurkako txertaketa-kanpainan aurrera egitea "itxaropenerako eta konfiantzarako" arrazoiak direla, baina ohartarazi duenez, pandemiaren aurkako borroka "ez da amaitu, ezta gutxiagorik ere"; hori dela eta, prebentzio-neurriak mantentzearen alde egin du, eta "hurrengo helburua" intzidentzia-tasa metatua murriztea izango dela aipatu du.
Osasun Sailak ostiral honetan jakitera eman dituen datuen arabera, 8.473 test diagnostiko egin dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan ostegunean: 254 positibo detektatu dituzte Bizkaian, 111 Gipuzkoan, 32 Araban eta bost EAEtik kanpo bizi diren pertsonen artean. Beraz, positibotasun tasa % 4,6koa da, aurreko egunean baino hamarren bat txikiagoa; izan ere, 100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatuak beheranzko joerarekin jarraitzen du, eta atzo 346,86koa izan zen, asteazkenean baino ia 19 gutxiago. Baliorik baxuena da apirilaren 5etik.
Azken orduotan, adierazle horrek 33 kasu egin ditu behera Gipuzkoan, 382,2raino; beraz, lurralde hori 400 kasuetatik jaitsi da, eta hilabete baten ostean Arabarekin (197,4ko tasa) eta Bizkaiarekin (361,6) bat egin du eremu gorritik kanpo. Gainera, Arabak ez zuen abuztutik 200tik behera egiten.
R0 zenbakiak ere joera onarekin jarraitzen du, 0,8an baitago. Adierazle hori 6 ehunen jaitsi da Araban, 0,65era, eta 3 Gipuzkoan, 0,77ra; Bizkaian, berriz, ehunen bat jaitsi da, eta 0,85ean dago.
Bestalde, intzidentzia-tasen arrazoia (egungo 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa duela astebetekoarekin alderatzen duena) ere jaitsi egin da ostegun honetan, eta 0,75ekoa da Euskadi osoan (0,76koa zen aurreko egunean).
Azken jardunaldietako hobekuntzarekin bat etorriz, ospitaleetako presioa ere arindu egin da. 40 gaixo ospitaleratu dituzte azken egunean, asteartean baino 19 gutxiago; beraz, ospitaleratutako gaixoak 295 dira, aurreko egunean baino 41 gutxiago. Gainera, 148 gaixo daude zainketa intentsiboetako unitateetan, bost gutxiago.
91 ikasgela (guztien % 0,52) itxi dituzte ostiral honetan covid-19aren kasuengatik, eta 58 ikastetxe itxi dituzte, sei gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.