Alarma-egoera
2021/05/12 - 13:41
Erkoreka: "Eskura genituen tresna juridiko guztiak baliatu ditugu"
Orain Gorenera jotzea baztertu badute ere, lehen lehendakariordeak esan du dekretua hiru aste barru aztertuko dutela berriro, eta egoeraren arabera, neurriak alda daitezkeela.
2021/05/12 - 12:24
Kanariek itxiera perimetrala errekurrituko dute, etxeratze aginduari muzin eginda
Gaueko mugikortasuna mugatzearen inguruko helegitea aurkeztuko balute, Auzitegi Gorenak "ezezko borobila" emango liekeela uste du Kanarietako Gobernuko presidenteordeak.
2021/05/12 - 11:12
Etxeratze agindurik gabeko lehen gaua Nafarroan, zazpi hilabeteren ostean
Etxeratze agindurik gabeko lehen gaua oso lasaia izan da Nafarroan. Terraza gehienak 23:00etan itxi dituzte eta pertsona gehienak etxera joan dira.
2021/05/12 - 02:07
Amaitu dira Nafarroan etxeratze agindua eta terrazei ezarritako ordutegi muga
Epaileek baliorik gabe utzi dituzte etxeratze agindua eta terrazak 22:00etan ixteko erabakia. Nafarroako Gobernuak iragarri du ez duela helegiterik jarriko Auzitegi Gorenean.
2021/05/11 - 22:09
Nafarroako Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du etxeratze-agindua
Halaber, atzera bota du ostalaritzako terrazak ixteko ordutegi muga, etxeratze aginduari lotutako neurria delako. Hala ere, Gobernuak baieztatu du ez duela helegiterik jarriko.
2021/05/11 - 18:46
Nafarroako Auzitegi Nagusiak ez du etxeratze agindua onartu, "neurrigabea" delako
Halaber, atzera bota du ostalaritzako terrazak ixteko ordutegi muga, etxeratze aginduari lotutako neurria delako. Hala ere, Gobernuak baieztatu du ez duela helegiterik jarriko.
2021/05/11 - 16:23
Talde parlamentarioek kaos juridikoa sortu izana leporatzen diote Espainiako Gobernuari
Kritiken aurrean PSOEk argi utzi du: ez dute legedian aldaketarik bultzatuko eta nahi badute Erkidegoek badute aukera alarma egoera bere lurralderako eskatzea.
2021/05/11 - 16:17
Jaurlaritzak dio ez duela nahasmen handiagoa sortzen lagunduko
Alarma egoera indargabetzeak eztabaida politikoa bizitu badu ere, eta zenbati kasutan nahasmena eragin, Jaurlaritzak argi dauka zein den bere jarrera: ez du espekulaizoetan erori nahi.
2021/05/11 - 16:13
Zupiria: "Sanchezek ostiralean erantzun zion Urkulluri eskaerari ezezkoa emateko"
Jaurlaritzaren eledunak gogorarazi du lehendakariak apirilaren 22an bidali ziola gutuna Espainiako presidenteari. Erantzunean Lurralde arteko Osasun Batzordera jotzeko ihardetsi zion Sanchezek.
2021/05/11 - 15:03
Sestao eta Sopela gorrian sartu dira eta Amurrio, Basauri, Bergara eta Oiartzun irten
Bizkaiak, gainera, kolore gorria atzean utzi du eta laranjara igaro da. Bermeo, Ermua eta Portugalete, berriz, hori dira gaurtik, egoerak hobera egin ostean.
2021/05/11 - 13:36
Iñaki Subijana: "Alarma egoera luzatzeak murrizketen arazoa konponduko luke"
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak esan duenez, autonomia erkidegoek arau-argitasun arazo bat dute, eta, ondorioz, ezin diete argi berdea eman eskatu dituzten murrizketei.
2021/05/11 - 12:37
Uriarte: "Ez dut ulertzen Jaurlaritzak tokiko alarma egoera ez eskatzea"
Roberto Uriarte Unidas Podemoseko diputatuak adierazi duenez, ez du ulertzen "Jaurlaritzak etxeratze agindua nahi izan, eta tokiko alarma egoera ez eskatzea".
2021/05/11 - 10:53
Hauek dira erkidego bakoitzean indarrean dauden neurriak
Maiatzaren 9an alarma-egoera bertan behera gelditu ostean autonomia erkidego gehienek etxeratzeko agindua eta itxiera perimetrala kendu dituzte.
2021/05/11 - 10:43
Nafarroako Auzitegiak gaur ebatziko du etxeratze agindua onartu ala ez
Fiskaltzak etxeratze aginduaren kontra egin zuen atzo, baina Gobernuak ezarritako gainerako murrizketak ontzat eman zituen.
2021/05/10 - 23:16
EAEn alarma-egoera amaituta, zeintzuk dira indarrean dauden neurriak?
Etxeratze-agindua eta itxiera perimetralak amaitu badira ere, kutsatzeak ekiditeko beste hainbat neurri murriztaile indarrean daude. Argitu gida honetan zalantza guztiak.
2021/05/10 - 22:41
Gazteek diote kalean edatea dela duten alternatiba bakarra lagunekin egoteko
Politikari guztiek gogoratu dute kalean edatea debekatuta zegoela pandemia hasi baino lehen ere. Gazteek badakite debekatuta dagoela, baina beste irtenbide bat nahi dute.
2021/05/10 - 16:25
Jaurlaritza Gorenaren erabakiaren zain dago, zer egin erabakitzeko
Hori bai, Urkullu lehendakariak ostiralean esan bezala, judizializazioa ekidin nahi da horrek ziurgabetasuna ekarriko lukeelako.
2021/05/10 - 16:21
Kanarietako Gobernua Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztea aztertzen ari da
Victor Torresen gobernuak ez dauka oso argi. Ez dago aurrekaririk eta “zalantza” juridikoak omen ditu Gorenera joaterik baduen ala ez.
2021/05/10 - 15:16
Bizkaiko sei udalerri eta Gipuzkoako bi eremu gorritik atera dira
Barakaldo, Erandio, Lekeitio, Ondarroa, Sestao eta Sopela Bizkaian, eta Azpeitia eta Pasaia Gipuzkoan.
2021/05/10 - 14:53
Udaltzaingoak 50 pertsonako urtebetetze festa batean esku hartu du
Iruñeko Udaltzaingoak 244 esku-hartze egin ditu asteburuan eta 126 salaketa jarri ditu covid-19aren aurkako araudia ez betetzeagatik.