Bizkaiko sei udalerri eta Gipuzkoako bi eremu gorritik atera dira
Erandio, Lekeitio, Ondarroa, Sestao eta Sopela, Bizkaian, eta Azpeitia eta Pasaia, Gipuzkoan, eremu gorritik laranjara igaro dira, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Egoerak, baina, okerrera egin du Abanton eta Balmasedan, eta semaforoa laranja jarri da udalerri horietan.
Arabak (261 kasu 100.000 biztanleko) datuak hobetzen jarraitzen du, baina laranjan dago oraindik semaforoa. Gorriz margotuta jarraitzen dute Amurriok eta Laudiok, eta, Gasteizek eta Agurainek horiari eutsi diote gaur ere.
Bizkaian egoera apurka hobetzen ari da, baina oraindik ez du eremu gorritik irtetea lortu (100.000 biztanleko 400 kasurekin). Ondorengo udalerrietan ere gorri dago semaforoa: Basauri, Bilbo, Galdakao, Leioa, Mungia, Muskiz, Santurtzi eta Trapagaran.
Laranja kolorez, berriz, ondorengo udalerri hauek ageri dira: Abanto Zierbena, Balmaseda, Barakaldo, Bermeo, Erandio, Durango, Ermua, Getxo, Ondarroa, Sestao, Sopela eta Portugalete
Horian dauden udalerriak honakoak dira: Arrigorriaga, Abadiño, Berango, Derio, Durango, Etxebarri, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Lekeitio, Markiña-Xemein, Ortuella, Zalla eta Zornotza. Elorrio berde izatetik hori izatera igaro da.
Ez dago udalerri berderik Bizkaian.
Gipuzkoan, (501 kasu 100.000 biztanleko) egoera hobetzen ari da gutxinaka baina oraindik ere udalerri gehienak eremu gorrian jarraitzen dute, 23k, hain zuzen ere: Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Bergara, Deba, Donostia, Errenteria, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Tolosa, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Azpeitiako eta Pasaiako datuak hobetu egin dira eta gorritik atera dira bi udalerriak, eremu laranjara igaroz. Eibar eta Lezo laranja margotuta ageri dira, eta, Andoain, Beasain, Elgoibar, Hondarribia, Mutriku, Lazkao eta Urnieta, berriz, hori.
Ez dago kolore berdea duen udalerririk.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.
Zure interesekoa izan daiteke
Oinezko batzuei eraso egin ostean Santurtziko Udaltzaingoak zauritu zuen gizon bat hil da
Gizona ospitalera eraman zuten astelehenean Poliziaren esku-hartze baten ondorioz, hainbat pertsonari eta bertara joan ziren agenteei eraso egin ondoren. Gizona bi egun geroago hil da ospitalean.
Gaur hasiko da udako trafikoko operazio berezia, eta nazioarteko zikulazioan 2,27 milioi ibilgailuk EAE zeharkatzea espero da
Uda honetan, nazioarteko eta barruko joan-etorriak areagotzea aurreikusten da, eta, horregatik, neurri bereziak hartuko ditu Eusko Jaurlaritzak, trafikoaren kudeaketa hobetu eta udako gorabeherak murrizteko.
Auto-ilara luzeak BI-10 errepidean Bilbon, Kantabriarako noranzkoan, istripu baten ondorioz
BI-10 errepideko zirkulazioan eragina izan du istripuak, eta arazo handiak daude Kantabriarako noranzkoan. Une batzuetan, 3 kilometrotik gorako auto-ilarak erregistratu dira Bilbo inguruan.
Emakumezko bidaiariak: "Ez dut bakarrik bidaiatzen, neure buruarekin baizik"
Zerk bultzatzen ditu emakumeak inor barik bidaiatzera? Zeintzuk herrialde dira egokienak? Segurtasun, ekonomia eta logistika gomendioak bildu ditugu, hiru euskal emakumezko bidaiariren laguntzarekin.
Albiste izango dira: Venezuelako lurrikaren biharamuna, baso-sutea Ezkabarten eta irteera operazioa hasiko da
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honela geratu da La Guaira, 7,2 eta 7,5 graduko lurrikaren ostean
Tragediaren isla dira eroritako eraikinak, kalteak jasan dituzten azpiegiturak eta milaka biktima. Larrialdi-taldeek eremu kaltetuenetan lanean jarraitzen dute, kalteak neurtzen eta biktimak erreskatatzen.
Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon
Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.
Ezkabarteko sutea berpiztu egin da egonkortuta egon ostean
SOS Nafarroak jakinarazi duenez, ez dute oraindik egonkortzea lortu. 17:40 inguruan piztu da, eta haizearen ondorioz, berehala zabaldu da.
Mattin Aiestaran:"Baskoiek, iberiarrek eta Erdi Aroko euskaldunek abar hitza konpartitzen zuten"
Javier Velaza katedradunak eta Mattin Aiestaran adituak Irulegiko indusketetan "abar" hitzaren aurkikuntzaren garrantzia azaldu dute. Hizkuntza iberikoak, baskoiak eta euskaraz zaharrak (Erdi Arokoak) hiztegia konpartitzen zutela ondorioztatu dute.
28 urteko gazte bat itota hil da Arga ibaian, Uharten
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, istripuz uretara erori eta Dorraburuko presaren inguruan desagertu da.